Barriak
Etiquetado como: Arriaga
Eleizbarrutiko hainbat erakunde eta gotzaina klasikoen irakurraldian
Bilboko Arriaga antzokian ospatze ari da klasikoen irakurraldi jarraituaren 18. ekitaldia. On Joseba Segura gotzainak eta eleizbarrutiko hainbat erakundek bat egin dabe euskeraren aldeko ekimen honegaz. Irakurraldia 14:00etan amaituko da eta aurton Bizenta Mogeli eskainita dago. Idazle honek Esoporen 50 elezahar itzuli ebazan 1804an eta 22 urte ebazala argitaratu eban bere …
Zaintzaileen egitekoa aldarrikatzeko eguna
Gaur, azaroak 5, Zaintzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 2014an izendatu zan egun hau beste batzuk zaintzen diharduen miloeka lagunen lanaren inguruan sentiberatasuna bizteko, kontzientziatzeko eta lan hori autortzeko. Egun honetan, gehien behar dabenei laguntzen deutsen pertsonen ahalegina, denprora eta ardura baloratu gura da. Fed-zabalkunde eta Katekesirako, Karidade eta Zuzendaritza ordezkarietatik, Caritas Bizkaia erakundetik eta Vida ascendente/Bizian gora mobimendutik zaintzaileek etxe askotan egiten daben lana aldarrikatu eta bere garrantzia nabarmendu gura dabe.
Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan
Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia eta azkenean ekitaldi sinbolikoa egingo da: gaur egungo gauzakiak sartuko dira kutxa baten eta hau zigiluz itxita geratuko da 2050ean zabaldu arte.
ICARO, 15 urte Bizkaiko historia herritarrei ezagutzera emoten
Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak ICARO zentroaren hamabosgarren urteurrena ospatzen dau gaur. 2010ean martxan jarrita, zabalkunderako zentro honek agiri-ondarea ulertzeko eta eskuratzeko era goitik behera aldatu dau. Oroimena zaintzeko egitasmo lez hasi zana eremu dinamiko bihurtu da eta bertan historiak bizia hartzen dau.
Eguenez, Bilbon, bidezko merkataritzaren eguna
"Eskubideak landuz: Feminismoa eta zuzentasuna mahai globalean" goiburuaren haritik ospatuko da bidezko merkataritzaren jardunaldien II. ekitaldia bihar -azaroak 6, eguena-, Comercio Justo/Bidezko Sarea/Bizkaiko Merkataritza dalakoak antolatuta. Hurtado de Amezaga kalea, 27-2an izango da, Bilboko udalaren laguntzagaz. Arduradunen esanetan, "ideiak, esperientziak eta borrokak batera jarteko eguna izango da, feminismoak eta elikadura-zuzentasunak ekoizteko, kontsumitzeko eta munduagazko hartu-emonerako erak aldatu egin daikiezala agertzeko".
Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpena
Datorren eguaztenez, azaroak 5, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" ekitaldia ospatuko da Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik. Solasgune honetan batuko dira Lara Izagirre zinemagilea. Miguel Zugazaga Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Xabier Paya kultur kudeatzaile eta bertsolaria. Erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dau Kulturaren Oroitzapen-txostenaren aurkezpenaren haritik ospatuko dan ekitaldian, esate baterako, Ana Otaduik (Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea). Leixuri Arrizabalagak (Euskera, Kultura eta Kiroletarako foru …
Bizkaiko arkitektura-planorik zaharenak aurkitu dira
Bizkaiko, eta seguruenik Euskal Herriko arkitektura-planirik zaharrenak aurkitu dabez Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas eleizan. Horixe emon dabe aditzera Eleiz Museotik Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alerako idatzitako artikuluan. Bilboko eleizbarrutiko monumentuen katalogoan jasoten dan aurkikuntzetako bat da. Museoko talde batek altara-inguruko gela bateko horma baten marraztuta aurkitu ebazan planook. Ganga baten planoak dira, orain dala 450 urte egindakoak.
Aurkikuntza bat Alkarren Barri aldizkariaren azalean
Eleiz Museoko taldeak oraintsu Sopuertako eleiza baten hondakinen artean aurkitu dauan Jose Larrea eskultorearen irudia ikusi daiteke Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alearen azalean. Hain zuen be, alkarrizketen sailean, Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendari barriari eta bere aurretik kargu horretan izan dan Juan Manuel G. Cembellini egindakoa nabarmentzen da.
"Scape room" pobretasunez jabetzeko
Ume eta gazteei eskeinitako sailean 'scape room' dalakoa prestatu dabe, misterioz betetako jokoa, gaztetxo eta gazteentzat (10-16 urte). Pobreen Munduko Egunari lotuta dago eta dei egiten jake gazteei aldaketaren protagonista izan daitezan eta pobretasunez jantzitako egoerei konpromiso handiagoz begiratu deieen. Lagungarriak: hemen.
Migratzaileen lekukotasunak "Gizatasunezko liburutegietan"
Atzo -urriak 30, eguena-, "Gizatasunezko liburutegiak" ekimenaren hirugarren ekitaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitatean, Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak, Deustuko Unibertsitatearen laguntzagaz sustatuta. Hainbat herrialdetako pertsonen eta unibertsitateko gradu desbardinetan ikasten diharduen gazteen arteko solasaldiak ospatu ziran, "hartu-emonerako, entzuteko eta alkarrengandik ikasteko eremua ahalbidetuz".
Atzo, Bilbon, autorpenak eta urteurrena
Mariaren Leginoa mobimentuak 75 urte bete ditu Bilboko eleizbarrutian eta atzo ospatu eban urteurren hori Bilboko San Nikolas parrokian. Atzoko egunez, baita be, "Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteroko ekitaldia ospatu eban. Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoen barri emon eben Iñigo iriartek eta Jose Ignacio Iturmendik eta "Adiskide zintzoa" autorpena be banatu zan.



