Barriak
Etiquetado como: Balmaseda
Caritasek "Topaki 2025" boluntarioen eleizbarruti arteko topaketa ospatu eban zapatuz
Euskal eleizbarrutiek txandaka antolatzen dabe Caritas Euskadi erakundearen "Topaki" ekitaldia eta urton Caritas Bizkaia erakundea arduratu da Musikazaleen Bilboko Alkartean ospatu izan dan topaketaz.
200 lagun inguru gazteen topaketan, Galdakaon
Atzo ospatu zan Galdakaon IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako ume eta gazteen XIX. topaketa Galdakaon, Gazteen Lurraldeko Mahaiak antolatuta. Berrehun lagun inguruk parte hartu eban, batez be Kilimusi, Argizai, Inurri, Oiz Anboto, Gogotsuak, Arratia, Tabira eta Kosnoaga eskaut taldeetakoak.
San Bizente Maritiria: Kristau Sarbideko eragileen batzarra eta gazteen erretiroa
Asteburu bete-betea izan dabe Bilboko abandoko San Bizente Martiria parrokian. Barikus, Kristau Sarbidearen inguruko 30 lagun batu zan heziketa-saioan, Bengo-Leku lokaleltan, Manu Basanta Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako kideak lagunduta. Gainera, asteburuan, parrokiako gazteek erretiroa egin dabe Begoñako gogarte etxean.
Asteburuan, misino-topaketa eta erretiroa Berrizen
Asteburuann, IV., V. eta VI. bikaritzetako helduen erretiroa ospatu da Berrizko "Barnezabal" gogarte etxean. Gainera, gazteen misino-topaketa izan da Berrizen bertan, kasu honetan, Maturana aterpetxean eta Berrizko Mesedetako Misiolarien Misino-institutuak antolatuta, 15 urtetik gorako gazteentzat. Jarduera bateko zein besteko partaideak zapatuz alkartu ziran ospakizun berean.
Heziketa migrazinoari buruz Sestaon
"Migrazinoak eragindako dolua eta familia gatazkak" goiburuaren haritik, heziketa-saioa izan zan atzo Sestaon, Pastoral Barrutiak (PB) antolatuta.
Sestaoko Eleizak bost emakume omendu ditu
Sestao Pastoral Barrutiak (PB) autorpena egin eutsen zapatuz kristau alkarteko 5 emakumeri Eleizaren alde egin daben guztiagaitik, "erreferente izanik hainbat pastoral arlotan, euren lanaren bidez Jainkoarem maitasuna agertuz munduan".
"Itxaropena", Artxandapeko Garizumako berbaldietan nabarmenduko dan kontua
Artxandape Pastoral Barrutiak (PB) Garizumako berbaldi interesgarriak antolatu ditu. Bihar, martxoak 18, izango da lehenengoa eta guztiak Familia Santua parrokian (Erantsia) izango dira, martxoaren 18 eta 25ean eta apirilaren 1ean, 19:30etan.
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"
Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte hartzen diharduan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitari Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.
Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”
Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan.