Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Caritas Jerusalem: Ahots bakoen ahotsa
Gaur, Bariku Santua, Lurralde Santuko Eleizaren aldeko alkartasun-eguna ospatzen da mundu osoan.Lurralde Santuko Kustodiatik azaldu dabenez, diru-batze hau aitatzen dauan lehenengo agiria 1455ekoa da: Kalixto II.aren bulda. Agiri honek "baimena emoten deutse Kustodiako fraileei, herrialdeetara joan eta Leku Santuetarako dirua batzeko.Lurralde Santurako dirua batzea …
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Nelkaldi bizidunak Balmasedan, Arkotxan eta Durangon
Hiru herriotan, aspalditik eusten deutse usadio honi. Balmasedan, esate baterako, bihar goizeko 9:30etan antzeztuko dan Nekaldi Bizidunak 50.000 bisitari inguru erakarten dau urtero. Egitaraua, ibilbidea eta sarrerak: hemen. Prozesinoez eta Nekaldi bizidunaren biharko antzezpenaz gainera, azken afariaren antzezpena egingo da gaur, hain zuzen be, Durangon. Hiru egunez antzezten …
Gazteen Pazkoak
Bihar -eguaztena- hasiko dira gure Eleizbarrutian ospatuko diran Pazko gehienak. "Jesusen antzera, abegi egin" proposatu jake aurton gazte eta gaztetxoei Pazkoa bizi daien. Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako Haur eta Gazteen sailetik azaldu dabenez, "aukera ona da Pazko Hirurrenarenera zentzuz eta sakontasunez hurreratzeko, egunok …
Gotzainak Nazaretarraren prozesinoan parte hartuko dau gaur
Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiak Nazaretarraren prozesinoa ospatzen dau. Aurton, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da. Prozesinoa, 20:30etan atarako da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia) eta ibilbide hau egingo dau: Hurtado Amezaga, Zabalburu plaza, San Frantzisko, Cantalojas zubia, Cortes, Cantalojas, San …
"Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke"
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Erramu-domekako Eukaristian, Santiago katedralean. Homilian, Aste Santuaren atariko egunaren senaz jardun dau. Bere esanetan, egun honetan, "garrantzizko zerbait ikasiko dogu Jesusegaz. Otoitz egiten, sermoia egiten, abegi egiten... ikusi dogu. Baina, beharbada, egun honetako irakaspena, jakinduriaz betetako maisu honek, fedean …
Gaur hasita, 14 prozesino eta Kurutze-bidea Bilboko kaleetan
Egunotan, Aste Santuko prozesinoak ospatuko dira Bilboko kaleetan. Gaur -brikua-, lehenengoa atarako da kalera: 20:30etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko dan Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa, Nekaldiaren kofradiarena. Bilbon, 4.200 kofradia-kide inguru dago eta gogotsu parte hartuko dabe Kofradien Ermandadeak antolatutako jardueretan.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astekoak, asteko barri nagusien ikus-entzunezko laburpenak bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusiak jasotzen ditu.
Erlejinoen arteko hartu-emona, jasangarritasuna eta ekologia irakasle izango diranen heziketan
Ekainean aurrera goazala, ikasturtea amaitzen ari da ikastegi guztietan. Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan (BAM) egindako balantzean, zera nabarmendu dabe: "seihilekoan oinarri izan diran hazkunde pertsonala eta aniztasunaren errespetua".
Arratiako parrokiak Urkiolara doaz erreguteak egitera
Arratiako parrokietatik erromesaldia egingo da bihar Urkiolako santutegia. Artea, Zeanuri, Lemoa, Ubidea, Bedia, Areatza, Igorre, Dima eta Arantzazuko 200 fededun inguru batuko da bihar "Enbor beretik, hosto anitz" goiburua ardaztzat hartura.
Jardun gura dozu boluntario lez San Frantzisko auzoan?
"Sanfran Intercultural" gazteentzako (18 urtetik gorakoak) esperientzia da. San Frantzisko auzoan egingo da uztailaren 11 eta 19 bitartean. Kultura eta errealitate anitzetako pertsonen bizilagun izango dira, askotariko gizarte egitasmo eta tailerretan parte hartuko dabe, taldean gogoeta egin eta munduari, eta euren buruari" begiratzeko era barria atzeman.
Dolores Sopeña Institutuko alkarteak amaiera emongo deutse 125. urteurrena ospatzeko ekitaldiei
Doloares Sopeña Institutu Katekistak kapitulu historikoari amaiera emongo deutso Bilbon. 1901etik aurrera langileen familien eta ahulezizko pertsonen ondoan jardun dauan alkarte erlijiosoak agurreko Eukaristia ospatuko dau bihar arratsaldeko bost eta erdietan, Karmengo Ama eleizan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. Eleizkizunak amaieta emongo deutso Institutuak Bilbon burutu dauan 125 urteko ibilbideari.
Bakion, omenaldia Txabi Ikobaltzetari
Datorren domekaz, ekainak 21, Bakion omenaldia egingo deutsoe Francisco Javier Ikobaltzeta "Txabiri", erretiroa hartuko dauala-eta. Gamizen be autorpena eta esker ona adierazoko deutsoez irailaren 19an.
Eleizbarrutiak aitzindari lez jarraitzen dau gardentasunean
Bilboko eleizbarrutia Espainiako eleizbarrutirik gardenenen artean kokatu da barriro be, Sello Infoparticipa 2025 dalakoan %100eko puntuaketa jasotzean. Autorpen hau Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (BUA) emoten dau, eleiz erakundeen web orrialdeetan argitaratutako barrien kalitate, irisgarritasun eta gardentasuna ebaluatuz.
Bilboko eleizbarutiko Monumentuen katalogoa Arratiara heldu da
Ekainaren 26an, Bizkaian bultzatu izan dan eleiz ondarearen inguruko dokumentazino-egitasmorik handienetakoaren jentaurreko aurkezpena egingo da Zeanuriko Andra Mari eleizan: Bilboko Eleizbarrutiko Monumentuen Katalogoa (BEMK). Oraingoan, Arratia eskualdeko eraikinen ingurukoak jaso dira.
Munduko eguna zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko
"Zer egin zeinke pertsona nagusiei tratu ona emoten laguntzeko?". Horixe da Cáritas Bizkaia erakundeak gaurko deialdiari begira egiten dituan itaunetako bat", gaur, Zahartzaroko gehiegikeria eta tratu txarrez jabetzeko Munduko eguna dala-eta ospatuko dan ekitaldirako deialdian. Deustuko San Pedro plazan izango da, 17:30etatik aurrera. 19:30etan, Toti Martinez de Lezea idazleak agiria irakurriko dau.
Urkiola bizirik San Antoniogaz
ETBak zuzenean emon eban santutegi inguruan ospatutako jaia. Mikel Azpeitia eta Juanjo Elezkanok lehenengo aldiz ospatu dabe Abadetxeko arduradun lez.



