Barriak
Etiquetado como: Katedrala
Otoitzaldirako deialdia gehiegikerien biktimei eta eleiztarrei
Datorren barikuz, martxoak 24, otoitzaldia ospatuko da Bilboko katedralean, gotzaina buru dala eta abusuen biktima bat ospatzaile. Adin Txikikoen Babeserako Batzordeagaz hartu-emona izan daben biktimei eta Eleizbarrutiko eleiztarrei dei egin jake arratsaldeko seietan hasiko dan eleizkizunean parte hartu daien.
Garizumako lehenengo berbaldia katedralean, gaur arratsaldez, gotzainaren eskutik
On Joseba Segura gotzainak eskainiko dau gaur arratsaldez Casco Viejo/Bilbo Zaharra Pastoral Barrutiko lehenengo berbaldia, "Spe salvi" (Itxaropenean salbatuak) goiburuaren haritik. Datorren astelehenez, martxoak 13, Estrella Moreno Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko zuzendariak "Deus Caritas est" (Jainkoa maitasuna da) gaiari buruz hitz egingo dau eta …
Gaurtik aurrera, Rafaela Ybarra dohatsuaren eskultura ikusi ahal izango da Santiago katedralean
Gaur, Aingeru Guardako Santuak kongregazinoa sortu eban Rafaela Ybarra dohatsuaren eguna da. San Joan Paulo II.a aita santuak 1984an dohatsu autortu eban. Ybarra Bilbon jaio zan 1843.eko urtarrilaren 16an eta Bilbon hil, 1900.eko otsailaren 23an eta egun honetan egiten da bere oroitzapena. Gaur arratsaldeko zazpietan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, Eukaristia ospatuko da …
On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da hautsaren ezarpenerako eleizkizuna katedralean
Gaur, Hausterre-eguna, Garizumari hasiera emongo jako eta Eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak ospatuko dira hautsa ezartzeko. Bilboko gotzaina buru izango da Santiago katedraleko ospakizunean. 19:00etan, eta web honen bidez zuzenean ikusi ahal izango da.
Ezagutzen dogu Santiago katedraleko arrosa-leihoa?
Urtarrilean hasita, eta Eleiz Museoaren laguntzagaz, "Alkarren Barri / Comunicación" Eleizbarrutiko aldizkariak gure eleizetako arrosa-leihorik interesgarrienetako batzuen inguruko artikuluak aurkeztuko ditu. Lehenengoa, Santiago katedraleko arrosa-leihoari eskainita dago.
Katedralean ospatuko da eleizkizun ekumenikoaren zuzeneko emonaldia
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea (urtarrilaren 18tik 25era) dala-eta Santiago katedralean 19:00etan ospatuko dan eleizkizun ekumenikoa zuzenean emongo da web honen bidez.
"Aita Santua, teologo jakintsua eta fededun otoizlaria izan da"
Gaur eguerdian, Bilboko gotzaina izan da buru Benedikto XVI.aren aldeko hileta-mezan, Bilboko katedralean. Fededun ugari batu da aita santu erretiratuaren alde otoitz egiteko. Katedraleko kapituluko, gotzain kontseiluko kideek eta beste hainbat abadek emon dabe alkar-meza, web orrialde honen bidez zuzenean emon dana. On Joseba Segura gotzainak, aita santu alemanak eskaini …
Benedikto XVI.a Aita Santu erretiratuaren aldeko hileta-mezaren zuzeneko emonaldia
Zuzenean, 12:00etan, web honetan.
Hileta-meza Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren alde bihar, Bilbon
Bihar, zapatua, urtarrilak 7, 12:00etan, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da abenduaren 31n hil zan Benedikto XVI.a aita santu erretiratuaren aldeko hileta-mezan. Web orrialde honek zuzenean emongo dau Eukaristia.
On Joseba Segura gotzaina buru dala, katedralean ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristia, zuzenean
Gabon-aldiko ospakizunetan ahalik eta gehienek parte hartu daien, batzuk zuzenean emongo dira web orrialde honetan, Radio Popular-Herri Irratian, Bizkaia Irratian eta baita Telebilbaon be.
San Anton, Espainiako erdi aroko sare nagusian
4.0 espedizinoa Erdi Arora ekimen kultual eta turistikoa aurkeztu zan Artxibo Historiko Nazionalean. Erdi aroko Espainiako leku erlijioso esanguratsuak lotzen ditu barrikuntza teknologikoaren, ikerketaren eta ondare historikoaren garrantzia nabarmentzearen bitartez.
Bizkaiak Leon XIV.a Aita Santuari eskainitako ONCEren 'kupoitzarraren' kopia jaso dau
Leon XIV.a Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaia apostolikoa agertuko da ONCEren barikuko -ekainak 12- kupoiitzarrean. 13,5 miloe kupoik Leon XIV.aren eta bere bisitaren irudia eroango dabe Espainiako Eleizbarrutietako bazter guztietara. Gaur, kopia heldu da Begoñara.
Gotzaina, Klasikoen irakurketa jarraituan
Ehunka lagunek euskerazko lehenengo nobela modernotzat jotakoa txandaka irakurtzen dihardue. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatuta, Eleizbarrutiak ekimenean parte hartzen dihardu Labayru Fundazinoko zuzendariaren edo Bizkaia Irratiko zuzendariaren eskutik. Bizkaia Irratiak, gainera, Arriaga antzokitik beratatik emititzen dihardu.
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuaren kurtso amaiera
Vida Ascendente/Bizian Gora mobimentuak 2025-26 kurtsoaren amaiera ospatu eban eguaztenez. Eleizbarrutian mobimentua osotzen daben taldeetako kideak batu ziran San Nikolas eleizan Jobish Kuriakose Kulathumpattu, CMF buru zala ospatu zan Eukaristian parte hartzeko.
Zapatuz, Maitasunaren Eguna, Zeanurin
Jaia eta alkartasuna batuko dira Arratiako bailarako herrian, gotzaina buru dala egingo dan ekitaldian. Musika zuzenean, askotariko jarduerak eta 300 partaidetik gora.
Abadegintzaren ospakizuneko argazkiak
Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzaren urteurrenak ospatu ebezan Begoñako basilikan. Aurton, abadegintzaren Diamantezko (60 urte), Urrezko (50 urte) eta Zidarrezko (25 urte) Ezteguak ospatu ebezan abadeak izan ziran protagonista.
Nerea Melgosa: "Esanguratsua da Leon XIV.ak Kanariak bisitatzea"
Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako Eusko Jaurlaritzako sailburuak bere saileko hainbat konturen inguruan gogoeta egin dau Alkarren Barri aldizkariari eskeinitako alkarrizketan. Fededuna izanda, aita santua "un referente moral internacional" dala dino eta aste honetan Madril, Bartzelona eta batez be Kanarietara egingo dauan bidaiaren garrantzia nabarmendu dau.
Giro ona, parte-hartzea eta otoitza "Danok danontzat" ekitaldian
Zapatuz, "Danok danontzat" ekitaldia ospatu zan Atxuriko Gizakundea eleizan, Bokazinoen Pastoraltzak antolatuta. On Joseba Segura bertan izan zan eta eleizbarrutiko hainbat lekutako gazteak batu ziran. Hiru orduz, bokazinoaren inguruko lekukotasunak entzuteko, Hakuna Bilbao taldearen eskutik otoitz egiteko eta Misión Jatari misino-taldearen kontzertuan parte hartzeko eta "bokazinoa ospatzeko" aukera izan eben.
Ezkontzen urteurrenen Begoñako ospakizuneko argazkiak
Hogei bikote inguruk ospatu ebazan barikuz, Begoñako basilikan, euren ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru zala osptatu zan Eukarisia. Gotzainak dei egin eutsen senar-emazteei euren lekukoktasuna emon dagien: "esaiezue seme eta alabei, ilobei, entzun zaiezan guztiei. Epe laburrerako maitasunak, konpromiso mugatuak, kendu eta jarri daitekezan loturak saltzen diran sasoian, ezinbesteko da ibilbide luzeko maitasuna posible dala eta merezi dauala defendatzen dauan jentearen lekukotasuna".
Restituto Zorrilla "beti ikasteko ardura" izan eban abadea hil da
Joan dan barikuz, maiatzak 29, Restituto Zorrilla Castresana eleizbarrutiko abadea hil zan Bilbon, 96 urte -72 abade lez igarota- ebazala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna bihar -ekainak 2, martitzena- ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan.



