Barriak
Etiquetado como: Begoña
"Bilboko Eleizbarrutian, Begoñako Ama Birjinak leku berezia dau"
“Ondo etorriak Bizkaian zaindari dogun Amatxuren etxe abegitsu honetara etorri zarien lagunok. Hemen batu gara, pozezko, oroitzapenezko eta esker oneko egun honetan, Jainkoaren amari eskerrak emoteko, askotariko egoera, estualdi eta pozaldietan bere babesa eta gidaritza eskaini deuskuz-eta", esanez emon deutso hasiera homiliari Bilboko gotzainak Begoñako Amatxuren eguneko …
Begoñako Amatxuren eguneko Meza Nagusia, zuzenean
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eguerdiko 12:00etako Meza Nagusian, Begoñan. Zuzenean web honen bidez.
Gaur arratsaldez, Begoñako erromeriaren igoera
Aurton, Begoñako erromeriak hainbat barritasun dakar, aitagarriena, erromeria ofizialaren igoera bezperara aurreratu eta gaur ospatuko dabela 19:30etatik aurrera, Juan Carlos Rastrollo ekitaldi honetako Ohorezko erromesaren partaidetzagaz. Ohikoa danez, Bizkaia osotik etorritako lagunak Arriaga plazatik atarako dira eta Alde Zaharra kalejiran zeharkatu ondoren, Amatxuren …
Juan Carlos Rastrollo,2023ko Ohorezko Erromes
Gaur eguerdian, Begoñako kofradiak Juan Carlos Rastrollo Diaz 2023ko Ohorezko Erromes izendatu dau, lepoko brodatua ezarriz, Arriaga antzokiaren sarreran ospatu dan ekitaldian. Rastrollo extremadurarren Bilboko etxelp eta Bilbon egoiza daben eskualdeetako etxee alkarteko presidente da.
Aurton, bezperatik ospatuko da Begoñako erromeria
Bilboko Pausoen Museoan egin dauan agerraldian aurkeztu dau gaur goizez Begoñako kofradiak Begoñako Amatxuren erromeria. Aurton, aurreratu egingo dabe hasiera eta bezperan, urriaren 10ean, 19:30etan, Erromeria Arriaga plazatik atarako da Begoñara igoteko; Zazpi kaleak zeharkatu, Mallonako galtzadetatik gora joan eta 20:50 inguruan helduko dira santutegira eta 21:00etako …
Begoñako Amatxuren itsas prozesinoa abuztuaren 14an ospatuko da
Begoñako kofradiak Begoñako Andra Mari erromesaren prozesinoa egingo dau itsasadarrean: "Santurtzetik Bilbora". Prozesinoaren hirugarren ekitaldia izango da eta, aurrerantzean, beti egingo da abuztuaren 14an.
Ondare erlijiosoaren 'tour' edo biraren lehenengo etapa
Frantziako Tourraren 2023ko lehenengo etapa gaur, uztailak 1, ospatuko da. Txirrindulariek 182 kilometro burutuko dabez Bilbon hasi eta amaituko dan ibilbidean. Tropela 12:55etan atarako da Bilbotik eta Loiu, Gatika eta Laukiz zeharkatuko ditu. Hortik eskumaldera joango dira: Erandio, Leioa, Getxo, Berango, Sopela, Urduliz, Barrika, Plentzia eta Gorliz. Lemoiz eta Bakiotik …
Asteburuko irudiak
Asteburuaren atarian, barikuz, Eleizbarrutiak autorpena egin eutsan On Joan Maria Uriarte gotzainari. Eguerdian, esker oneko Eukararistia ospatu zan Begoñako basilikan -hemen- eta beranduago ehun eta berrogeta hamar lagun inguru alkartu zan Seminarioa jatetxean bazkaltzeko. Arratsaldez, basilikan bertan, hainbat senar-emaztek euren ezkontzaren urteurrena ospatu eban. Beste …
On Joan Maria Uriarte gotzainak 90 urte bete ditu gaur
Gaur, ekainak 7, On Joan Maria Uriarte Donostiako gotzain erretiratuak 90 urte bete ditu. Zorionak! 1976 eta 1991 bitartean, On Joan Mari Uriarte Bilboko Eleizbarrutiko gotzain laguntzaile be izan zan eta etzi autorpena egingo deutso. Eguerdiko 12:00etan, esker oneko Eukaristia ospatuko da Begoñako basilikan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala eta zuzenean web …
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.
Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian
Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.
Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak
Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".
Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da
Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.



