Barriak
Etiquetado como: Aste Santua
Aste Santuko pregoia, Kofradien Ermandadeko presidentearen eskutik
2023ko Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da gaur arratsaldeko 20:00etan Santiago katedralean. Bilboko Kofradien Ermandadeko presidente aukeratu barri daben Luis Olaortua Setien izango da urtengo pregoilaria. Web orrialde honen bidez zuzenean emongo dan ekitaldian, On Joseba Segura gotzaina izango da buru eta aurton bere 75. urteurrena ospatzen diharduan Santiago …
Kofradien Ermandadeko presidente dan Luis Olaortua, Aste Santuko pregoilari
Martxoaren 21ean, martitzenez, Bilboko Aste Santuko pregoia irakurriko da Santiago katedralean, 20:00etan. Luis Olaortua Setien Bilboko Kofradien Ermandareko presidente hautatu barria izango da aurtengo pregoilaria. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala ospatuko dan ekitaldia zuzenean ikusi ahal izango da web orrialde honetan eta 75. urteurrena ospatzen dauan Santiago …
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma, bihar Indautxun
"Semillas de Kivu" dokumentalaren inguruko zine-foruma ospatuko da bihar, martxoak 18, 18:30etan, Indautxuko Karmengo Ama parrokian. Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdean, lurralde osoan eragina dauan garazka armatuaren erdian, zuzentasun, duintasun eta itxaropenaren alde borrokan diharduen emakumeen errealitatea ezagutzera emoten dau dokumental honek. Ekitaldian izango dira, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzaina eta Bernard Lokavu Kasongo (Kinshasa) eta Patient Batumike Baderha (Bukavu) jatorriz Kongoko Errepublika Demokratikokoak diranak.
Aste Santuko pregoiaren zuzeneko emonaldia
Fernando Marcos Ayjon eleizbarrutiko abade eta III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao) lurralde bikarioa da 2026ko Aste Santuko Bilboko pregoilaria. Iluntzeko zortzietatik aurrera irakurriko dau pregoia.
Sinodo-sena, kulturarteko Kurutze-bidea, biltzarra, erretiroak eta beste hainbat ekitaldi asteburuan
Sinodo-topaketa, Zornotzan; Katolikoak eta Bizitza Publikoa biltzarra, Bilbon; Bika Famili, Algortan; I. bikaritzako erretiroa, Las Carrerasen eta kulturarteko Kurutze-bidea, Bilbon, hona hemen asteburuan eleizbarrutian ospatutako jardueratako batzuk. Ikusi dagiguzan:
CECO-itsu katolikoen erromesaldia Erromara
CECO-itsu katolikoen Bilboko Eleizbarrutiko taldeko bederatzi lagun Erromara joan dira erromes hainbat eleizbarrutitako taldeetako beste kide batzukaz batera. Marian Caselles CECO-Bilbao taldeko kidearen esanetan, "esperientzia zoragarriz bizi izan dogu". Hainbat eleizbarrutitako itsu eta laguntzaileak alkartu ziran Madrilen eta handik "Ilusinoz eta itxaropenez beteta abiatu ginan Leon XIV.a Aita Santuagaz alkartzeko".
Emakumeak eta Eleiza: Omenaldia eta mahai-ingurua
Emakumearen Nazinoarteko Egunaren inguruan, joan dan zapatuz, martxoak 14, Sestaoko kristau alkarteak, azken urteotan ohikoa dauanez, omenaldia egin eutsen euren agerpen, aldarte eta Eleizaren aldeko zerbitzuagaitik nabarmendu diran emakumeei. Markinan, mahai-ingurua ospatu zan emakumearen egitekoari eta Bizkaiko Eleizaren sinodo-senari buruz.
Ehun lagun inguru batu zan Zornotzan bigarren bikaritza batzarrean
IV. eta V. bikaritzetako ehun lagun inguru batu zan Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean sinodo-prozesuko bigarren bikaritza batzarrean. Orain arte atzemandako pastoral lehentasunetan sakondu eta sinodo-seneko Eleizaren biderako proposamen zehatzetan aurrera egin za.
Fernando Marcos bikarioa Bilboko Aste Santuko pregoilari
Fernando Marcos Ayjon, III. eta VII. bikaritzetako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) lurralde bikarioa izango da aurtengo Aste Santuko pregoilaria BIlbon. Pregoiaren irakurketa gaur iluntzeko 20:00etan izango da Bilboko Santiago katedralean. Gura daben guztiek parte hartu leikie Bilboko Kofradien Ermandadeak antolatutako ekitaldian eta zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez.
Astekoak, asteko barri nagusiak
El resumen semanal de soticias diocesanas, Astekoak, te acerca, en formato audiovisual, lo más relevante de los últimos 7 días publicado en bizkeliza.org
Bihar Algortan, Bika Famili
Hirugarren "BIKA EGUNA FAMILI" ospatuko da bihar Algortako Tourseko San Martin parrokian. Bertan, Erandio, Astrabudua, Leioa, Areeta-Romo, Getxo, Uribe Kosta, Mungia eta Txorierriko katekesiko familiak batuko dira.
Kulturarteko Kurutze-bidea eta Garizumako erretiroak
Asteotan, eleizbarrutian Garizuma-aldiko berbaldi eta erretiro ugari egiten dihardue. Egunotan, hainbat ospatu da (Vida Ascendente-Bizian Gora, Ekintza Katoliko Orokorra -EKO-ACG- Mariaren Leginoa, PBak...). Gainera, bihar, Kulturarteko Kurutze-bidea ospatuko da, Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek (latinoamerikar, txinatar, afrikar eta filipinar alkarteak) antolatuta.



