Barriak
Etiquetado como: Balmaseda
"In vino veritas", berraurkitzearen jaia, Berrizko parrokiak antolatuta
Berrizko parrokiak saio berezia antolatu dau gaur arratsalderako: lekukotasunez baliatuz, lehengo katekisten, aiten eta amen fedeari lotzeko bideak arakatuko dabez. Berrizko Catirasen lokalean (trenbidearen aurrean) izango da eta antolatzaileen esanetan, "arratsalde hunkigarria izango da, ezustekoz eta adiskidetasunez betetakoa".
BIlboko eleizbarrutiak app-a sortu dau BizkaiBira jardueragaz bat egiteko
Bilboko Eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzen dihardugula, ekainaren 25etik uztailaren 13ra BIzkaiBira (Eleizbide) egingo da; Bizkaian zehar 19 egunez eta 19 etapatan bizi ahal izango dan esperientzia bikaina. Eleizbarrutiak aplikazinoa prestatu dau ibilbidean parte hartu gura dabenentzat. Begoñako basilikan emongo jako hasiera ibilbideari eta Bizkaiko hainbat errealitate natural, pastoral eta espiritual zeharkatu ondoren, Santiago katedralean amaituko da ospakizun bategaz. Aplikazinoa iphone zein android sisteman jatsi daiteke.
Ezin izan dozu "Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenaren" banaketa jarraitu?
Bilboko BBK aretoan ospatu dan ekitaldian banatu da kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamena. que distingue a personas o colectivos del ámbito de la cultura. Aurton, aitamenen IV. ekitaldian, honeei egin jake autorpena: liturgiako lagungarrien itzulpenak egiten dabezan itzultzaileen "Euskal baliabideak taldeari", Inmaculada Gallastegiri eta Juan Maria Iraolagoitiari (hil osteko aitamena), euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio LInaza abadeari liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta ETBan domekero …
Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamenen IV. ekitaldia, zuzenean
Ekitaldia gaur -martxoak 20, eguena- izango da BBK aretoan, goizeko 11:00etan.
Bizkaian, Barakaldon ospatuko da gizarte Jubileuaren lehenengo ekitaldia
2025ean Eleizak Jubileu Urtea ospatzen dihardu Frantzisko Aita Santuak deituta. Bilboko eleizbarrutian, joan dan abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari, Bilboko Alde Zaharra zeharkatu eban prozesinoagaz eta santiako katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Hainbat jarduera dago antolatuta urte berezi honetarako, esate baterako datorren astean, martxoaren 24tik 28ra, On Joseba Segura gotzaina buru dala egingo dan eleizbarrutiko erromesaldia Erromara. Gainera, datorren zapatuz, marxoak 22, gizarte Jubileuari dagokion lehenengo ekitaldia egingo da: Caritas Bizkaia erakundeak kudeatutako …
Bihar banatuko da Carmelo Etxenagusia Ohorezko Aitamena
Kultur arloko norbanako edo taldeei autorpena egiten deutsen "Carmelo Etxenagusia" Ohorezko Aitamenak hamar urte betetzen ditu, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena betetzen dan urtean. IV. ekitaldi honetan aitamena jasoko dabe, liturgiarako lagungarriak itzultzen dituan "Euskal baliabideak taldeak", Inmaculada Gallastegik eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) euskerazko komunikazinoan egindako ekarpenagaitik eta Antonio Linaza abadeak liturgiako musikari egindako ekarpenagaitik eta domekaz ETBtik euskeraz emoten daben meza sustatzen laguntzeagaitik. Ekitaldia bihar -martxoak …
"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde
Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko.
Bilboko Aste Nagusiaren pregoilariagaz berbaz
Bilbao Uribilduko Kofradien Ermandadeak Borja Uriarte Uribe-Kosta Pastoral Barrutiko parrokoa izendatu dau Bilboko Aste Santuko pregoilari. Irakurketa, boxeoa, polizia-telesailak eta alkarte txikien ospakizunak gustuko dituan 32 urteko bilbotarra "apur bat lotsatuta dago" eskaera honen aurrean. Pregoia prestatuta dauala-eta, lasaiago dagoala dino. Hitzordua, hilaren 19an da, eguaztenez, San Jose Eguna, Santiago katedralean 20:00etan. Zuzenean emongo da web orrialde honen bitartez.
Bikario nagusia Garizumako berbaldietan, Gobela-Galean
Kerman Lopez eleizbarrutiko bikario nagusiak jardungo dau bihar -martxoak 19, eguaztena-, Gobela-Galea Pastoral Barrutiak (PB) antolatu dituan Garizumako berbaldietan. Hain zuzen be, "Jubileu Urtea 2025" gaiaren harira hitz egingo dau. Biharko berbaldia zein gainerakoak Algortako Hirutasun Santua parrokian izango dira 19:30etan.