Barriak

Etiquetado como: Goazen

02.09.2024

Emon dozu izena 'Goazen' ekitaldian parte hartzeko?

Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: 'Goazen 2024!', bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik …

06.05.2024

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako irudi barria

2024-2025 kurtsoan, mundu osoko eta lekuko Eleizarentzako gertaera esanguratsu bi ospatuko doguz: Jubileua eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena. Hori dala-eta, gertaera biok lotzen dituan eta hurrengo pastoral urtean erabiliko dan irudi korporatiboa aurkeztuko dogu.

01.10.2023

'Goazen!' kurtsoari hasiera emoteko ekitaldiko irudiak

Atzo Markina-Xemeinen ospatu zan 'Goazen!' kurtso hasierako ekitaldiagaz emon jakon hasiera ofiziala 2023-24 pastoral kurtsoari. Eguneko argazki batzuk argitaratuko doguz

30.09.2023

Kurtsoaren hasiera Markina-Xemeinen

Irailetik hasita, kurtsoa martxan bada be, gaur ospatuko da hasiera ofiziala, 'Goazen!' ekitaldiagaz, Markina-Xemeingo Igokundeko Andra Mari eleizan. Bikaritzaz bikaritza jarri dabezan autobusean joango dira hasierako ekitaldi horretan parte hartuko daben 500 lagunak. Bihar, urriak 1. parrokietan ospatuko da hasiera hori, Bagara. Comunidades acogedoras e inclusivas´ 

27.09.2023

500 lagun inguru batuko da Markinan kurtsoari hasiera emoteko

Datorren zapatuz, irailak 30, Bilboko Eleizbarrutian kurtsoari hasiera emoteko egiten dan 'Goazen!' ekitaldia ospatuko da. Aurtengo barritasunik handiena, lehenengo aldiz uriburutik kanpo ospatuko dala izango da. Markina-Zemeinko Igokundearen Andra Mari eleizan izango da jarduera eta 500 lagunetik gora batuko dala aurreikusten da. Gehienak, lurraldeetatik (bikaritzak) atarako …

22.09.2023

Irailaren 30ean, Markinan ospatuko da 'Goazen!'

Irailaren 30ean, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva", goiburuaren haritik ospatuko dau Bilboko Eleizbarrutiak Markinan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldia. Atzo amaitu zan izena emoteko epea eta 400 lagunetik gora joango da bertara.

15.09.2023

Barrualdean hiru harkaitz erraldoi dituan ermita

Hilaren 30ean, kurtsoaren hasierako ekitaldian, bisita gidatuak egingo dira, besteak beste Arretxinagako San Migel ermitara. Ermita paregabea da Euskal Herrian eta bitxikeria mendebaldeko kristautasunaren eremuan. Geologoen arabera, barrualdeko harri-multzo hori izadiaren kapritxoa da, lekuko testuinguru geologikoan erraz azaldu daitekena. Halanda be, hainbaten urstez, …

14.09.2023

Izena emon dozu Markinan ospatuko dan kurtso hasierako jardueran?

2023-2024 pastoral kurtsoari hasiera emongo deutsan 'Goazen!' jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Izena emoteko, esteka honetan sartu hilaren 20a baino lehen.

04.09.2023

Zabalik da Markinan ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2023-24 kurtsoari hasiera emongo deutsan "Goazen!" jarduera Markinan ospatuko da irailaren 30ean, zapatuz, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Parte hartu gura dauanak esteka honetan emon leike izena.

01.09.2023

Kurtsoaren hasiera Markinan izango da

Irailean, pastoral kurtso barriari hasiera emongo jako. Hasierako ekitaldi ofiziala, "Goazen!", irailaren 30ean ospatuko da, Markinan, "Bagara. Comunidad acogedora e inclusiva" goiburuaren haritik. Irailaren 4tik -astelehena- aurrera, web orrialde honetan izena emon daiteke. Urriaren 1ean, alkarte bakotxean emongo jako hasiera kurtsoari eta Bizkaiko Caritasen eta parrokien

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2617 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

Emaitzak orrialdeka