02-09-2024 Lunes, XXII semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 9 )
 

Barriak

Etiquetado como: Komunikazinoa

08.01.2023

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
02.01.2023

Barri emonez...

2022an, Komunikazinorako Bilboko Eleizbarrutiko sailetik barriak eta komunikazinoari lotutako zerbitzuak eskaini gura izan doguz eleiz errealidadea gizartera eroateko eta lekuko Eleizako errealidade anitzen arteko zubi-lanak egiteko. Une honetan, urtearen balantzea egitean, asmatzeak jasoteaz batera, hutsegiteak be batuko doguz, aurrera begira, gauzak hobeto egiteko eta …
31.12.2022

Urtekoak. Begirada 2022ari

2022a, urte bete-betea izan da. Askotarikoak izan dira barriak, positibo eta negatiboak, itxaropenez betetakoak eta bakarrik Jaunaren Argiak urratu leiken iluntasunean murgiltzen gaituen barri baltzak. Hurrengo bideoan, urteko barrien laburpena jasoten da, bizkeliza.org orrialdean agertu izan diran barririk nabarmenenak bilduz. Urte barri on!

01.12.2022

Alkarren Barri barria, Gabon-zorion eta guzti

Alkarren Barri aldizkariaren 289. zenbakia kalean da. 2022ko azken argitalpen honetan hainbat eduki interesgarri batzen dira. Besteak beste, Agrelo Tangerreko gotzain emerituari egindako alkarrizketea.

Alkarren Barri aldizkariaren 2022ko azken alearen azalean, Egitasmoaren lau kolorez margotutako jaiotza agertzen da. Barruko orrietan, Eleizbarrutiko barriak eta Gabonetako …

31.12.2019

Urtekoak 2019

2019an bizkeliza.org webgunean argitaratutako barrien laburpena.

08.12.2019

Astekoak: Abenduaren 2tik 8ra

Aste honetan zehar, hainbat gairen ingurukoak agertu dira eleizbarrutiko web orrialdean eta sare sozialetan, besteak beste: eleizbarrutiko erromesaldia Lurralde Santura; Familia eta Biziaren Defentsarako Gotzainen Batzarreko azpibatzorkeak prestatu dauan bizitzaren azkeneko akonpainamentuari buruzko agiriaren aurkezpena on Mario Izeta gotzainaren aldetik; Seminarioaren eguna …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1297 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.06.2024

Krzysztof Miotekek agur esan deutso Bilboko Eleizbarrutiari

Bilboko Eleizbarrutian pastoralgintzan urtebete emon ondoren, Krzysztof Miotek poloniar abadea datozan egunetan joango da bere herrialdera eta egunotan eleiztarrei agur egiten dihardu: joan dan asteburuan, Gallartan, bihar -ekainak 23, domeka- azken meza ospatuko dau La Arboleda eta Trapagaraneko parrokietan eta, azkenik, ekainaren 30ean, Ortuellan eta Mariaren Mirabeakaz Portugaleten.

21.06.2024

Astelehenean, San Joan egunez, ospakizunak Gaztelugatxen

Datorren astelehenez, ekainak 24, San Joan Bateatzailearen eguna -jaia bere jaiotegunean ospatzen dauan santu bakarra- ospatuko da. Eleizbarrutian, santu honen izenpeko diran ermiten artean, Gaztelugatxekoa dago. Bertan, goizean goizetik ospatuko dira Eukaristiak: 06:30, 07:30, 08:30, 10:30, 11:30 eta 12:30etan.

20.06.2024

"OTxandioko ermitak, bereziak dira: euren kantutegia dabe"

Egun berezia bizi izan zan atzo Otxandioko Santa Marina parrokian. Alde batetik, azken urteetan itxita egon dan torrerako sarbiderako lan-egitasmoa aurkeztu zan. Jon Ortega arkitektoak laster egingo diran lanak aitatu ebazan, bigarren aldi baten kanpatorreraino iritsiko dirala azalduz. Beste alde batetik, Eleiz Museoaren web orrialdea aurkeztu zan. Bertan, ibilbide birtuala egin daiteke herrigunean dagozan lau ermitak bisitatuz. Asier Astigarraga parrokiako batzordeko kideak gidatu eban ekitaldia. Besteak beste, Egoitz Garmendia Otxandioko alkateak parte hartu eban ekitaldian eta esker ona …

20.06.2024

Kurtsoaren amaiera Eleizbarrutiko Seminarioan

Bihar -ekainak 21, barikua-, On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da kurtso amaierako esker oneko Eukaristia Eleizbarrutiko Seminarioan. 

20.06.2024

Organo-kontzertua Durangon, Musikaren Europako Egunean

Bihar -ekainak 21, barikua- Musikaren Europako Eguna ospatuko da eta, hori dala-eta, Durangoko Uribarriko Andra Mari basilikan organo-kontzertua ospatuko da bihar, 20:30etan, Arandoño Kultur Alkarteak antolatuta, Roberto Fresco Madrileko katedraleko organista titularraren eskutik. G.F. Haendel ingeles musikagileari omenaldia egingo deutso. Sarrera doan da eta, beste batzuetan lez, pantaila jarriko dabe musikaria ikusteko. 

19.06.2024

Osasun Pastoraltzarako eragileen Eleizbarruti arteko batzarra

Atzo -ekainak 18, martitzena-, ospitaleetako pastoral eragileen Eleizbarruti arteko XXI. batzarra ospatu zan Donostiako Eleizbarrutiko Seminarioan. Donostia, Gasteiz eta Bilboko Eleizbarrutietako arreta erlijioso eta espiritualetako zerbitzurako taldeak 2019an batzartu ziran azkenengo aldiz eta aurton barriro izan dabe hitzordua.

19.06.2024

Gotzain Kontseilu zabalaren kurtsoko azken batzarra

Atzo eta herenegun, Bilboko Eleizbarrutiko erakunde erabakitzaile nagusiak kurtsoko azken batzarrak ospatu ebazan Eleizbarrutiko Seminarioan. Gotzainak, bikario nagusiak, lurraldeetako bikarioek, idazkari nagusiak eta hiru laikok amaitzear dan kurtsoa ebauatu dabe. Beste alde batetik, Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatuko dan 2024-25 kurtsoari begira, gai nabarmenenak aztertu dabez.

19.06.2024

Mañes galdara-lantegiak jaso dau Enkarterri Hoberantz saria

Atzo arratsaldez ospatu zan Enkarterri Hoberantz sariaren banaketa-ekitaldia Galdameseko Loizaga torrean. EBI sarean dagoan Sopuertako San Viator Eleizbarrutiko ikastetxeak eta Enkarterriko Mankomunitateak sustatzen daben sariaren XX. ekitaldian, 1974an familiak sortutako Mañes galdara-lantegiak jaso dau autorpena.  

18.06.2024

Bizkaiko itsu katolikoen kurtso amaierako ekitaldia

Atzo -ekainak 17, astelehena- Bilboko Eleizbarrutiko CECO alkarteko (itsu katolikoak) kideak Begoñako Gogarte Etxean alkartu ziran kurtso amaierako ekitaldia ospatzeko.

18.06.2024

Bisita ikusgarria Otxandioko ermitetara: 360º eta 3 D

Otxandioko parrokiak torrerako sarbidean egingo diran lanak aurkeztuko ditu bihar, 19:00etan. Aldi berean, herrigunetik hurran dagozan lau ermitak era ikusgarrian, hau da 360 gradutan eta 3 dimentsinotan, bisitatzeko aukera emongo dauanweb orrialdea ezagutzera emongo da. Gainera, San Martin ermitan, udalerriko eraikin erlijiosorik zaharrenean, ekorketa egin da georradarrez, ermitako lurzoruan zein ingurukoan 5 metroko inguruan. Esplorazinoaren ostean, hondakinen bat antzeman da. Horren barri be emongo da. 

Emaitzak orrialdeka