Barriak
Etiquetado como: Klausura
EKO-ACG mobimentuko gazteek Larrabetzun igaro dabe asteburua
Asteburuan, Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) mobimentuko Bilboko eleizbarrutiko gazteek Larrabetzun igaro dabe asteburua. Besteak beste, orain arte haur-sailean izan dan Astrabuduako parrokiako taldea gazte-sailean onartu eta urrats hori ospatu dabe.
Katekesiko familien urteko batzarra Algortan
Beste urte batez, Garizumako 5. domekaz, katekesiko familiek urteko topaketa izan eben Algortan, hain zuzen be, Tourseko San Martin parrokian.
Gizarte Jubileua eta gaixoen Jubileua, Durangon eta Elorrion
Joan dan zapatuz, apirilak 5, Durangon ospatu zan gizarte Jubileua. Egunari hasiera emoteko, bertaratutakoak klaratarren eleizan batu ziran eta handik Cáritas Bizkaia erakundeak Durangaldean bizilekurik ez daukienei eskaintzen deutsen "Etxepel" bitartekora joan ziran erromesak. Klaratarren eleizan ospatu zan egunari amaiera emon eutsan otoitzaldia. Gainera, asteburu honetan Erroman ospatu dan gaixoen Jubileuagaz bat, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutietako Lourdeseko Hospitalitateak Elorrion batu ziran zapatuz eta baterako ospakizuna izan eben Sortze Garbia basilikan.
Kulturarteko Kurutze-bidea Indautxun eta Sestao PBkoen erretiroa Berrizen
Sestao Pastoral Barrutiko (PB) helduek urtero egiten daben erretiroa Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean egin dabe aurton. Kristau alkarte horretako hogei lagun inguruk parte hartu dau Loli Asua teologoak gidatutako erretiroan. Beste alde batetik, atzo, kulturarteko Kurutze-bidea osapatu zan Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Mibrazinoetarako Pastoraltzak antolatuta, eta afrikar, txinatar, filipinar eta latinoamerikar alkarteetako kideen partaidetzagaz.
HOAC mobimentuko batzorde iraunkorra, Bilboko eleizbarrutian
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilboko eleizbarrutian izango dira gaurtik zapatura arte -apirilak 7-12.
HOAC mobimentuko Batzorde Iraunkorra, Bilbon
Gema Martin antolakuntza eta alkarte bizitzarako HOAC, mobimentuko arduraduna eta Jorge Hernandez kontsiliario nagusia Bilbon izango dira apirilaren 7tik 12ra.
Caritasen ate irekien jardunaldia, Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan
Caritas Bizkaia erakundeak “Alkartea, gure aldartea. Camino de esperanza” ate irekien jardunaldia ospatu zan atzo Astrabuduako San Lorentzo eta Erandioko San Agustin parrokietan. Egunez egun, ahuleziazko egoeran dagozan pertsonen aldeko akonpainamenduaren ingurukoak agertu ebezan eta, amaieran azaldu ebenez, "egun bizi-bizia izan da, biziz, aurpegiz, istorioz eta asko esaten daben isiltasunez betetako eguna".
Caritas Bizkaia erakundearen kanpaina asteburuko mezetan
Asteburuan 291 parrokietan ospatuko diran Eukaristietan batu daiten dirua Caritas Bizkaia erakundearen esku itziko da. Apirileko kanpainak 75. urteurreneko abestia dakar gogora: `Alkartea, gure aldartea - Camino de Esperanza´. Javier Onaindia irratietako zuzendariaren bertso honegaz fedea alkartean bizitzearen egokitasuna agertzen da, Elena Unzuetak kanpaina dala-eta argitaratu dauan gutunean adierazo dauanez: "Txertatuta gagozan alkarteek eragin esanguratsua dabe gure bizitzeko, sentitzeko eta jokatzeko eran".
"Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao" alkarteak web barria eta hurrengo erromesaldiak aurkeztu ditu
Lurralde Santuaren Adiskideak Bilbao alkartearen web sortu barria aurkeztuko dogu. Besteak beste, antolatzen dabezan erromesaldien inguruko barriak jasoten ditu, esate baterako: ibilbide zehatzak, aurreko prestaketa, egitarauak eta Lurralde Santuaren inguruko liburu eta artikulu interesgarriak. Orrialde oso interesgarria da, lurralde hori ondo ezagutzen daben pertsonek kontu handiz landu dabena eta bitarteko egokia lurralde hori ezagutu gura dabenentzat. Weba: hemen. Gainera, erromesaldi bi iragarri dabez bertan: 2025eko uztailaren 6tik 13ra egingo dana eta 2026ko apirilaren 13tik 19ra edingo …