Barriak
Etiquetado como: Bikarioak
Eleizbarrutiak ekin deutso bikario-karguak barritzeko prozesuari
Bilboko eleizbarrutiak Lurralde Bikarioen karguak barritzeko azterraldiari ekingo deutso datorren abenduan, euren bost urteko agintaldia amaitzear dalako. Era berean, Bikario Nagusiaren kargua be ebaluatu egingo da. Lurraldeetako bikario-karguak barritu beharra dagoala-eta, zenbat aukeratuko diran aztertu da aurretik eta, azkenean, azterraldiaren emaitzak ikusita, Gotzain …
BIkarioak Alacanteko jardunaldietan
Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak eta Sergio Buiza (I. eta II. bikaritzak), Fernando Marcos (III. eta VII. bikaritzak), Alex Alonso (IV. bikaritza) eta Jose Mari Kortazar (V. bikaritza) lurraldeetako gotzain bikarioek gaurtik eguaztenera arte -hilak 26- Alacanten ospatuko diran bikarioen jardunaldietan parte hartuko dabe.
Bikarioak Malagako jardunaldietan
Martxoaren 12tik 14ra, bikarioentzako jardunaldiak ospatzen dihardue Malagan, Ebanjelizazino, Katekesi eta Katekumenotzarako Batzordeak, antolatuta. Estatu osoko 110 lagun inguru batu da eta Kerman Lopez bikario nagusia eta Sergio Buiza, Miguel Vera, Fernando Marcos eta Alex Alonso lurraldeetako bikarioak joan dira Bilboko Eleizbarrutitik. Ekitaldi honetan, Frantzisko aita …
Otoitzaldi berezia Urkiolan udabarriari ondoetorria egiteko
Datorren zapatuz, martxoak 21, otoitzaldia egingo da URkiolan urtaro barriari ondoetorria egiteko. Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko fededunak batu gura dira batutatsun eta espiritualtasunezko giroan.
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.
Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia
Fernando Marcos Ayjon eleizbarrutiko abade eta III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) lurralde bikarioa da 2026ko Aste Santuko Bilboko pregoilaria. Iluntzeko zortzietatik aurrera irakurriko dau pregoia.
Sinodo-sena, kulturarteko Kurutze-bidea, biltzarra, erretiroak eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
Sinodo-topaketa, Zornotzan; Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra, Bilbon; Bika Famili, Algortan; I. bikaritzako erretiroa, Las Carrerasen eta kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon, hona hemen asteburuan eleizbarrutian ospatutako jardueratako batzuk. Ikusi dagiguzan:
CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara
CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta abiatu ginan Leon XIV.a Aita Santuagaz alkartzeko".
Emakumeak eta Eleiza: Omenaldia eta mahai-ingurua
Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan, joan dan zapatuz, martxoak 14, Sestaoko kristau alkarteak, azken urteotan ohikoa dauanez, omenaldia egin eutsen euren agerpen, aldarte eta Eleizaren aldeko zerbitzuagaitik nabarmendu diran emakumeei. Markinan, mahai-ingurua ospatu zan emakumearen egitekoari eta Bizkaiko Eleizaren sinodo-senari buruz.
Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean
IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.
Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari
Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Astekoak, asteko barri nagusiak
El resumen semanal de soticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días publicado en bizkeliza.org
Bihar Algortan, Bika Famili
Hirugarren "BIKA EGUNA FAMILI" ospatuko da bihar Algortako Tourseko San Martin parrokian. Bertan, Erandio, Astrabudua, Leioa, Areeta-Romo, Getxo, Uribe Kosta, Mungia eta Txorierriko katekesiko familiak batuko dira.



