Barriak
Etiquetado como: Barakaldo
Gaur, BizkaiBiran, Sodupe, El Regato eta Lutxana zeharkatuko dabez
Gaur, El Regato bailara ederretik eta San Roke auzoko San Roke parrokiatik igaroko dan BizkaiBira ibilbideko azken-aurreko etapa. "Bakarka eta alkartean gogora ekarri, jasotakoa, nire eleiz izaera, eskertu", horixe nabarmenduko da gaurko egunez. Jardunaldia burutzeko BizkaiBira jardueraren amaierako jaia ospatuko da salestarrek Gurutzetan daben ikastetxean, 19:00etatik …
3.000 lagunetik gora eleizbarrutiaren 75. urteurreneko azokan
Hiru mila lagunetik gora batu da gaur Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre (BEC) erkustazokan, Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrena ospatzeko, gizarte osoari zabaldutako eta jai-giroan bizi izandako ekitaldian. "Eleizea plazara" goiburuaren harira, espiritualtasuna, kultura, musika eta gastronomia batu dira familia-giroa eta parte-hartzea nabarmendu diran ekitaldian. …
Ekitaldia Barakaldon indarkeriarik ezaren eta bakearen aldeko eskola-egunean
Josema Incierte Fede-zabalkunde eta Katekesirako Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak deituta eta Jose Alberto Guemes PBko moderatzailearen laguntzagaz, hainbat batzar egin dabe Barakaldon kristau nortasuneko ikastetxeetako pastoral arduradunakaz. Inciertek azaldu dauanez, ikastetxeen eta alkartearen artean lokarriak sortzea da helburua, "alkarri lagunduz eta alkarlanean …
Parte hartu gura dozu Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren aldeko baba-jaanean?
Datorren zapatuz, urtarrilak 24, "baba-jan solidarioaren" ekitaldi barria egingo da Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo Leku lokaletan. Baba-janaren aurretik, jentea eleizpean batuko da 13:00ean pintxo bat jan eta gainerako alkarte-kideakaz egoteko. Bazkalostean, jokoak eta zozketak izango dira. Batu daiten dirua Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren esku itziko da Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoetara (heziketa, osasuna, umeak, azpiegiturak, e.a.) zuzendu dagian.
Gazteen Mezak Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutian
Hilaren hirugarren domekaz, datorren domekan hasita, gazteen Mezak ospatuko dira Indautxuko Karmengo Ama parrokian, 19:00etan, Idoia Madariaga Gazteria eta Katekesirako Autonomia-Indautxu Pastoral Barrutiko (PB) arduradunak eta gazteen arloan eta katekesian jarduten dauan David Urdaneta abadeak lagunduta.
San Anton eguna, zaàtuz, bedeinkapenak Urkiolan eta Bilbon
San Antonio Abade eta abereen zaindariaren eguna ospatuko da. Zapatuan eguerdiko hamabietan, Eukaristia ospatuko da Urkiolako santutegian, Imanol Atxalandabaso abadea buru dala eta ondoren abereak eta gero eleiztarren artean banatuko diran opiltxoak bedeinkatuko dira. Biharamunean, domekaz, errepikapen-eguna ospatuko da 12:00etan. Zapatuan eguerdiko 12.00etan izango da bedeinkazinoa Bilboko San Anton eleizaren kanpoaldean.
Erretiroa egiteko proposamenak Eleizbarrutian
Fede-zabalkunde eta Katekesirako eta Familia Pastoraltzarako IV., V. eta VI. bikaritzetako Mahaiek antolatuta, aurten be asteburuko erretiro bi ospatuko dira Larrea-Zornotzako gogarte etxean. Aurreko kurtsoetako esperientzia guztiz positiboa izan da eta erantzun zabala jaso dabe. Arduradunen esanetan, "otoitz eta gogoetarako asteburuko esperientzia zabala da". Gehiago jakiteko, klik egin honako honegaz batera agerten diran karteletako QR kodeetan.
"Otoitza eta Bizitza" tailerrak, datorren astean, Bilbon
"Otoitza eta Bizitza" tailerrak egingo dira Torre Urizar Pastoral Barrutian (PB) eta euretan parte hartzeko dei egin dabe. Heziketa-saio bi izango dira taldeak prestatzeko: urtarrilaren 19an, astelehenez, 19:00etan, Asisko San Frantzisko parrokian (Quinta parroquia), Iturriza, 4, eskumako atea eta urtarrilaren 20an, 19:00etan, Miribillako Santa Maria Josefa parrokian. Gehiago jakiteko: Leonor (686 55 80 98) edo Santiago (606 73 15 77). Laikoek sustatzen dabez tailerrok Bizkaian eta kurtsorako egitarau interesgarria prestatzen dihardue.
Ume Misiolariak 2026: "Zure bizitza, misinoa"
"Zure bizitza, misinoa", goiburuaren harira ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 18, Ume Misiolarien eguna, batez be ume eta gaztetxoei zuzenduta. Egun honetan, zera ikusarazo gura jake ume eta gazteei: "euren bizitza, Bateoaren bitartez, batera jartzeko doe dala eta bialketa bakotxak bere lekuan Jesusen Barri Ona iragartzeko".
Ekintza Katoliko Orokorrak (EKO-ACG) zuhaitzak landatuko ditu domekan Urdaibain. Parte hartzerik nahi?
“Krisi ekologikoa barruko aldaketa sakonerako deia da... Jainkoaren egintzaren babesle izateko bokazinoa bizitzea kristau esperientziaren funtsezko atala da” (Laudato Si), horregaitik, EKO-ACG mobimentutik dei egiten dabe datorren domekaz, urtarrilak 18 Urdaibai biosfera-erreserban Lurgaia alkartearen eskutik burutuko dan ekintzan, hain zuzen be zuhaitz-landaketan, parte hartzera. Emon izena (urtarrilaren 14a, eguaztena, da azken eguna) eta domeka goiza familian igarotzeko plan bikainaz gozatu. Hitzordua, 9:30etan da Kurutze Santua ermitan (Muxika).
Eleizbarrutiko abade eta diakonoek gogo-jardunak egingo dabez aste honetan
Urteko bigarren astean, eleizbarrutiko ministerio ordenatuak gogo-jardunak egiten ditu txanda bitan (euskeraz eta gaztelaniaz), Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta. Larreako gogarte etxean izango dira datorren barikura arte -urtarrilak 16-. Peio Azpitarte jesuitak gidatuko ditu euskerazko taldeko gogo-jardunak eta Manuel Garcia jesuitak gaztelaniazko taldekoak. Aste honetan ospatuko dira, gainera, Gotzainen Batzarrak gotzainentzat antolatzen dituan gogo-jardunak eta, besteak beste, On Joseba Segura Bilboko gotzainak be parte hartuko dau. Hilaren azkenean, mandatua daben …
Asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.
Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Prest da Bizkaiko Eleizaren mantentzerako IV. kanpaina
Urtarrilaren 18an, domekaz, Bizkaiko parrokietan ekonomia-ardurakidetasuna sustatzeko eleizbarrutiko kanpainaren laugarren ekitaldiari hasiera emongo jako. Oraingoan, ekimena 17 parrokiatan garatuko da aldi berean eta jardunbide bigaz: 10 parrokiatan harpidetzak sustatuko dira eta 7 parrokiatan, domekako diru-batzea. Kanpaina hau maiatzera arte luzatuko da.



