02-09-2024 Lunes, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 8 )
 

Barriak

Ahalmen-Urritasunak
Bake eta Adiskidetzea
Eleizbarrutiko abadeak
Familia eta Helduak
Fede-zabalkunde eta Katekesia
Gotzaina
Karidade eta Zuzentasunak
Kartzela
Kultura
Langile
Lehenengo Orrialdea
Migrazinoak
Misinoak
Osasuna
Pastoral ekintza
Sin Categoria
Umeak eta Gazteak
25.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz

Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea …

25.06.2024

"Ondareari buruzko jardunaldiak aukera ona dira zer garan agertzeko"

Espainiako Gotzainen Batzarrak antolatutako Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldien hasierako ekitaldia gaur arratsaldeko bostetan izango da Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan. Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbituko arduradunak eskainiko dau inaugurazino-hitzaldia gai honen inguruan: "Bilbao. Industria eta kultur garapenetik …

25.06.2024

Kanpamentua Urkiolan

Ikasturtea amaitu eta oporrak hartuta, udako kanpamentuak egiten be hasi dira, esate baterako, Gernikako Kosnoaga aisialdirako taldea Urkiolan da udaldiko lehenengo egunak igarotzen. 

25.06.2024

Lagun asko batu da familien egunean, Gaztenahiaken kanpamentuan

Egunotan, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) Gaztenahiak taldea kanpamentuan da Orobion. Domekaz egun berezia bizi izan eben, hain zuzen be, "Familien eguna", familiakaz, begiraleakaz eta Jose Alberto Guemes PBko parrokoagaz. 

24.06.2024

Asteburuan, jarduera ugari Eleizbarrutian

HOAC mobimentuaren batzar nagusia, kanpai-kontzertua Begoñan, sendotzak eta omenaldia kurtso honetan Algortari agur esango deutsan Javi Garai abadeari, horra hor, besteak beste, azken egunotako jarduerak.

24.06.2024

600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain

Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz. 

24.06.2024

Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.

24.06.2024

Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean

2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta …

23.06.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
22.06.2024

Bizkaiko bost gaztek misino-esperientziak biziko dabez udan

Ekainaren 15ean, zapatuz, Ipar-hegoaldea ikastaroaren azken saioa ospatu zan. Bederatzi gaztek parte hartu dabe Misinoek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen daben ikastaroaren aurtengo ekitaldian. Prozesua burutu ondoren, gazte horreetako bostek misino-esperientzia biziko dabe udan. Lau Boliviara joango dira eta bestea …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1297 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.06.2024

Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz

Atzoko egunez -astelehena-, Migrazinoetarako Pastoraltza filipinarren Bizkaiko alkarteagaz batu da lehenengo aldiz Romon. Batzar horretan parte hartu eben, besteak beste, Marije Calvo Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Migrazinoetarako saileko arduradunak, Fernando Marcos Areeta-Romo Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak, Marian Romoko San Jose Langilea parrokiako erreferente eta Areeta-Romoko ekipo ministerialeko kideak eta Cris eta Marlon filipinar alkarteko koordinatzaileak. 

25.06.2024

"Ondareari buruzko jardunaldiak aukera ona dira zer garan agertzeko"

Espainiako Gotzainen Batzarrak antolatutako Eleizaren Kultur Ondarearen XLII. Jardunaldien hasierako ekitaldia gaur arratsaldeko bostetan izango da Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan. Alberto Santana Kultur Ondarerako Bizkaiko Foru Aldundiko Zerbituko arduradunak eskainiko dau inaugurazino-hitzaldia gai honen inguruan: "Bilbao. Industria eta kultur garapenetik krisialdira eta uri-sorkuntzara". Gaspar Martinez Kultur Gai eta Ondasunetarako Eleizbarrutiko saileko arduradunak "uriak bizirik dagozala eta sasoian sasoiko premina eta ohiturei erantzuten deutsela" agertu gura daben …

25.06.2024

Kanpamentua Urkiolan

Ikasturtea amaitu eta oporrak hartuta, udako kanpamentuak egiten be hasi dira, esate baterako, Gernikako Kosnoaga aisialdirako taldea Urkiolan da udaldiko lehenengo egunak igarotzen. 

25.06.2024

Lagun asko batu da familien egunean, Gaztenahiaken kanpamentuan

Egunotan, Errekarte Pastoral Barrutiko (PB) Gaztenahiak taldea kanpamentuan da Orobion. Domekaz egun berezia bizi izan eben, hain zuzen be, "Familien eguna", familiakaz, begiraleakaz eta Jose Alberto Guemes PBko parrokoagaz. 

24.06.2024

Asteburuan, jarduera ugari Eleizbarrutian

HOAC mobimentuaren batzar nagusia, kanpai-kontzertua Begoñan, sendotzak eta omenaldia kurtso honetan Algortari agur esango deutsan Javi Garai abadeari, horra hor, besteak beste, azken egunotako jarduerak.

24.06.2024

600 lagun kultura anitzetako taldeen bilkuran, Ezkarain

Bilboko Eleizbarrutiko alkarte latinoamerikarrak atzoko egunez Ezkarain ospatu zan kultura anitzetako Iparraldeko nazinoarteko taldeen kurtso amaierako ekitaldian izan zan. Calahorra eta La Calzada-Logroñoko Eleizbarrutia arduratu da aurton harrera egiteaz. 

24.06.2024

Sendotzak eta kurtso amaiera Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian

Zapatuz, Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko zazpi helduk eta beste leku batzuetako bik kristau sarbideko sakramentuak -Bateoa, Eukaristia eta Sendotza- ospatu ebezan Sortze Garbia parrokian. Fernando Marcos lurralde bikarioa izan zan buru eleizkizunean.

24.06.2024

Hiru abadegai abade egingo dira irailaren 15ean

2024-25 kurtsoa hasteaz batera, Bilboko Eleizbarrutian hiru abade barri izango dira. Irailaren 15ean, Juan Reyero, Gorka Campos eta Marco Antonio Muñoz abadegaiak abade egingo dira, Ignacio Fernandez Seminarioko errektoreak joan dan barikuz Bilbon ospatu zan kurtso amaierako ekitaldian iragarri eban lez. Juan, Gorka eta Marco urtearen hasieran ordenatu ziran diakono eta irailaren 15ean egingo dira abade Santiago katedralean, 19:00etan.

23.06.2024

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
22.06.2024

Bizkaiko bost gaztek misino-esperientziak biziko dabez udan

Ekainaren 15ean, zapatuz, Ipar-hegoaldea ikastaroaren azken saioa ospatu zan. Bederatzi gaztek parte hartu dabe Misinoek, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak eta Caritas Bizkaia erakundeak antolatzen daben ikastaroaren aurtengo ekitaldian. Prozesua burutu ondoren, gazte horreetako bostek misino-esperientzia biziko dabe udan. Lau Boliviara joango dira eta bestea Togora. Ikastaroaren 29 ekitalditan, 400 lagun inguruk parte hartu dau.

Emaitzak orrialdeka