04-05-2024 Sábado, V semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bikarioak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1102 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.04.2024

Otoitzerako erretiroak Barnezabalen eta Suesako monasterioan

Abandoko San Bizente Martiria eta San Frantzisko Xabier parrokietako 19 helduk otoitzerako erretiroa ospatu dabe Suesako monja hirukoiztarren monasterioan, Belen Roderok lagunduta. Beste alde batetik, Sestao Pastoral Barrutiko (PB) talde batek erretiroa egin dau Berrizko Barnezabal gogarte etxean. 

29.04.2024

Barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botilaren iritsieraren 75. urteurrena ospatu dabe Almacigan

Gaur bete dira 75 urte barruan Begoñako Ama Birjinaren irudia eban botila Tenerifeko Almacigako kostaldera heldu zanetik eta asteburuan ospatu da kanariar herri txiki honetako biztanleentzat mugarri izan zan urteurren hori. Kerman Lopezek parte hartu dau ospakizunetan. 

29.04.2024

"Goibeltasunean itxaropena zabaldu", domekako Gaixoaren Pazkoaren egunerako goiburua

Maiatzaren 5ean, Pazkoaldiko VI. domekaz, Gaixoaren Pazkoa ospatuko da. Parrokia alkarteak egun horren inguruan hurreratzen dira gaixoengana, euren senideengana eta osasun arloko profesionalengana, eurakaz eta euren alde otoitz egiten dabe eta Gaixoen oliaduraren sakramentua emoten da. Ospakizun honek, otsailaren 11an Gaixoaren Munduko Egunagaz hasitako kanpainari amaiera emongo deutso. “Hareen dolua alaitasun bihurtuko dot, atsekabearen ondoren kontsolatu eta alaituko” (Jer 31, 13) gaiaren inguruan eta "Goibeltasunean itxaropena zabaldu" goiburuaren haritik ospatu da.

29.04.2024

Eleizbarrutiko ordezkaritza Migrazinoetarako Pastoraltzaren jardunaldietan, Madrilen

"Alkarte abegitsu, barneratzaile eta misiolariak" eraikiz goiburuaren haritik ospatu dira asteburuan Madrilen migratzaileakazko pastoraleko ordezkari eta eragileen XLIII jardunaldiak, Gotzainen Batzarreko Migrazino eta Giza Mobikortasunerako Gotzain Azpibatzordearen barruan dagoan Migrazinoetarako Sailak antolatuta. 

29.04.2024

Ekologiari buruzko bideo-foruma Gurutzetan

Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG), Gazteria Langile Katolikoa (JOC) eta Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) mobimentuko berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu eban barikuz "La Carta. Un mensaje para nuestra tierra" dokumentalaren inguruko bideo-forumean. Ekitaldia Gurutzetako Mariaren Bihotz Orbangabea parrokian izan zan, Errekarte Pastoral Barruti (PB) osoari zuzenduta eta HOAC mobimentuko Barakaldoko hainbat militantek be bat egin eban jardueragaz. 

28.04.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
27.04.2024

Ana Belen Garciak eta Luken Munguirak emongo deutse hasiera Durangoko organo-jaialdiari

Gaur arratsaldez hasiko da Durangoko organo-jaialdiko lehenengo kontzertua eta bertan Ana Belen Garcia organistak eta Luken Munguira tenoreak jardungo dabe, 20:15etan, Uribarriko Andra Mari basilikan. Sarrera doan (pantaila jarriko dabe kontzertua ikusteko).

27.04.2024

"Junior eguna" gaur Artxandapen

Gaur -zapatua-, 'Castaños' (Bilbao) inguruan batzen dan Junior taldeak bere eguna ospatuko dau. Borja Garcia Artxandape Pastoral Barrutiko (PB) gazteen arloko arduradunak azaldu dauanez, "danok gagoz konbidatuta jai honetara, taldekideak, euren senideak eta baita auzokideak be".

26.04.2024

Eusko Jaurlaritzak klaratarren Gernikako komentua erosi dau

Eusko Jaurlaritzak akordioa sinatu dau Gernikako klaratar monjakaz eta komentua, eleiza eta atzeko lursaila erosi ditu. Lehendakariak Gernikan gaur goizean esan dauanez, "historia eta esanahiz betetako lekua da". Urkulluk iragarri dauanez, Eusko Jaurlaritzak akordioa lortu dau Gernikako Batzar-etxearen aldamenean dagozan eraikinak eskuratu eta "oroimenari lotutako gune bihurtzeko" eta, aldi berean, "Bakearen museoari bultzada barria emoteko". Erakundeetako ordezkari ugari batu da ekitaldian eta kongregazinoko hainbat monjak be parte hartu dau. Sor Begoña komentuko azken nagusiak gidatu …

26.04.2024

Bokazinoen aldeko otoitzaldia, domekaz, Begoñan

Datorren domekaz, apirilak 28, bokazinoen aldeko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, arratsaldeko zazpietan eta eleizkizun horretan akolito eta irakurle ministerioa jasoko dabe diakonotzarako eta abadetzarako hautagaiei. Aurretik, bokazinoen aldeko ordubeteko otoitzaldia ospatuko da, 17:30etatik 18:30etara eta Juan Diego Fuentesek bere bokazino-lekukotasuna emongo dau. 

Emaitzak orrialdeka