Barriak
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"
Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte …
Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”
Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan.
"Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!"
Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke …
Joxan Goikoetxea soinujolea, 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenean
Martxoaren 20an ospatuko da 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenaren IV. ekitaldia. BBK aretoan goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, honeek jasoko dabe ohorezko aitamena: Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juan Vicente Gallastegi, Jose Luis Iza eta Jose Mari Rementeria (hil osteko aitamena) abadeek osotutako 'Euskal baliabideak' taldeak; Inmaculada Gallastegi …
Ume eta gazteen topaketa Galdakaon
IV. eta V. bikaritzetako gazteen mahaiak ume eta gazteen XIX. topaketa antolatu dau. Datorren domekan izango da Galdakaon eta batez be IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako (PB) eskautak batuko dira. Egun berean ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina izango da eguneko ardatzetako bat.
Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?
"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".
Donostiako gotzainak Areetan aurkeztuko dau bihar Garizumako Pastoral Idazkia
Areeta-Romo Pastoral Barrutiak (PB) ekitaldiak antolatu ditu Garizuma-aldirako, gogoeta eta otoitz egiteko aukera emonez. Bihar, -martxoak 13, eguena-, On Fernando Prado Donostiako gotzainak berbaldia eskainiko dau arratsaldeko zazpiak eta erdietan Mesedetako Ama parrokian, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Donostia, Gasteiz eta Bilboko gotzainek idatzi daben eta …
Gotzaina Misinoen inguruko biltzarrean, Madrilen
Misinoetarako Gotzain Batzordeko presidente dan ON Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Aita Santuaren ardurapeko Egintzak erakundeko (OMP deitzen dana) presidente dan Jose Maria Calderonek egomgo deutse hasiera gaur eta bihar Madrilen ospatuko dan OMP erakundeko eta Misinoetarako ordezkaritzetako langile etaboluntarioen XXII. Biltzarrari.
"Verbum Dei" alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau
'Verbum Dei' alkarteak kurtso amaierara arteko seihilekorako antolatu dituan jardueretan parte hartzeko dei egin dau. "Etxean Mariagaz" hitzaren eskolagaz (hilaren bigarren eguaztenez) eta "Hitzagaz otoitz egin" otoitz-taldeagaz (hilaren azken eguaztenez) jarraituko dabe.Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan izaten dira. Gehiago jakiteko, ordutegiak eta …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Manuel Heredia: "Misinoaz hitz egitea gure kristau izaeraren muinaz hitz egitea da"
Bihar ospatuko da Euskal Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina, "La Misión: Compromiso y esperanza/Misioa: Eginbide eta itxaropena" goiburuaren haritik. Kanpaina dala-eta, astean alkarrizketa egin deutse Manuel Heredia Eleizbarrutietako Misinoetarako Bizkaiko ordezkariari, Mertxe Aguirre sustapen eta sentsibilizazinorako arduradunari eta kanpainan Hegoaldeko ahots lez parte hartzen diharduan Consuelo Pillajo ekuadortar monja marianitari Radio Popular-Herri Irratian. Alkarrizketa osorik: hemen.
Jose Bernardo Gonçanves da Silva abadea hil da: “Itxaropena karta eta isiluneen artean”
Atzo -eguena- hil zan Bilbon Jose Bernardo Gonçanves da Silva eleizbarrutiko abadea 98 urte ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna datorren martitzenez, martxoak 18, ospatuko da, 18:30etan Arizeko parrokian, non "Don Jok" 50 urte inguru emon ebazan.
"Gehiegikerien biktima bakarrak be larregi da. Nahiago neuke gurea lako batzorderik ez balego!"
Adin txikikoen babeserako eta sexu gehiegikerien prebentzinorako Bilboko eleizbarrutiko batzordeak 2024ko oroitza-txostena aurkeztu dau. Iazko apiriletik batzordeko presidente dan Jose Enrique Varasek zenbakien atzean aurkitu daitekezan askotariko errealitateak aitatu ditu alkarrizketa honetan. Izan be, bere esanetan, "kasu bakotxa berezia da eta beste hainbeste esan daiteke lagun bakotxaz. Banan-banan galdetzen deutsegu guk zer egin behar dogun eta noraino heldu gaitekezan". 2024an 7 txosten barri zabaldu dira eta aurreko 9 itxi.
Joxan Goikoetxea soinujolea, 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenean
Martxoaren 20an ospatuko da 'Carmelo Etxenagusia' ohorezko aitamenaren IV. ekitaldia. BBK aretoan goizeko 11:00etan hasiko dan ekitaldian, honeek jasoko dabe ohorezko aitamena: Andoni Gerrikaetxebarria, Lontzo Zugazaga, Juan Vicente Gallastegi, Jose Luis Iza eta Jose Mari Rementeria (hil osteko aitamena) abadeek osotutako 'Euskal baliabideak' taldeak; Inmaculada Gallastegi eta Juan Maria Iraolagoitiak (hil osteko aitamena) eta Antonio Linaza abadeak. Joan gura daben guztiek parte hartu leikie, leku guztiak bete arte. Joxan Goikoetxea soinujoleak girotuko dau saioa. Izena emoteko: hemen.
Ume eta gazteen topaketa Galdakaon
IV. eta V. bikaritzetako gazteen mahaiak ume eta gazteen XIX. topaketa antolatu dau. Datorren domekan izango da Galdakaon eta batez be IV. eta V. bikaritzetako Pastoral Barrutietako (PB) eskautak batuko dira. Egun berean ospatuko dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpaina izango da eguneko ardatzetako bat.
Izena emon gura dozu gazteen pazkoan?
"Bide egin, zerbitzatu, besarkatu eta itxaropena barritu" goiburuaren haritik, dei egiten jake eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa bizi eta ospatu daien. Antolatzaileen esanetan, "aukera ona da Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat pertsona eta taldekaz zentzuz eta sakontasunez bizitzeko".
Donostiako gotzainak Areetan aurkeztuko dau bihar Garizumako Pastoral Idazkia
Areeta-Romo Pastoral Barrutiak (PB) ekitaldiak antolatu ditu Garizuma-aldirako, gogoeta eta otoitz egiteko aukera emonez. Bihar, -martxoak 13, eguena-, On Fernando Prado Donostiako gotzainak berbaldia eskainiko dau arratsaldeko zazpiak eta erdietan Mesedetako Ama parrokian, Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Donostia, Gasteiz eta Bilboko gotzainek idatzi daben eta argitaratu barri dan Pastoral Idazkiaren inguruan. Kerman Lopez bikario nagusiak egingo dau aurkezpena.
Gotzaina Misinoen inguruko biltzarrean, Madrilen
Misinoetarako Gotzain Batzordeko presidente dan ON Joseba Segura Bilboko gotzainak eta Aita Santuaren ardurapeko Egintzak erakundeko (OMP deitzen dana) presidente dan Jose Maria Calderonek egomgo deutse hasiera gaur eta bihar Madrilen ospatuko dan OMP erakundeko eta Misinoetarako ordezkaritzetako langile etaboluntarioen XXII. Biltzarrari.
"Verbum Dei" alkarteak datozan hilabeteetarako jardunaldien egitaraua aurkeztu dau
'Verbum Dei' alkarteak kurtso amaierara arteko seihilekorako antolatu dituan jardueretan parte hartzeko dei egin dau. "Etxean Mariagaz" hitzaren eskolagaz (hilaren bigarren eguaztenez) eta "Hitzagaz otoitz egin" otoitz-taldeagaz (hilaren azken eguaztenez) jarraituko dabe.Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan izaten dira. Gehiago jakiteko, ordutegiak eta hartu-emonerako, honako honegaz batera agertzen dan irudian.