09-03-2026 Lunes, III semana - cuaresma
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 3 )
 

Barriak

Etiquetado como: Berbaldia

18.04.2023

Roberto Casasen berbaldia fedearen zabalkundeari buruz, Iruñan

Roberto Casas Andrés Eleizbarrutiko diakono eta Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) laguntzaileak berbaldia eskainiko dau bihar -apirilak 19, eguaztena-, 19:30etan, Iruñako Kurutze Plaza Institutuko aretoan. "Zer gertatzen ari da fedearen zabalkundeaz? Diagnostiko, erronka eta lagungarriak aurre egiteko" goiburuaren haritik jardungo dau Casasek Foro …

29.03.2023

Julio Gomezen berbaldia, bihar, San Frantzisko Xabier parrokian

Pertsona nagusien akonpainamendurako Abando-Albia Pastoral Barrutiko taldeak 25. urteurrena ospatzen dihardu eta, hori dala-eta, berbaldia antolatu dau biharko -martxoak 30-. Julio Gomez Santurtziko San Juan de Dios ospitaleko zainketa aringarrietako medikua izango da hizlaria eta "hartu, lagun egin eta osatu. Munduan egoteko modu bat" goiburuaren haritik jardungo dau, San …

13.03.2023

'Emakumea Eleizan' gaiari buruzko berbaldia, bihar, Corpus Christi parrokian

Bihar, martxoak 14, 19:30etan Bilboko Corpus Christi eleizan, "jomuga dogun Eleiza" hitzaldi saileko seigarrena ospatuko da. "Bere iragan patriarkala atzera itzi eta emakumeak agertzera emoten dituan Eleiza" goiburuaren haritik ospatuko da seigarren berbaldi hau eta Araceli Ruiz, maistra, Filologian lizentziatu eta sindikalista izango da hizlaria. Parrokiatik dei egiten …

13.12.2022

Bihar, eguaztena, On Joseba Segura gotzainaren berbaldia Corpus Christi parrokian

Bilboko Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldien zikloan, bihar -abenduak 14, eguaztena-, On Joseba Segura gotzainak ondorengo goiburu honen haritik jardungo dau: "Eleiza osoa bidean da lekuko Eleiza bakotxetik". Hasiera batean gaur arratsalderako aurreikusita egoan saioa atzeratu egin da bihar arte.

23.11.2022

Eleiza Afrikan eta Sinodoa, gaur Bilbon ospatuko diran berbaldi biren gaiak

Eskaera gehienak Afrikatik jasoten dira eta ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari’ erakundeak dohaintzen %30 inguru zuzentzen dau bertara.
Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2408 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
26.02.2026

"Bat eginda bizikidetzaren alde", musulmanen eta katolikoen batzarra

Bihar -otsailak 27, barikua- "Bat eginda bizikidetzaren alde" kristauen eta musulmanen arteko batzarra ospatuko da. Moyua plazan emongo jako hasiera ekitaldiari 18:00etan, agiria irakurriz. Ondoren, otoitzaldia eta afaria,non Ramadan eta Pazko aldian ohikoa dan baraua (iftar) hutsiko dan, egingo dira eskolapioen ikastetxean (Rekalde zum.)

25.02.2026

120 lagun sinodoari buruzko batzarretan, Portugaleten

Joan dan asteburuan amaitu dira sinodoari buruzko batzarrak Portugaleten. Pastoral Barrutiko 120 lagun baino gehiagolk parte hartu dau. 

25.02.2026

Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra, zapatuz, Gurutzetan

Datozan asteetan bikaritzetan ospatuko diran Sinodoari buruzko hiru ekitaldietako lehenengoa ospatuko da datorren zapatuz, otsailak 28, Gurutzetako Mariaren BIhotz Garbia parrokian. I. eta II. bikaritzetan sinodo-taldeetan parte hartu daben 450 lagun ingururi egin jake deialdia saiorako.  Gurutzetako hitzorduaren ostean, beste bi izango dira, martxoaren 14an, Zornotzan (IV. eta V. bikaritzak) eta martxoaren 28an, Bilbon, Indautxun (III., VI. eta VII. bikaritzak). Hiru batzarrak zapatuz egingo dira, beraz, 10:00etatik 12:30etara.

25.02.2026

Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) kideek zuhaitzak landatuko dabez domekaz Urdaibain

Datorren domekaz, martxoak 1, EKO-ACG mobimentuak zuhaitzak landatuko ditu Urdaibaiko Biosfera Erreserban, Lurgaia alkarearen eskutik eta deialdia egin dau jenteak parte hartu dagian. Joan dan urtarrilaren 18an egitekotan ziran ekintza hau, baina bertan behera itzi behar izan eben eguraldi txarragaitik, eta asteburu honetan egitea erabaki dabe. Izena emon eta gozatu domeka goizerako plan bikain honetaz. Goizeko 9:30etan da hitzordua Kurutze Santua ermitan (Muxika).

25.02.2026

"Bizkia isilik", bederatzi bilkura pertsonen salerosketaren aurka

Hilaren azken eguaztenez ohikoa dabez, bilkura isilak egingo dira etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko. Oraingoan, Bizkaiko bederatzi herritan batera egingo diran bilkuretan pertsonen salerosketa, giza eskubideen bortxaketa larria dan eta mundu osoan gero eta hedatuago dagoana salatuko dabe. Bilkurak otsailaren 25ean egingo dira, 19:30etan.

24.02.2026

Europaren etorkizunari buruzko gogoetarako mintegia "Barandiaran Kristau Alkartearen" eskutik

"Barandiaran Kristau Alkartea" dalakoak gogoetarako mintegia antolatu dau, "Zein da Europaren etorkizuna?" goiburuaren haritik. Martxoaren 3 eta 10ean izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. Bilbao), 19:00etan. Martxoaren 3an, Susana Mangana "Pedro Arrupe" Giza Eskubideetarako Institutuko doktore-ikertzaile eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea izango da hizlaria eta 10ean, Alberto Lopez Basaguren Zuzenbide Konstituzionaleko Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna.  

24.02.2026

El Salvadorreko ekonomia-garapen eta lekuko aldaketari buruzko saioa gaur, Bilbon

"Ekonomia-garapena, lekuko aitzindaritza eta klima-aldaketari moldatzea El Salvadorren" gaiaren inguruko saioa izango da gaura arratsaldeko 18:30etan Barria eraikineko (Plaza Barria, 4-1.) aretoan. Patxi Lupiola Esku Elkartuak Bizkaia erakundeko presidenteak, Amaia Ruiz Caritas Bizkaia erakundeko kideak eta Paco Llorente Manos Unidas Madrid erakundeko kofinantzaketa sailekoak parte hartuko dabe. 

24.02.2026

HOAC eta Ekintza Katolikoaren deia Garizumako erretiroan parte hartzeko

"Garizuma honetan, ausartu zaitez errealitateari Jainkoaren begiez begiratzera eta XXI. mendeko Eleiza eraikitzera", esaldi esanguratsuaz baliatu dira Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katolikoko Langile Ermandadea (HOAC) eta Ekintza Katoliko Orokorra (EKO-ACG) martxoaren 7rako antolatu daben Garizumako erretirorako deialdia egiteko. Zorrotzako Mirarigilea parrokian izango da, Pepelu Iglesias HOACeko kontsiliario eta Astrabudua-Erandioko Patoral Barrutiko (PB) abadea gidari dala. 

23.02.2026

Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden

Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian.  Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben. 

23.02.2026

Eleizbarrutiak bikarioak aukeratzeko prozesuagaz jarraituko dau

Bilboko eleizbarrutiak ekin deutso era ofizialean bikario natusia eta lurralde bikarioak izendatzeko azterraldiko bigarren aldiari, joan dan abenduan kargu honeek barritzeko martxan jarritako eleiz gogoeta eta ardurakidetasunezko testuinguruan.

Emaitzak orrialdeka