28-06-2025 Sábado, XII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Basilika

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1949 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.06.2025

Berbaldia, erakusketa eta ikustaldiak Lekeitioren 700. urteurrenean

Azaroaren 3an, Lekeitiok bere 700. urteurrena beteko dau. Eta joan dan urteko azaroaren 3an hasi ziran urteurrena ospatzen, urtean zehar egiten diharduen jarduerakaz. Basilikako eleizpean herriaren historiaren inguruko erakusketa ikusi daiteke, hain zuzen be azaroraino. Gainera, asteburu honetan amaituko dira monja domingotarren komentura egin izan diran bisitaldiak. Bihar 10:00etatik 12:00etara egingo dan azken ikustaldian parte hartu daienek Lekeition 657 urte bete dituan komentuaren historia ezagutzeko aukera izango dabe. Andra Mari basilikan be izango da beste ekitaldi bat bihar, hain …

20.06.2025

Omenaldia Elorrioko abade lez 50 urte bete dituan Juanito Gallastegiri

Bihar -ekainak 21, zapatua- omenaldi beroa egingo deutse Juanito Gallastegi abadeari Elorrioko Sortze Garbia parrokian, 50 urte bete bertako eleiztarren zerbitzuan. Ordu batean, Eukaristia ospatuko da Juanito bera buru dala, eta jaunartzearen ostean, agurrak eta ezustekoak izango dira Gallastegirentzat.

19.06.2025

Bilboko abadegaiak Iruñan prestatuko dira

irailaren 1etik aurrera, Bilboko eleizbarrutiko abadegaiek Iruñako seminarioan egingo dabe heziketa. Carlos Olabarri Ministerio Ordenaturako Idazkaritzako zuzendaria Bilboko seminarioko hezitzaileen taldean sartuko da eta astean egun bitan abadegaiakaz izango da Iruñan, heziketan laguntzen. 

19.06.2025

Bihar amaituko da BizkaiBiran izena emoteko epea

Bilboko eleizbarrutiak antolatuta Bizkaian zehar, 19 etapatan, 300 kilometrotik gora burutuko dituan aparteko esperientzia hau ekainaren 25ean hasiko da. Bihar amaituko da jarduera honetarako beren-beregi sortu dan aplikazinoaren bidez etapa baten edo hainbaten izena emoteko epea. Maria Manrique batzorde antolatzaileko kideak dei egin dau app-a jatsi eta espiritualtasuna, izadia eta bategitea buztartuko dituan ekimenean parte hartzeko.

19.06.2025

Caritasen deialdia gaur arratsaldez, Portugaleten, Maitasunaren Egunean parte hartzeko

Cáritas Bizkaiak Maitasunaren eguneko ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Portugaleten. Boluntarioei eta laguntzaileei eskainitako jarduera hau Gorpuzti-egunez (ekainak 22, domeka) ospatzen dan Maitasunaren Eguneko kanpainaren bezperetan izango da urtero lez. Atzo -eguaztena-, Caritasen 2024ko oroitza-txostena aurkezteko agerraldian, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak ekitaldian parte hartzera deitu eban jentea: "oraingoan, bidean alkarregaz goazala eta bide honek laguntzen doguzan pertsonei itxaropena eroatera eta euren errealitatea aldatzera garoazala gogoratuz".

18.06.2025

Caritas Bizkaiak 12.000 lagunetik gora artatu ebazan 2024an

Caritas Bizkaia erakundeak gaur goizean aurkeztu dau 2024ko oroitza-txostena. Besteak beste zera nabarmentzen da txostenean: erakundeak 2024an 12.000 lagun baino gehiago (%52 emakumeak) artatu dauala. Laguntza-eske hurreratzen jakezan pertsona horreek egoera gero eta korapilatsuagoak bizi dabez zihurgabetasunaz eta behin-behinekotasunaz bustitako gizarte testuinguruan. Lurralde Historiko osoan 1.700 boluntario  ingururen (%78 emakumeak) laguntzagaz garatu izan dabezan 249 egitasmoren bidez eskaini dabe arreta hori.

18.06.2025

Ospitaleetako taldeen eleizbarrutiarteko batzarra Gasteizen

Atzo -ekainak 17, martitzena- ospitaleetako AEEZ taldeek (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) eleizbarrutiarteko batzarra egin eben Vitoria-Gasteizen.

18.06.2025

Alberto Jaimez diakonoa, Teologian doktore

Joan dan astelehenez, Alberto Jaimez Bilboko eleizbarrutiko diakonoak «Asombro, reverencia y sobrecogimiento, Teología Natural en la obra divulgativa del astrónomo Carl Sagan» izenburudun doktorego-tesia defendatu eban Gasteizko Teologia-fakultatean. Jose Angel Echeverria Dk. Jn. buru zala, honako honeek osotu eben lana ebaluatu eban epaimahaia: Miguel Ramon Viguri Dk. Jn. (tesiaren zuzendaria), Manuel Heredia Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Gasteizen), Fernando Susaeta Dk. Jn. (Fakultateko zentsorea Burgosen) eta Sara Lumbreras Dk. And. (Comillaseko Unibertsitatekoa).

17.06.2025

Jesusen BIhotzaren maitasunari buruzko berbaldia Karmeneko Ama parrokian

Jesusen Bihotzaren Andra Mariaren Semeen Ermandadeko aita nagusia dan Jose Maria Alsina Casanova abadeak berbaldia eskainiko dau bihar Frantzisko aita santuaren Dilexit Nos. Bihotzaren bidea entziklikaren inguruan. Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiak antolatutako berbaldi hau Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian izango da 19:30etan. 

17.06.2025

Nerea Melgosa sailburua, Otxarkoaga ikastegian

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Otxarkoaga ikastegia bisitatu dau gaur goizean. Ekitaldian, Loturak zabaldu egitaraua ezagutzera emon dau. Euskadin, batez be gazteen artean, migrazino-prozesuen eta kultur aniztasunaren inguruan sentiberatasuna biztea da sailak 60.000 euroz hornitzen dauan egitarau nonen helburua. 

Emaitzak orrialdeka