Barriak
Etiquetado como: Katedrala
Pazko Eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Pazko Eguneko eleizkizuna (Pontifize Meza, bedeinkapen apostoliko eta parkamen osoagaz). Zuzenean emongo da web honetan, Radio Popular-Herri Irratian eta Telebilbao katean.
Pazko-bijilia zuzenean Santiago katedraletik
On Joseba Segura gotzaina buru izango da gaur Pazko-bijilian. Zuzenean, web honetan eta Radio Popular-Herri Irratian.
Jaunaren Nekaldiko ospakizunaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da gaur Jaunaren Nekaldiko ospakizunean. Zuzenean, web honetan eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.
Krisma-mezaren zuzeneko emonaldia
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Krisma-mezan, Santiago katedralean, 11:00etan.
Gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak katedralean
On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko dira Aste Santuko eleizkizunak Santiago katedralean eta, gainera, zuzenean emongo dira web honen eta Radio Popular-Herri Irratiaren bidez.
Eleizbarrutiak etorkizunari begira emon deutso amaiera 75. urteurrenari
On Joseba Segura gotzainak 2050ean irakurriko dan gutuna gorde eban kutxa baten, On Ricardo Blazquez kardinala bertan zala ospatu zan 75. urteurrenaren amaierako mezan.
Eleizbarrutiak 75. urteurrenaren azkena, deutso denporaren kapsulagaz amaierako mezan
Datorren domekaz, azaroak 9, hain zuzen be Eleizbarrutiaren Egunez, ospakizunei amaiera bikaina emongo jake, arratsaldeko zazpietan Santiago katedralean ospatuko dan Eukaristiagaz. On Joseba Segura gotzaina izango da buru eleizkizunean eta bertan izango da 1995etik 2010era Bilboko gotzain izan zan On Ricardo Blazquez kardinala. Katedraleko musika-kaperak girotuko dau liturgia …
Santiago Aposotoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia
Eguerdiko 12:00etan hasiko da, On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala, Santiago katedralean ospatuko dan Santiago Apostolu eta Bilboko zaindariaren eguneko Eukaristia.
Gau Zurian, katedraleko eleizpea musikaz blai
Datorren zapatu eta domekaz, Santiago katedraleko eleizpea musikaz beteko da 'Gau Zuria´ dala-eta. Bilbao, arte, diseinu eta teknologia bidezko sortze-lanez beteko da uribilduaren 725. urteurrena ospatzeko. Ekainaren 13an, eskusoinuen Bilboko orkestra sinfonikoak, Bilbao Argia Otxotea, Deustotarrak, Garaizarko Matsorriak taldeek eta iralabarriko san antonio Koralak jardungo …
Bizkaiko senar-emazteen hitzordua, gaur, Begoñan
Gaur arratsaldeko 18:00etan, ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina izango da buru seiretan hasiko dan eleizkizunean.
Bokazino kutsuko ekitaldia, ezusteko eta guzti, Gizakundea eleizan
Bihar, zapatua, Bokazino Pastoraltzak antolatutako ekitaldia ospatuko da Atxuriko GIzakundea eleizan. On Joseba Segura gotzainak parte hartuko dauan ekitaldian, bokazino-lekukotasunak eskeiniko dabez, otoitz egingo da Hakuna Bilbao taldearen eskutik eta Mision Jatari misino-taldeak kontzertua eskeiniko dau.
Bizkaiko klausurako monjen batzarra
“Kontenplazinozko bizitza: norengaitik zara?”, goiburuaren haritik ospatuko da datorren domekaz, maiatzak 31, Hirutasun Santuaren egunez, klausurako lekaide eta lekaimeen eguna. Ernesto Diaz Klausurako Monasterioetarako Idazkaritzako arduradunak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "Jainko familiaren jai honetan, PRO ORANTIBUS EGUNA ospatuko dogu, hain zuzen be, gure bizitzak otoitzaz, gorespenaz eta gure aldeko eta guretzako bitartekotzaz betetzea bokazinotzat daben klausurako lekaide eta lekaimeen agerpena ikusgai jartzeko eguna".
Airlan Industrial SA, enpresarentzat izan da XXII. Enkarterri Hoberantz saria
AIRLAN INDUSTRIAL SA empresari emon deutsoe aurtengo Enkarterri Hoberantz saria. XXII. ekitaldiko sari-banaketa atzo ospatu zan Galdameseko Loizaga torrean, EBI eleizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Sopuertako San Viator ikastetxeak Enkarterriko Mankomunitateagaz batera, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Enkartur, SPRI, ADR, Enkarterrialde eta Enkarterri Group erakundeen laguntzagaz, antolatuta.
'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe
Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.
"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon
Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta.
Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean.
Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak
Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak
Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan
Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.
400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten
Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko.



