Barriak

Etiquetado como: Ahalmen-urritasuna daben pertsonen Eguna

04.12.2023

Asteburuan, erretiroak, ospakizunak eta urteurrena

Joan dan zapatuz, abenduak 2, Ahalmen-urritasunen bat daben Pertsonen Nazinoarteko Egunez, Eukaristia ospatu zan Santiago katedralean, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. Egun berean gogoratu zan Euskeraren Eguna be, hainbat jardueraren bidez. Gainera, zapatuz, Gernikaldea Pastoral Barrutiak bere 10. urteurrena osptu eban, HOAC Bizkaia mobimentuko militanteek Abendualdiko …

02.12.2023

Ahalmen-urritasunen bat daben pertsonen Nazinoarteko Eguna

Ahalmen-urritasunerako Eleizbarrutiko Mahaiak Eukaristia antolatu dau, gaur, abenduak 2, Xabierko San Frantziskoren egunez, Ahalmen-urritasunen bat dabenak gogoratzeko ospatzen dan Nazinoarteko Eguna dala-eta. Meza zuzenean eskainiko a web honen bitartez eta Kerman Lopez bikario nagusia buru dala eta Sergio Buiza I. bikaritzako gotzain bikarioa eta sail honetako arduraduna …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2607 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

22.07.2026

"Bokazinoa: hitza eta egitea": Ekintza Katoliko Orokorreko gazteen kanpamentua

Atzo bueltatu ziran Huescako Pirinioetan egin dan 'Virgen Blanca' kanpamentuan parte hartu daben Bilboko eleizbarrutiko Ekintza Katoliko Orokorreko (EKO-ACG) gazteak.

22.07.2026

Zabalik da Durangon ospatuko dan «Goazen!» kurtsoaren hasierako ekitaldian izena emoteko epea

2026-2027 kurtsoaren hasiera ofiziala irailaren 26an izango da Durangoko Andra Mari basilikan. Zabalik da ekitaldira joan aurretik ezinbesteko dan izena emoteko epea. Irailaren 20a da azken eguna: Hemen.

21.07.2026

"Ehundu alkartea" botere teknologiko eta ekonomikoaren aurrean, HOACen udako ikastaroetan

200 lagunek -15 Bilboko eleizbarrutikoak- parte hartuko dabe aste honetan -uztailaren 20tik 26ra- HOACen udako ikastaroen aurtengo ekitaldian, Madrilen. Aurton, "Alkartea ehundu aro digitalean: guztion onaren aldeko konpromisoa" goiburuaren haritik, era digitalean guztion ona eratzearen ingurukoak landuko dabez. 

Emaitzak orrialdeka