29-03-2026 Domingo, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Eleizbarrutiko Liburutegia

24.10.2025

Liburutegien eguna. "Informazinorik ezaren aurka: Liburutegiak

Gaur, urriak 24, "Liburutegien eguna" da. Liburu, Komiki eta IraIrakurketarako Kultura Ministerioko Zuzendaritza Nagusiak sustatutako egun honek 1992an, Balkanetako gatazkan, Sarajevoko liburutegia suntsitu eban zoritxarreko sutea gogoratzen dau. 

30.09.2025

Bilboko eleizbarrutiko liburutegia Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarrean

Europako Teologia-liburutegien urteroko biltzarra ospatu barri da Stavangerren (Norvegia). Jaime Lopez Eguilaz Bilboko eleizbarrutiko liburutegiko arduradunak be parte hartu dau ekitaldian, Eleizako Liburuzainen Espainiako Alkartea ordezkatuz. Jaimek eleizbarrutiaren 75. urteurrena ardaztzat hartuta berba egin eban, urtean zehar egindako jardueren barri emonez: “The …

16.04.2025

Katalogatu dabe Asisko san Frantzisko parrokiako antxinako liburutegia

Bilboko 'Quinta parrokia' lez ezagutzen dan Asisko san Frantzisko parrokiak eleizbarrutiko liburutegiari gordailuan emon deutso urteen buruan sortu izan dan antxinako liburutegia.

21.03.2023

Eleizbarrutiko liburutegia, Eleizako Liburuzainen Alkartearen jardunaldietan

Espainiako Eleizako Liburuzainen Alkarteak (EELA) -www.abie.es-  "Liburutegien aukera eta erronkak XXI. gizaldian" XV. Jardunaldi teknikoak ospatu ditu Bartzelonan, Bartzelonako Gotzain Liburutegi Publikoak eta Kontzilio-seminarioaren harreragaz. Mons. Juan Jose Omella Bartzelonako kardinal artzapezpiku eta Ezpainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) presidenteak emon eutsen …

20.01.2023

Biblia mutua?

Datorren domekaz, Eleizak Jainkoaren Hitzaren Domeka ospatuko dau. Frantzisko Aita Santua Motu Propio Aperui Illis dalakoaz baliatu zan 2019an "urteko domeka bat Jainkoaren Hitzari eskaintzeko, Jainkoaren eta bere herriaren arteko etenbako alkarrizketa horretatik datorren aberastasun agortezina ulertzeko". Biblia mutua esaten jako, Jainkoaren Hitza irakurten ez ekienei …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2450 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.03.2026
29.03.2026

Astekoak, asteko barri nagusiak

Astekoak, asteko barri nagusien laburpenak azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratutako barrien laburpena jasoten dau.
28.03.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean

On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.  

27.03.2026

Alkartasunezko egitasmoa: 40 egunerako janaria Kaikorrerako (Kenya)

Ospatu barri dan Eleizbarrutietako Misinoen kanpainaren barruan Hegoaldeko Ahotsak hemen izan dirala eta monja marianitek Kaikorren (Kenya) garatzen diharduen egitasmoak aurkeztu dabezala aprobetxatuz, Ermuko alkarteak alkartasunezko egitasmoa sustatuko dau. Honen bitartez, ekarpenak egin daitekez Kaikorreko haurtzaindegietan janaria izan dagien.  

27.03.2026

14 prozesinok eta Kurutze-bideak zeharkatuko dabez Bilboko kaleak gaurtik hasita

9 kofradiatako 4.300 kofradiakide baino gehiagok parte hartuko dau Bilboko Kofradien Ermandadeak Aste Santurako antolatu dituan ekitaldietan. XVII. gizalditik hasi eta XXI. gizaldirainoko 36 pausu eroango dabez prozesinoan.

26.03.2026

Eleizbarrutiaren deialdia gazteei Madrilea joateko aita santuaren ekitaldietara

Bilboko eleizbarrutiak Espainiara egingo dauan bisitaldian Leon XIV.a aita santua buru dala ospatuko dan bijilian eta eukaristian parte hartzea ahalbidetuko dau. Egitarauaren behin betiko zehaztasunak ezagutzen ez badira be, baieztatu da hitzordua Madrilen izango dana ekainaren 6 eta 7an.

26.03.2026

Gaur arratsaldez hasiko da Bilbao Erlejino-musika jaialdia Gizakundea eleizan

Gaur arratsaldez hasita, Bilbao Erlejino-musika jaialdia ospatuko da Gizakundea eleizan, Bilboko Udalak antolatuta. Ekitaldi honetan, ibilbide luzea daben bost musika-taldek jardungo dabe bost egunez jarraian, datorren astelehenera arte, "Lurrun santuak” goiburuaren haritik.  

26.03.2026

III., VII. eta VI. bikaritzen sinodo-batzarra, zapatuz, eskolapioen ikastetxean

Datorren zapatuz, martxoak 28, goizeko hamarretan hasita, hirugarren eta azken batzarra ospatuko da sinodoaren inguruan, eskolapioen ikastetxean (Alda Rekalde, 19. Bilbao). Bikaritzetan egiten diharduen batzarretako lehenengoa, otsailaren 28an ospatu zan Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian (I. eta II. bikaritzak); bigarrena, martxoaren 14an, Zornotzako Karmengo Ama ikastetxean (IV. eta V. bikaritzak) eta datorren zapatuz, martxoak 28, ospatuko da hirugarrena eskolapioen ikastetxean (III., VI. eta VII. bikaritzak).

25.03.2026

Barikuan, Kurutze-bide dramatizatua, Etxebarrin

Gazteek, familiek eta parrokia alkateak presatu daben Kurutze-bide dramatizatua antzeztuko da datorren barikuz, martxoak 27, Etxebarriko San Esteban parrokian. Parrokiatik azaldu dabenez, "20 lagun inguruk parte hartuko dau kontu handiz prestatutako antzezpen original honetan". Gainera, dei egiten dabe gura daben guztiak ekitaldira joan daitezan. 

25.03.2026

Mariaren Leginoaren "Acies" jaia, bihar, San Nikolasen

Mariaren Leginoa alkartearen urteko ekitaldirik garrantzitsuena dan "Acies" jaia ospatuko da bihar, martxoak 26, Bilboko Areatzan dagoan Bariko San Nikolas parrokian. Bertan, "alkarteko kideek maitasunez eta debozinoz barritzen dabe Maria Birjinaganako sagarapena". Gaurko egunaren inguruan, martxoak 25, ospatzen da, hain zuzen be, Eleizak Biziaren aldeko Eguna gogoratzen dauanean.     

Emaitzak orrialdeka