Barriak
Etiquetado como: Gabonak
On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean
Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.
Gauerdiko Mezak Bizkaian
Abenduaren 24tik 25era doan gauean, Eleizbarrutiko hainbat eleizatan Oilar-meza edo Gabon-beila ospatuko dabe. Beste alde batetik, bihar -domekea- web honetan zuzenean jarraitu ahal izango da, Eleizbarrutiko gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan katedralean osaptuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Meza. Bertan, On Joseba Segura gotzainak bedeinkapen apostolikoa emongo dau …
Gotzainaren Gabon-agurra ezintasunen bat daben pertsonakaz
Bilboko gotzainak ezintasunen bat daben pertsonakaz batera zoriondu deuskuz Gabonak. Grabazinoa, abenduaren 3an, Desgaitasunaren Nazinoarteko Egunez, egin zan. Gotzainak, bere mezuan, gizarte zuzenago eta inklusiboagoa aldarrikatzen dau. Ezintasunen bat daben pertsonen agurrak osatzen dau Gabonetako zorion-agur hau.
Eukaristiak Gabon-gauez kartzelan eta Gizakian
Datorren zapatuz, abenduak 24, gotzaina izango da buru Basauriko kartzelan presoek ospatuko daben Eukaristian. Belengo Bakearen Argia, gainera, kartzelara iritsiko da. Beste alde batetik, bikario nagusia buru izango da Gordexolako zentro terapeutikoan ospatuko dan mezan. Aitatutako zentro horretan, mendetasun larriak dabezan pertsonei eskaintzen deutse arreta. Eleizkizun biak …
Ahulenak gogoan, Gabon-agurraren bideoan
Bilboko Eleizbarrutiak argitaratu dauan bideo-txartelak gure inguruan ahuleziaz josita dagoan hainbat egoera jaso dau. Marrazki bizidunez eginda, Urkiolan hasten da haizeak txirkoria-bedarragaz. Familia pozik afaltzen, pobretasun energetikoa jasaten daben pertsona nagusi bi, etorkinak hesiaren gainetik salto egiten, bizileku bako pertsona, kartzela, eukaristia..., dira …
Honeek be asteburuko jarduerak dira
Aurreko barrian hainbat jarduera eta ospakizunen barri emon dogu. Abendualdiko azken asteburu hau jardueraz beteta egon danez, beste aitamen batzuk be iritsi dira eta horreek jasoko doguz orain.
Gabon-kutsuko asteburua
Gabonetako Caritasen kanpainaren eta Belengo Bakearen Argia gure alkarteetara heldu izanaren inguruko jarduerak ospatu dira, besteak beste, Pastoral Barrutietan.
Recogemos a continuación algunas de las actividades de este fin de semana, en el que Cáritas Bizkaia ha celebrado su campaña de Navidad y muchas de las parroquias han acogido la Luz de la Paz de Belén.
Marijesiek batu daien dirua orkestra berezi batentzat izango da
Datorren barikuz, abenduak 16, Gernikan Gabonetako koplak abesten dabezan Marijesiak kalera atarako dira barriro be Gernikan sustrai sakonak dituan ohiturari berrekiteko. Goizeko lauretan dabe hitzordua eta herriko hainbat lekutan izango dira Gabonak iragarteko. Azken egunean, eguneko erronda be egiten dan egunean, dirua batuko dabe eta 'Etorkizuna musikatan' alkarteari emongo …
Petri Oleaga, jaiotzak kakorratzaz egiten dituan larogeta hamar urtetik gorako emakumea
Joan dan astean, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak urteroko erakusketa zabaldu eban Pausoen Bilboko museoan. Gotzaina be izan zan hasierako ekitaldian eta eomenaldia egin eutsen 90 urte ebazala bere lehenengo jaiotza egiten hasi zan Petri Oleagari. Urte biren buruan, bere lanaren emaitza agertu dau urtarrilaren 6ra arte zabalik egongo dan erakusketan.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.
Gaur, San Frantzisko auzoan, "Munduko arrozak" jardueraren 23. ekitaldia
“Munduko Arrozak/Arroces del Mundo” herri ekimenaren 23. ekitaldia ospatuko da gaur Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan. EHUNKA Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetako alkarte sareak, non Eleizari lotutako hainbat erakundek esku-hartzen dauan, antolatzen dau gastronomia-lehiaketa hau.
Eleizako gizarte erakundeak gizarteari egiten deutsen ekarpena berretsi dabe
Eleizako gizarte erakundeen sareko 16 ordezkari batu ziran atzo XVI. biltzarrean, Bilboko Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4), "El rol de las Entidades Sociales de Iglesia ante los desafíos sociopolíticos. Nortasuna eta konpromiso eraldatzailea" goiburuaren haritik. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkeztu eta gidatutako saioan, Maria Silvestre eta Imanol Zubero soziologoen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren gogoetak entzun ziran.
Gizarte konpromisoa, alkarrizketa eta giza heziketa BAM Irakasleen Eskolan
Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) ikasturtearen amaieran dagoz, ez da eskolarik emoten eta azken azterketak oporraldiaren atariko dira. Kurtsoaren amaiera hau sasoi egokia da ikasleen esperientzietako batzuk jasotzeko eta ebaluatzeko. Esperientzia honeek eta gelako jardunak giza balioetan hezteko arloan dagoz, hau da BAMen konpromiso eraldatzaile eta nortasunari lotutako jardunbide estrategikoan, nortasun eta espiritualtasunaren arteko koherentziagaz bat, ikasleen osoko heziketa bultzatzeko.
Abade batek Filipinetatik: "Lurrikarak ingururik pobreena astindu dau"
Jose Agustin Maiz Lekeitioko parroko eta Lihuk Panaghiusa filipinar GKEaren sortzaileetakoa Cebun dago, hegoaldea astindu daua lurrikararen epizentrotik urrun. Bihar, 60 laguneko taldeagaz kanpamentua egingo dau, uhartean kezka eragiten daben ingurumenaren inguruko kontuak aztertzeko.
Bakearen aldeko otoitzaldia Bizkaian: erlejino arteko ekitaldia Indautxun
Bizkaian dagozan erlejino desbardinetako fededunak batu ziran atzo Indautxuko plazan erlejino arteko otoitzaldian, eskaera bera egiteko: Bakea. On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartu eban.
Bidesarik 595 laguni eskeini eutson arreta Bizkaian, 2025ean
Bidesari irabazi-asmo bako erakundea da eta 1994an sortu zan Bilboko eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzatik. Presoei, kartzelan bertan hasita, euren buruaren sustapenerako eta gizarteratzerako prozesuak eskeintzeko premina ikusi zan, gero alkarte sare normalizatuan aurrera egiteko aukera izan egien.
Bidesarik 595 presori eskeini eutsen arreta 2025ean
Bizkaiko Kartzela Pastoraltzatik sortutako erakundeak preso eta preso ohien laguntzarako sarea indartu eban. Horretarako, hiru egoitza-bitarteko ditu eta 72 profesional eta boluntarioen konpromisoa.
Urkiolan, erromeria eta erakusketa berezia
Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz biziko dabe santutegiko eta Abadetxeko arduradun lez Eleizbarrutiarentzat eta eskualde osoarentzat hain esanguratsua dan egun hau. Lagun asko hurreratuko da Donostia eta Gasteizko eleizbarrutietatik be. San Antonio eguneko eleizkizunetan parte hartzeaz gainera, bertaratutakoek Carlos Garcia Valdiviecok egindako Durangaldeko eleiza eta ermiten maketen erakusketa ikusteko aukera izango dabe, asteburuetan zabalik izango da-eta abuztura arte.



