Barriak

Etiquetado como: Berbaldia

11.03.2024

Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari

Bihar -martxoak 12, martitzena-, Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldi sailari amaiera emongo jako. Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakaslea izango da azken hizlaria eta "Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako" gaiaren inguruan jardungo dau. Corpus Christi eleizan izango da (Licenciado Poza, …

07.03.2024

"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" erakundearen txostena

"Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoak munduko asktasun erlijiosoari buruz prestatu dauan txostena aurkeztuko dabe gaur 19:30etan eskolapioen ikastetxean (Errekalde zum., 19. Bilbao). Ekitaldian izango dira Kerman Lopez Bilboko bikario nagusia, A. Jean Boniface Somda Furkina Fasoko abadea eta Jose Maria Gallardo Villares "Laguntasuna Eleiza Behartsuari" fundazinoko

20.02.2024

Cyprien Melibik "Grito africano, por el derecho a existir" liburua aurkeztuko dau barikuz

Datorren barikuz, otsailak 23, Ciprien Melibi kamerndar abadeak "Grito africano, por el derecho a existir" bere liburua aurkeztuko dau Bilboko Karmeneko Ama parrokiako lokaletan (sarrera, Aretxabaleta kaleko 1 zenbakitik, 3.), 19:00etan. Saioa San Inazio Pastoral Barrutiak antolatu dau eta Jose Luis Villacorta abadeak gidatuko dau.

12.02.2024

Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?

Kurtso honetarako berbaldien barruan, bihar -otsailak 13, martitzena- mahai-ingurua ospatuko da Bilboko Corpus Christi parrokian, "Ze bide egin etorkizuneko parrokiarantz?" gaiaren inguruan. Alex Alonso IV. bikaritzako lurralde bikarioak, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) zuzendariak eta Belen Rodero Portugalete Pastoral Barrutiko (PB) …

11.12.2023

Miguel Ramon Viguri, Corpus Christi parrokiako hitzaldi sailean

Abenduaren 12an, martitzenez, "Krisiaren aurrean, erantzuna, aldaketak eta... oinarrizkora!" hitzaldi saileko hirugarren berbaldia ospatuko da Corpus Christi parrokia eleizan (Maria Diaz de Haro, 17. Bis. Bilbao), 19:30etan. Miguel Ramon Viguri Deustuko Unibertsitateko GIzarte eta Giza Zientzien fakultateko irakaslea izango da hizlaria eta "Jainkoa krisian? Jainkoa eta …

27.11.2023

Eleizbarrutiko 40 lagunetik gora datuen babesaren inguruko heziketan

Joan dan zapatuz, azaroak 25, heziketarako saioa ospatu zan Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), Eleizbarrutiko 40 lagun inguru batu zalarik. Alkartezainek, katekesirko arduradunek ekonomia-arloko boluntarioek, bulegoetako arduradunek, parrokia liburuez arduratzen diranek eta hainbat abadek parte hartu eben jardunaldietan eta datuen babesaren inguruko alderdi …

21.11.2023

Filo Hirotaren berbaldia Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruz

Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) kurtso honetarako berbaldi saila garatzen dihardu. Oraingoan, Philomena Shize Hirotak jardungo dau, bihar -eguena-, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emonez. Saioa, on-line ospatuko da 10:30etan hasita eta Barria eraikineko aretoan (Plaza Barria, 4. 1. solairua) jarraitu …

20.11.2023

"Palestina eta Israel, historia amaigabearen hondakinak", Josetxu Villacortaren berbaldia

Autonomia-Indautxu Gizarte Gelak kurtso honetarako antolatu dituan jardueren barruan, Josetxu Villacorta Eleizbarrutiko abade eta historia-irakasleak berbaldia eskainiko dau gaur iluntzeko 20:00etan Bilboko Pilareko Ama parrokian (Iparragirre, 58). Hain zuzen be, gaurkotasunez betetako gaiaren inguruan jardungo dau, "Palestina eta Israel. Historia amaigabearen hondakinak"

07.11.2023

Alex Rayon eta Gaspar Martinez Adimen Artifizialari buruzko mintegian

"Adimen artifizialaren erronkak" goiburuaren haritik ospatuko da bihar -azaroak 8 eguaztena-, mintegia, Barandiaran Kristau Alkarteak antolatuta.  Konputazino-zientzietan eta Teknologian doktore eta eraldaketa digital eta adimen artifizialean aditu dan Alex Rayonek eta ekonomilari, Chicagoko unibertsitatetik Teologian doktore eta erronka teknozientifikoetan eta euron erronka …

06.11.2023

Jesus Umearen Teresa Doneari buruzko berbaldia Indautxuko Karmeneko Ama parrokian

Aita Santuaren Otoitzerako Munduko Sarea erakundetik Jesus Umearen Teresa Doneari, "gure sasoiko Santari" buruzko berbaldia antolatu dabe. Gaur iluntzeko 19:30etan izango da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Jesusen Umearen Teresa Donearen jaiotzaren 150. urteurrena dala-eta, argitaratu barri dan Frantzisko Aita Santuaren "C'est la confiance" gutun …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2612 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

20.07.2026

Zacarias Guenaga "Zaca" abadea hil da: Abegi, adeitasun eta irribarrea

Joan dan barikuz, uztailak 17, Zacarias Guenaga Belaustegi eleizbarrutiko abadea hil zan, 94 urteko zala eta 69 urte abade bizitzan emon ondoren. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur arratsaldez ospatuko da Ondarroako parrokian 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala. 

20.07.2026

Eukaristia Francisco Beraskola jaio zan lekuan

Atzo, uztailaren hirugarren domekaz ohikoa danez, Eukaristia ospatu zan Gordexolan, frai Francisco Beraskola jaio zan lekuan. Urriaren 31an, dohatsu autortuko dabe, beste 4 frantziskotar martirigaz batera, Floridako penintsulako Georgia estatuko Savannat eleizbarrutian. 

20.07.2026

Akonpainamendua eta laguntasuna Lagungoren eskutik venezuelar alkartearentzat

Lagungo Fundazinoak Euskal Herrian bizi dan venezuelar alkarteari laguntza eskeintzen dihardu, joan dan ekainaren 24an lurrikarak Venezuelan eragindako hondamendiaren ostean. Lagungok laguntza terapeutikoa emoten dau taldean eta laguntasun psikologikoa familiei, norbanakoei eta taldeei. 

06.07.2026

Ikasturteko azken Gotzain Kontseilua, Urkiolan

Gotzain Kontseilu zabalak 2025-26 ikasturteko azken bi saioak egingo ditu gaur eta bihar.. Joseba Segura gotzaina eta bere kontseilariak Urkiolan bilduko dira amaitzen ari garen ikasturte hau ebaluetako eta honako hau programetako: izendapenak, datozen hilebeteetako egutegia, etab. Gainera, biharko (martitzena) jardunaldian, irailetik aurrera Kontseilu horretan sartuko diran pertsonek be parte hartuko dabe.

05.07.2026

Asteko albisteak

Astekoak, astearen laburpena da ikus-entzunezko formauan, eta bizkaieliza.org webgunean argitaratutako albiste esanguratsuenak biltzen dauz.

Emaitzak orrialdeka