Barriak
Etiquetado como: Begoña
Urrezko eta Zidarrezko Ezkontza-ezteguak barikuz, Begoñan
Datorren barikuz, maiatzak 30, senar-emazteek euren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, arratsaldeko seiretan.
"Aba Taano" gospel-boskoteak Begoña eta Galdakaon jardungo dau
Datorren zapatuz, eleizbarrutiak egun garrantzitsua bizi izango dau, bere 75. urteurreneko ekitaldi nagusia ospatuko dau-eta. BECen ospatuko dan “Eleizea Plazara” ekitaldian milaka lagun batuko da goizeko bederatzietatik arratsaldeko bostetara. Arratsaldeko jarduerei jarraipena emon gura deutsanak, Aba Taano Ugandako taldeak Galdakaoko Andra Mariaren Zeruratzea parrokian …
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean
Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta, zuzenean
Gaur -apirilak 26, zapatua-, goizeko 10:00etan hasiko da Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta Erromako San Pedro basilikan. Zuzenean emongo da web honen bidez. Gainera, datorren astelehenez, apirilak 28, Aita Santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta hau be zuzenean jarraitu …
"Miserere" kontzertua DANAk eragindako biktimen alde
Begoñako kofradiak eguerdian eskainitako prentsaurrekoan aurkeztu dau Garizuman ospatzen dan "Miserere" kontzertua. Begoñako basilikan izango da, datorren zapatuz, martxoak 22, iluntzeko zortzietan. Aurton, ongintzazko kontzertu honen bitartez batu daiten dirua Caritasek bideratuko dau Valentzian DANAk eragindako biktimei laguntzeko.
Zabalik da misino-azoka Begoñan
Asteburuan zabaldu dabe Begoñako misino-azoka. Basilikako eleizpearen azpian dagozan lokaletan jarri dabe, ohikoa danez, eta abenduaren zortzira arte egongo da zabalik (Ordutegia: 11:00etatik 13:30etara eta 17:00etatik 19:30etara; azken egunean, goizez bakarrik).
Bilboko gotzaina: "Ez daiguzan Gazako biktimak ahaztu"
BIlboko gotzainak Begoñako Amatxuren egunez Meza Nagusian egin dauan homilian, Gazako egoera negargarria, "hedatzen ari dan elikadura- eta osasun-krisia" aitatu dau, 40.000 heriotza baino gehiago izan dala nabarmenduz. "Biktimak ez ahazteko, biktimei lepoa ez emoteko" eskatu eban, informatzeko, belaunaldi gazteak hezteko eta "eten barik otoitz egiteko". Gotzainak, Meza …
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusiaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur eguerdiko 12:00etan Begoñako basilikan ospatuko dan Meza Nagusian. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Begoñako basilika beste ikuspuntu batetik
Bilboko Eleizbarrutiak, gaur, Begoñako Amatxuren egunez, dronez grabatutako basilikaren irudien bideoa aurkeztuko dau. Otsailetik aurrera, basilika barruko gaur egungo itxurak hainbat aldaketa izango dau, Vecunia egitasmoari lotutako indusketei hasiera emotea aurreikusita dago-eta. Aste honetan Ignacio Fernandez parrokoak Radio Popular-Herri Irratian egin deutsen …
Begoñako Amatxuren eguna
Gaur -urriak 11, barikua-, Bizkaiko Jaurerriko zaindari dan Begoñako Amatxuren Eguna ospatzen da. Santutegian, goizeko 9:00etan ospatuko da lehenengo meza eta hurrengoak 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan (Meza Nagusia, On Joseba Segura Gotzaina buru dala -zuzeneko emonaldia web honen eta TeleBilbao katearen bidez) eta 13:00ean izango dira. Arratsaldez, 17:00etan, …
"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan
200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez.
Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea
Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.
Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan
Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian.
Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat
Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei.
Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan
Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.
Asteko albisteak
Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.
Bizkaiko Caritasek erantzun arina eskatu dau erregularizazino eskaeren aurrean
Bizkaiko Caritasek modu positiboan balorau dau miloi bat migratzailek baino gehiagok euren administrazino egoerearen ezohiko erregularizazinoa eskatzeko aukerea izan izana apirilaren 16tik bagilaren 30era bitartean. Denpora horretan, erakundeak 1.000 personari baino gehiagori eskaini deutse arreta eta aholkularitza, 2.500 erantzun baino gehiagogaz.
Ikuspegi ekologikoa dauen kulturarteko erretiroa
Garagarrilaren 12an, domekaz, Bilboko Seminarioko lokaletan (Zabalbide, 92), "Lurraren zaintza – Pertsonen zaintza" ikuspegi ekologikozko kulturarteko erretiroa izango da, Migrazino Pastoraltzak eta Loyola Bilbao Zentroak antolatuta. Roberto Vidal diakono iraunkorra eta Bilboko Eleizbarrutiko osoko ekologiaren arduraduna izango dau lagun.
Berriotxoako San Balendinen aldeko Hirurrena gaurtik
Zapatu honetan, garagarrilaren 4an, Bilboko eleizbarrutiko bigarren zaindaria dan Berrio-Otxoaren San Balendin eguna ospatuko da, 1989an aldarrikatu zanetik. Joseba Segura gotzaina izango da Meza Nagusiko buru, eta erakundeetako ordezkariak izango dira bertan, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, 12:00etan. Aurretik beste Eukaristia bat egongo da 10:00etan, Santa Anako Domingotarren komentuan. Gainera, gaur Hirurrena hasiko da, ohikoa danez jaiaren aurretik ospatzen dana, Sortzez Garbiaren parrokian (garagarrilak 1, 2 eta 3), 19:00etan.
Caritas Bizkaiak jasoko dau irratietako `Angel Mari Unzueta´ saria
Bilboko Herri Irratiaren 65. denporaldia amaitzear dago, eta 1990ean sortutako Bizkaia Irratia, barriz, 35. denporaldiaren amaierara heltzen dabil. Bilboko eleizbarrutiko irrati bien ibilbidea alkarregaz ospatzeko, euren historiari autortzea egiteko eta etorkizunari begira topa egiteko, gaur, bagilaren 30ean, 100 Irrati Urte ekitaldia egingo da Bilboko BBK Aretoan.



