Barriak
Etiquetado como: Gabonak
Gabonak Basurtuko ospitalean
Jesusen jaiotzaren atarian gagoz eta Basurtuko ospitalean dana daukie prest Hari abegi egiteko. Egunotan ospitalean dagozan gaixoek zein senide eta langileek askotariko jardueretan parte hartzeko aukera dabe, ospitalean emon beharreko denpora hori atseginago eginez. Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzuak (AEEZ) bere "aletxoa jarri dau". Urtero euren denpora, maitasuna …
Zeu zara Gabon! Berrizko gazteen taldearen eta helduen erreferentzia taldearen ekimena
Gaur arratsaldez, Berrizen, Gabonen atariko ekitaldia egingo da gazteen taldeak eta helduen erreferentzia taldeak sustatuta. Antolatzaileen esanetan, "gelditzeko, alkartzeko eta bat eginda egun honeetako poza bizteko tartea izango da".
"En Belén de Judá", Abendualdi eta Gabon-aldirako musikala
"En Belén de Judá" Gabonetako musikalaren saio bi izango dira Deustuko salestarren antzokian. Xabier Echaniz eta Leire Monasterio dira Deustuko salestarren antzokian abenduaren 12an (19:00etan) eta 21ean (15:00etan) antzeztuko dan musikalaren zuzendariak. Azaldu dabenez, "En Belén de Judá" musikala "Bilboko eleizbarrutiko gazte talde baten fede eta sormenetik sortu da". …
"Mufungaren adiskideak" fundazinoaren aldeko alkartasunezko Gabon-postalak
Hego Berria–Compromiso Sur taldeak Gabonetako alkartasunezko postalak salgai jarri ditu. Abandoko San Bizente Martiria parrokiako sakristian, zenbait azokatan eta zenbait parrokiatan eskuratu daitekez euro baten truke. Jarduera honetan atara dagien dirua Mufungara (Kongoko E.D) bialduko da, Mufungaren Adiskidek Fundazinoak heziketa-arloan laguntzen dituan egitasmoetan …
Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak...
Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:
"Belengo Umea, zu zara mundu zoro honetako itxaropena"
Eguerdian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Santiago katedralean ospatu dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristian. Homilian azaldu dauanez, jaiotzaren ordez Gabonetako zuhaitzak, etenbarik kolorez aldatzen diran led-argiak eta Bizarzuriaren txanoak jarten dituan munduan, “guk sehaskaren apaltasunean jarraitu gura dogu. Hortxe, ezer gertatzen ez dala emoten …
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaritia, zuzenean katedraletik
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean 12:00etan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Gabon on, Kongoko E.D.tik
Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, …
Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan
Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan.
Ume Jesus hondakinen artean gotzainaren Gabon-zorionean
On Joseba Segura gotzainak Gabonak zoriontzeko aukeratu dauan postalean, hondakinen artean agertzen dan jaiotza ikusi daiteke. Jaiotzako irudiak Belenetik (Zisjordaniako uria), hain zuzen be, 2019an gotzaina buru Lurralde Santura erromes joan zan taldeak ekarritakoak. Horregaitik, irudiak aparteko berezia dau lurralde biblikoak sekula jasa izan dauan suntsipen eta …
Mezea gaur Bilbon Venezuelaren alde
Sortzez Garbiaren parrokian ospatuko da gaur arratsaldeko zazpiretan lurrikarearen ondorioz hildakoen eta zauritutakoen aldeko otoitza, alkarte katolikoak suspertuta.
Zeanurin kultur ekitaldi garrantzitsua bihar
Bihar Arratialdeko Zeanuri herrian izango da Katalogoaren bigarern aldiaren aurkezpena. Goizeko 10:20an. Bizkaiko ondare erlijioso eta historiko artistikoaren inguruko proiektu aberatsa da honako hau.
«Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburuaren aurkezpenerako egun barria
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau bihar -ekainak 25, eguena-, Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. Orain dala aste batzuk egitekotan ziran aurkezpen-ekitaldia, baina Bakaikoaren osasun-arazoek atzeratzea ekarri eben.
Bertan behera geratu dira Bilkura Isilak
Gaur arratsaldez, hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, ez da 'BIzkaia isilik' bilkurarik egingo "errefuxiatu eta migratzaileek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko". Bizkaian, 9 lekutan egiten dira, 19:30etan. Bilbon, Arriaga plazan eta Ibarrekolandan; Galdakaon, Iturrondon; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Getxon, Telletxen eta Zornotzan, Herriko plazan.
Kontzertu bi San Bizente eleizako organoa zaharbarritu ondoren
Maiatzaren 26an egin zan organoaren berrinauguraznioa. Bilboko gotzaina, Joseba Segura izan zan ospakizunaren buru. eta eleizako organo jolearen esku geratu zan kontzertua, José Ramón Rodríguez Vadillo. Honen harira parrokiak kontzertu bi antolatu dauz, bata ekainaren 25ean, 19:30etan.
Emilio Avellanal abadea hil da, "bihotz onekoa eta zintzoa"
Kanpai-errezitaldia, Begoñan eta ospakizunak, Gaztelugatxen, San Joan egunaren inguruan
Gaur, ekainak 23, San Joan Bateatzailearen egunaren bezperan, kanpai-errezitaldia ospatuko da 18:45etan, Begoñako basilikan. Gura dabenek, basilika aurreko zabalunetik jarraitu ahal izango dabe ekitaldia. BIhar -ekainak 24, eguaztena-, Gaztelugatxeko San Joan ermitan Eukaristiak ospatuko dira 6:30etan, 7:30etan, 8:30etan eta 12:00etan. Gainera, ermitara joaterik ez dabenen eskariei erantzunez, Eukaristia bi ospatuko dira Bermeoko San Frantzisko parrokian, 9:00etan eta 12:00etan.
Lan-kanpamentua Berrizen, 16 urtetik gorako gazteentzat
Berrizko Mesedetako Misiolariek (BMM) lan-kanpamentua antolatu dabe aurton be, 16 urtetik gorako gazteentzat. Arduradunen esanetan, "zerbitzu, bizikidetza eta norbere hazkunderako jarduera" izango da, hain zuzen be ekainaren 28tik uztailaren 4ra. Leku batzuk geratzen dira. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: hemen.
Kurtsoaren amaiera eleizbarrutiko Seminarioan
Joan dan barikuz, ekainak 19, kurtsoko azken ekitaldia izan zan Bilboko eleizbarrutiko seminarioan. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala egin zan ekitaldiri hasiera emoteko, Ignacio Fernandez errektoreak kurtsoko oroitza-txostena aurkeztu eban, urteko une gogoangarriak nabarmenduz, besteak beste, abadegaiak Iruñara lekualdatzea ikasketak egitera.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.



