05-11-2025 Miércoles, XXXI semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Benedikto XVI.a

10.01.2023

"Aita Santua, teologo jakintsua eta fededun otoizlaria izan da"

Gaur eguerdian, Bilboko gotzaina izan da buru Benedikto XVI.aren aldeko hileta-mezan, Bilboko katedralean. Fededun ugari batu da aita santu erretiratuaren alde otoitz egiteko. Katedraleko kapituluko, gotzain kontseiluko kideek eta beste hainbat abadek emon dabe alkar-meza, web orrialde honen bidez zuzenean emon dana. On Joseba Segura gotzainak, aita santu alemanak eskaini …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2172 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
05.11.2025

Zaintzaileen egitekoa aldarrikatzeko eguna

Gaur, azaroak 5, Zaintzaileen Nazinoarteko Eguna ospatzen da. 2014an izendatu zan egun hau beste batzuk zaintzen diharduen miloeka lagunen lanaren inguruan sentiberatasuna bizteko, kontzientziatzeko eta lan hori autortzeko. Egun honetan, gehien behar dabenei laguntzen deutsen pertsonen ahalegina, denprora eta ardura baloratu gura da. Fed-zabalkunde eta Katekesirako, Karidade eta Zuzendaritza ordezkarietatik, Caritas Bizkaia erakundetik eta Vida ascendente/Bizian gora mobimendutik zaintzaileek etxe askotan egiten daben lana aldarrikatu eta bere garrantzia nabarmendu gura dabe.

05.11.2025

Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan

Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia eta azkenean ekitaldi sinbolikoa egingo da: gaur egungo gauzakiak sartuko dira kutxa baten eta hau zigiluz itxita geratuko da 2050ean zabaldu arte. 

04.11.2025

ICARO, 15 urte Bizkaiko historia herritarrei ezagutzera emoten

Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboak ICARO zentroaren hamabosgarren urteurrena ospatzen dau gaur. 2010ean martxan jarrita, zabalkunderako zentro honek agiri-ondarea ulertzeko eta eskuratzeko era goitik behera aldatu dau. Oroimena zaintzeko egitasmo lez hasi zana eremu dinamiko bihurtu da eta bertan historiak bizia hartzen dau.

04.11.2025

Eguenez, Bilbon, bidezko merkataritzaren eguna

"Eskubideak landuz: Feminismoa eta zuzentasuna mahai globalean" goiburuaren haritik ospatuko da bidezko merkataritzaren jardunaldien II. ekitaldia bihar -azaroak 6, eguena-, Comercio Justo/Bidezko Sarea/Bizkaiko Merkataritza dalakoak antolatuta. Hurtado de Amezaga kalea, 27-2an izango da, Bilboko udalaren laguntzagaz. Arduradunen esanetan, "ideiak, esperientziak eta borrokak batera jarteko eguna izango da, feminismoak eta elikadura-zuzentasunak ekoizteko, kontsumitzeko eta munduagazko hartu-emonerako erak aldatu egin daikiezala agertzeko". 

03.11.2025

Kulturaren Bilboko eleizbarrutiko Oroitza-txostenaren jentaurreko aurkezpena

Datorren eguaztenez, azaroak 5, "Arimadun irudiak: kultur kontaketa barriak" ekitaldia ospatuko da Kultur Erakundeen Bilboko eleizbarrutiko Mahaiaren eskutik. Solasgune honetan batuko dira Lara Izagirre zinemagilea. Miguel Zugazaga Bilboko Arte Ederren Museoko zuzendaria eta Xabier Paya kultur kudeatzaile eta bertsolaria. Erakundeetako hainbat ordezkarik parte hartuko dau Kulturaren Oroitzapen-txostenaren aurkezpenaren haritik ospatuko dan ekitaldian, esate baterako, Ana Otaduik (Bizkaiko Batzar Nagusietako presidentea). Leixuri Arrizabalagak (Euskera, Kultura eta Kiroletarako foru …

02.11.2025

Bizkaiko arkitektura-planorik zaharenak aurkitu dira

Bizkaiko, eta seguruenik Euskal Herriko arkitektura-planirik zaharrenak aurkitu dabez Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas eleizan. Horixe emon dabe aditzera Eleiz Museotik Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alerako idatzitako artikuluan. Bilboko eleizbarrutiko monumentuen katalogoan jasoten dan aurkikuntzetako bat da. Museoko talde batek altara-inguruko gela bateko horma baten marraztuta aurkitu ebazan planook. Ganga baten planoak dira, orain dala 450 urte egindakoak.

01.11.2025

Aurkikuntza bat Alkarren Barri aldizkariaren azalean

Eleiz Museoko taldeak oraintsu Sopuertako eleiza baten hondakinen artean aurkitu dauan Jose Larrea eskultorearen irudia ikusi daiteke Alkarren Barri aldizkariaren azaroko alearen azalean. Hain zuen be, alkarrizketen sailean, Raquel Cilla Eleiz Museoko zuzendari barriari eta bere aurretik kargu horretan izan dan Juan Manuel G. Cembellini egindakoa nabarmentzen da. 

31.10.2025

"Scape room" pobretasunez jabetzeko

Ume eta gazteei eskeinitako sailean 'scape room' dalakoa prestatu dabe, misterioz betetako jokoa, gaztetxo eta gazteentzat (10-16 urte). Pobreen Munduko Egunari lotuta dago eta dei egiten jake gazteei aldaketaren protagonista izan daitezan eta pobretasunez jantzitako egoerei konpromiso handiagoz begiratu deieen. Lagungarriak: hemen.

31.10.2025

Migratzaileen lekukotasunak "Gizatasunezko liburutegietan"

Atzo -urriak 30, eguena-, "Gizatasunezko liburutegiak" ekimenaren hirugarren ekitaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitatean, Migrazinoetarako Bilboko eleizbarrutiko Mahaiak, Deustuko Unibertsitatearen laguntzagaz sustatuta. Hainbat herrialdetako pertsonen eta unibertsitateko gradu desbardinetan ikasten diharduen gazteen arteko solasaldiak ospatu ziran, "hartu-emonerako, entzuteko eta alkarrengandik ikasteko eremua ahalbidetuz".

31.10.2025

Atzo, Bilbon, autorpenak eta urteurrena

Mariaren Leginoa mobimentuak 75 urte bete ditu Bilboko eleizbarrutian eta atzo ospatu eban urteurren hori Bilboko San Nikolas parrokian. Atzoko egunez, baita be, "Mufungaren Adiskideak" fundazinoak urteroko ekitaldia ospatu eban. Fundazinoak Kongoko Errepublika Demokratikoan garatzen diharduan egitasmoen barri emon eben Iñigo iriartek eta Jose Ignacio Iturmendik eta "Adiskide zintzoa" autorpena be banatu zan. 

Emaitzak orrialdeka