Barriak

Etiquetado como: Aste Santua

22.03.2024

Bilboko musika-bandaren kontzertua Joan Santuak eleizan

Bilboko Udal Musika-bandak "Pasio espazioak / Espacios de pasión" izenburua dauan kontzertua eskainiko dau gaur arratsaldeko zazpietan Bilboko Joan Santuak eleizan. Sarrera doan, leku guztiak bete arte. Ateak 18:30etan zabalduko dira.

20.03.2024

Durangoko Nekaldi Bizidunaren hiru emonaldi izango dira

Datorren astean, martxoaren 27, 28 eta 29an, Durangoko Nekaldi Biziduna antzeztuko da, aurton 29. ekitaldia beteko dalarik. Emonaldietara joan gura dauanak -egunean 280 lagun- jardueraren orrialde ofizialean, www.durangokopasinoa.com, eskuratu leikez sarrerak 6 euroren truke edo bestela El Arco tabernan edo 663 40 25 25 telefonora deituz. 

19.03.2024

Bilboko kofradiek prozesinoen egitaraua aurkeztu dabe

Luis Olaortua Bilboko Penitentziazko Kofradien Ermandadeko presidenteak eta Javier Diago komunikazinoetarako Ermandadeko arduradunak Bilboko Aste Santuko egitaraua aurkeztu dabe gaur Bilboko Pausuen Museoan. Martxoaren 22an, barikuz, ospatuko da lehenengo prozesinoa, Doloretako Ama Birjinarena, Nekaldiaren kokfradiaren eskutik, Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik ataraz

12.04.2023

Gazteen Pazkoen balorazino positiboa

"Jesusegaz, lekuko gara" goiburuaren haritik ospatu dira aurton Eleizbarrutiak gazteen Pazkoak. Berrehun eta berrogeta hamar lagun inguruk parte hartu dau, hiru taldetan banatua: 14-16 urte, 16-18 urte tea 18 urtetik gorakoak. Argazkiak: hemen

11.04.2023

Bilbon, gora egin dau ikusleen eta prozesinoetan parte hartu daben kofradideen kopuruak

Bilboko Kofradien Ermandadeak aurtengo Aste Santuaren balantzea egin dau, 14 prozesinoetan, Kurutze-bidean eta Alde Zaharreko kaleetako pausoen erakusketan ikusleen eta parte hartu daben kofradiakideen kopuruak gora egin dauala nabarmencuz. Ekitaldi honetan, gainera, lehenengo aldiz atara da Jesus Cepedaren "Kristo Berbiztua" -2022ko Eleiz Artelanik Onena izendatu dabe-

08.04.2023

Gotzaina buru dala ospatuko dan Krisma-meza, zuzenean

Bilboko gotzaina buru dala ospatuko da Krisma-meza Santiago katedralean, 11:00etan.

08.04.2023

Santiago Apostoluaren kofradiaren prozesinoa bere 75. urteurrenean

Itxaropenaren prozesinoa, 2023an 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago Apostoluaren Penitentzia kofradiak antolatzen dauana, gaur arratsaldez atarako da Mendiko San Jose parrokiatik (AA. Agustindarrak), 18:00etan.

07.04.2023

On Joseba Segura gotzainak Hobiratze Santuaren prozesinoan parte hartuko dau gaur

On Joseba Segura buru dala ospatuko da gaur arratsaldez Jaunaren Nekaldia Santiago katedralean, 18:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bidez. Eleizkizuna amaitzeaz batera, Santa Vera Cruz kofradiaren Hobiratze Santuaren prozesinora joango da. Joan Santuak parrokiatik atarako da prozesino hau 19:15etan. Domekan, bestalde, gotzainak Nekaldiaren Kofradiaren Jesus …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2552 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
21.05.2026

Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala

Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak. 

20.05.2026

Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan

Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.

20.05.2026

Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon

Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao). 

19.05.2026

Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!

Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko. 

19.05.2026

Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko

Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.  

 

19.05.2026

Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean

“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean. 

18.05.2026

Asteburuko argazkiak

HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.

18.05.2026

Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko

Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.

Emaitzak orrialdeka