Barriak
Etiquetado como: Ipar-Hegoa
"Esker onez agurtzen dogu abade on eta leial hau"
Bariku arratsaldez, On Joseba Segura gotzaina buru zala, Jose Angel Ubieta abadearen hileta-eleizkizuna ospatu zan katedralean. Eleizbarrutiaren historian funtsezkoa izan dan gizon hau 98 urte ebazala hil zan urriaren 23an, eguaztenez. Bilboko gotzainagaz batera, alkar-meza emon eban On Ricardo Blazquez kardinal eta Bilboko gotzain ohiak, Eleizbarrutian egon zan aldian Ubietagaz alkarlan estuan jardun ebanak. Gotzainak honan emon eutsan hasiera homiliari: "Despedimos hoy a nuestro querido José Ángel, justo en el arranque de nuestros 75 años. Esta coincidencia -resaltaba el obispo Segura, …
Bilboko Eleizbarrutiak bat egingo dau Pobreen Munduko VIII. Egunagaz
Datorren azaroaren 17an ospatuko da Pobreen Munduko VIII. Eguna, Frantzisko Aita Santuak deituta. Karidade eta Zuzentasunerako ordezkaritzatik dei egin dabe egun hau kontuan hartu daigun, parte hartzea eta alkartzea ahalbidetuko daben jarduerak eginez. Gainera, alkarteetarako, taldeetarako eta domeketako ospakizunetarako jardunbidea jasotzen dauan material hau eskuragarri jarri dabez.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Begoña eta Gernikako azoketarako gauzak batzen
Aurton be jarri dira martxan Gernikako "Haurtzaro solidarioa" azoka eta Begoñako Misino-azoka jarduer asolidarioak. Gernikakoa, katekesiko familiek sustatutako eta Iparralde-Hegoalde misino-taldeak koordinatutako ekimena da; Begoñakoa, Misinoetarako parrokiako taldeak antolatzen dau. Batean zein bestean, salgai jarteko gauzak behar dabez.
"Eleiza ez da ez menderatzaile ez arautzaile izango"
Bilboko gotzainak 'Nueva Economía Fórum' dalakoak antolatutako gosari informatiboan parte hartu dau. Politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun ingururen aurrean berba egin dau eta Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak aurkezpenean aurreratu dauanez, On Joseba Segura gotzainak "ez dau inor epel itzi". Bilboko Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral jardueraren inguruko azalpenak emon ondoren, fedearen balio sozial eta pertsonalaz jardun dau. Europan, hedatuta dagoan krisiari lotuta, kristautasunak bizi dauan krisia aitatzeaz gainera, Eleizak etorkizunari aurre egiteko …
Gotzainak 'Nueva Economia Forum' dalakoan eskainiko dauan berbaldia, zuzenean
Goizeko bederatzietan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzainak Ercilla hotelean, 'Nueva Economía Forum (NEF) Forum Europa, Tribuna Euskadi' dalakoak antolatutako ekitaldian, eskainiko dauan berbaldiaren zuzeneko emonaldia. Elena Unzueta Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak egingo dau gotzainaren aurkezpena.
Meza, uztailean hil zan Juan Mari Lechosa abadearen oroimenez
Juan Mari Lechosa Gonzalez Eleizbarrutiko abadea uztailaren 21ean hil zan Bilbon, 82 urte ebazala. Lutxanako parrokian urte asko emon eban, lehenengo, 60ko eta 70eko hamarkadetan eta, azkenean, Errekarte Pastoral Barrutian (PB) lagunduz. Horregaitik, makina bat lagunek eskatuta, datorren astelehenez, urriak 28, 19:00etan, Eukaristia ospatuko dabe bera oroitzeko Lutxanako Artzain Ona parrokian, Kerman Lopez Juan Mariren lagun min eta Eleizbarrutiko bikario nagusia buru dala.
Eleizbarrutia, Euskaliten Kudeaketa Aurreraturako Astean
Euskalitek, Kudeaketa Aurreratuaren Astean -aurton, 30. ekitaldia ospatu da- antolatzen dituan jardunaldietan parte hartu dau, beste behin be, Bilboko Eleizbarrutiak. "Bizkaiko Eleizaren autofinantzaketa. Estrategia pastoral eta ekonomikoa 2022-2027" txostena aurkeztu eben atzo -eguaztena-, Iberdrolak Bilbon dauan egoitzako areto nagusian. Txostenaren aurkezpenean, honeek parte hartu eben: Jose Miguel Erdozain ekonomoak, Carlos Bargos idazkari nagusiak, Anabella barroso artxiboko zuzendari eta datuen babeserako arduradunak eta Jose Joaquin Moral egitasmo ekonomikorako idazkari teknikoak.
Biblia-tailerra Migrazinoetarako Pastoraltzaren eskutik
Gaur arratsaldeko zazpietan ospatuko da Arrupe Etxean (Aita Lojendio, 2. BIlbao), Biblia-tailerraren lehenengo saioa. Migrazinoetarako Pastoraltzaren inguruko pertsonei zuzenduta dago eta Loiola zentroak eta Karidade eta Zuzentasunerako Migrazinoetarako sailak antolatzen dabe, sustatzailea, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) taldea dalarik. Tailer erara eskainiko da heziketa hau eta Bibliaren sen historikoa eta gaur egungo sena ezagutu eta horretan sakondu gura dabenentzat da.
Oroimenaren Egunean, estorsinoa jasan daben pertsonak gogoratuko dira
Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzaren barruan dagoan Bake eta Adiskidetzerako sailetik proposamena egin dabe azaroaren 10ean ospatuko dan Oroimenaren Egunerako, bakarka, taldean edo alkartean egiteko. Besteak beste, ETAk bahitu eban enpresariaren seme dan eta, gertaera haren ingurukoak azaltzeaz batera, adiskidetzearen ikuspuntutik gogoetak eskainiz, "La caverna" liburua idatzi dauan Jose Maria Guiberti egindako alkarrizketa aurkeztu dabe.