Barriak
Etiquetado como: Berbaldia
Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren hamargarren urteurrena
Atzo arratsaldez ospatu zan Abandoko San Bizente Martiria parrokian (Belgo-Leku) Mufungaren Adiskdeak Fundazinoaren hamargarren urteurreneko ekitaldi nagusia. "Adiskide zintzo" autorpena emon jaken, Fundazinoari eskainitako laguntzagaitik, Feli Martin, Mertxe Agirre eta Olga Hoyos Eleizbarrutietako Misinoetarako ordezkaritzako kideei; Mikel Robledo Mufunfaren Adiskideak Fundazinoko kideari; Juanma Jubera Radio Popular-Herri Irratiko "Es posible" irratsailoaren arduradunari eta Dorleta Alberdi, Fernan Gorrotxategi eta Bego Kareaga Komunikabideetarako Bilboko Gotzaitegiko saileko kideei.
Parrokien alkartasuna DANAren biktimen alde
Luis Arguello Espainiako Gotzainen Batzarreko presidenteak ekimen bi iragarri ebazan joan dan astean DANAren eragin suntsitzaileak jasaten diharduen pertsonei laguntzeko. Alde batetik, estatuko gotzain guztiek Eukaristia ospatuko dabe azaroaren 19an, martitzenez, Madrileko Almudena katedralean. Gainera, azaroaren 24ko ospakizunetan batu daiten dirua kaltetuentzat izango da. Bilboko Eleizbarrutiak dei egin dau, orain arte holako ekintzarik burutu ez daben parrokiek bat egin daien ekimen honegaz.
Pobreen Munduko Eguna, osoko ekologiari buruzko berbaldia eta jaialdi solidarioa
Azaroaren 17an, zapatuz, ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna. Frantzisko aita santuak bultzatu eban ekimen hau 2017an, Eleizak bere hormak gainditu eta gaurko munduan era askotara agertzen dan pobretasunaz jabetu daiten. Pobreen Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian berbaldia izango da bihar. 18:00etan, Eduardo Agosta Ekologiarako Gotzainen Batzarreko saileko zuzendariak. Era berean, datorren zapatuz, azaroak 16, Arratiako parrokiek antolatutako jaialdi solidarioa ospatuko da.
Seminarioak Abendualdiko koroak prestatu ditu familientzat
Abenduaren 8an, Seminarioaren Eguna ospatuko da. Egun horren atariko Seminarioko abadegai eta hezitzaileek kanpaina sustatuko dabe familian Seminarioagaz eta Seminarioaren alde otoitz egiteko. Aurton be, Abendualdirako jarduera jarriko dabe martxan, "familian otoitz egiteko", Abendualdiko koroaz baliatuz. BOST KANDELA eskaini dabez, lau, liturgia aldi honetan domekaz domeka bizteko eta bosgarrena, Gabonetarako.
Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori
Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia Irratiari eskainitako alkarrizketan adierazo dauanez, "ez da erabaki erraza izan, baina bakez bizi dabe"
Zeberioko ermita biren barriztapena
Biak Zeberiokoak izan arren, parrokia desbardinetakoak diran ermita bi konpontzen dihardue, hain zuzen be, Saldiaraneko San Pedro eta San Blas ermita eta Zeberioko Santa Krutze ermita.Ugao-Miraballeseko San Bartolome parrokiaren ardurapean dago bata, eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiarenean bestea, berari dagokionez. Parrokia biak San Migel-Orozko Pastoral Barrutian (PB) dagoz.
Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be
Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.
Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian
Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:
200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean
Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua.
Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde
Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz