27-03-2023 Lunes, V semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Bakea

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 277 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
20.03.2023

Maitasunez gogoratzen dabe Pruden Escobar Balmasedan

Joan dan asteburuak aparteko misino-kutsua izan dau. Atzo, Eleizbarrutietako Misionen eguna ospatu zan eta gotzaina izan zan buru Santiago katedralean ospatutako Eukaristian: hemen. Misinoetarako Begoñako taldeak azoka txikia ospatu eban hainbat margolan salgai jarriz eta han batutako dirua misino-egitasmoetara zuzenduko dabe. Gainera, zapatuan, NOS UNIMOS - UNISSONS NOUS GKEak eta Balmasedako Udalak NOS UNIMOS EN BALMASEDA / PREMIOS ELKARTASUNA sarien bigarren ekitaldia ospatu eben eta 2015ean hil zan Pruden Escobar Eleizbarrutiko abade eta misiolaria gogoan izan eben.

20.03.2023

Zubiaurreren "Nekaldia", Garain

Bilboko Koral Alkarteak, Enrique Azurza zuzendari-lanetan dala, Valentin Zubiaurre musikagilearen (Garai, 1837 / Madril, 1914) Jesukristo gure Jaunaren Nekaldia lana interpretatuko dau datorren apirilaren 1ean, Garaiko eleizan. Lehenengo emonaldia, 18:30etatik 19:30etara izango da eta bigarrena, ordubete beranduago. Gaur jarriko dira salgai Garaiko udaletxean 140 sarrerak, 70 saio bakotxerako, 5 euroren truke. 

20.03.2023

On Joseba Segura gotzaina: "Misinoa bizirik da gaur be"

Atzo, Garizuma-aldiko laugarren domeka, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria buru izan zan, Santiago katedralean eguerdiz ospatu zan Eukaristian. Hasieran esan ebanez, "aparteko eran gogoratu gura dogu 2023 honetan, 75 urte beteten dirala euskal Eleizbarrutiek misino-abenturari ekin eutsenetik". Gotzainak gogoratu ebanez, orduan, 1948an, bakarrik Gasteizko Eleizbarrutia egoan. Gotzainaren esanetan, "Euskal Eleizbarrutietako MIsinoen 75. urteurren hau Jainkoari eskaini gura deutsagu eta esker ona adierazo gura dogu gure misiolariak, …

20.03.2023

Asteburuan, "Zaindu, eskutik heldu" Caritasen kanpaina

Datorren asteburuan, Bizkaiko Caritasek urteko kanpainetako bat ospatuko dau. "Zaindu, eskutik heldu/Cultiva cuidados" goiburuaren haritik, Cáritasek zaintzaren garrantzia nabarmendu gura dau. Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak egun honetarako idatzi dauan gutunean, erabakiak hartzera deitzen dau: "zeure bizitzan, gizarte eta familia bizizan, eguneroko jokaeretan aldaketa txikiak gauzatu ahal izateko". Gehiago jakiteko eta kanpainarako lagungarriak eskuratzeko: hemen

19.03.2023

Eleizbarrutietako Misinoen 75. urteurreneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia

Gaur, martxoak 19, San Jose eguna, Euskal Eleizbarrutietako Misinoek euren eguna ospatzen dabe. Aurton, era berezian, 75 urte beteten dira-eta lehenengo misiolariak abiatu ziranetik.

19.03.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.03.2023

Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiaren 75. urteurrena

Santiago Apostoluaren Penitentzia-kofradiak 75. urteurrena ospatzen dau aurton, "kofradiakide lez daben leialtasun eta konpromisoan iraunez".  Hainbat jarduera antolatu dabe urteurren esanguratsu hori ospatzeko, besteak beste, abenduaren 30ean ospatu eben sorreraren urteurreneko Eukaristia eta, gaur, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko dan 75. urteurreneko ekitaldi nagusia: Eukaristia Mendiko San Jose eleizan. Eleizkizunean, gainera, eleizperako egindako Itxaropenaren Maria Guztiz Santuaren zeramikazko irudia inauguratu eta bedeinkatuko da.

17.03.2023

"Argi ibili" Caritasen Astea, etorkinen inguruko estereotipoak desagerrarazoteko

 Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili' astea ospatzen dihardu martxoaren 15etik 21era, etorkinen aurkako estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazoteko xedeaz, "bizikidetza oztopatu daben eta gizarte batasuna zalantzan jarri" baino ez dabe-eta egiten. Urteak daroaz  Bizkaiko Caritasek 'Argi ibili / No te encalles' umorearen aurkako jardunbidea garatzen, sentiberatasuna bizteko berbaldiak eginez, talde zelatariak eratuz eta ekintza esanguratsuak gauzatuz. Aurton, hain zuzen be, emakume etorkinen inguruko estereotipo eta aurreretxiak desagerrarazotea da helburua. Gehiago jakiteko: hemen.

17.03.2023

Misinoen aldeko arte-azoka domekaz Begoñan

Datorren domekaz -martxoak 19, San Jose eguna- ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen eguna dala-eta, Misinoetarako Begoñako taldeak azoka antolatu dau, honako eta antzeko jardueren bidez urte osoan laguntzen dabezan misino-egitasmoen alde. Kasu honetan, askotariko artista eta estiloetako margolanak jarriko dabez salgai. Azoka, basilikaren behealdean egongo da zabalik etzi –domeka goizez-, 10:00etatik 14:00etara.

17.03.2023

Gernikan, inguruko gazte katolikoen biltzarra

Bihar -martxoak 18, zapatua- Arratialdeko, Lea-Artibaiko, Busturialdeko eta Durangaldeko gaztetxo eta gazteen eta herrialdeko eskauten taldeetako gaztetxo eta gazteek urteera izango dabe. Biltzarra San Fidel Eleizbarrutiko ikastolan eta Mesedetako Ama ikastetxean egingo da eta, 'Jesusegaz hobe' goiburuaren haritik, 400 gazte inguru batuko dala uste dabe.

Emaitzak orrialdeka