Barriak
Etiquetado como: EPK
Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko lehenengo batzarra
Joan dan zapatuz, azaroak 22, Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren (EPK) kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan Begoñako gogarte etxean. Hainbat gai landu zan, besteak beste, datozan hilabeteetarako eleizbarrutiko lan-egitasmoa, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa (EEE) eta sinodo-garapenerak aldia lotzen dituana.
Kide barriak Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluko batzorde eragilean
Joan dan zapatuz, azaroak 16, Eleizbarrutiko Pastoral KOntseiluaren kurtsoko lehenengo saioa ospatu zan. Bertan, bidezko bozketaren ostean, Kontseiluak Mila Dominguez (San Inazio PB) aukeratu eban presidenteorde lez Honek Alicia Perez Bobadillaren lekua hartuko dau. Bere aldetik, Kati San Pedrok laikotza ordezkatuko dau Batzordean.
Kurtso barriaren hasiera, Egitasmoa... landuko dabez Pastoral Kontseiluan
Gaur ospatuko da Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren kurtsoko ohiko saioa. Gotzainari aholkua emoten deutsan eta Eleizbarrutiko askotariko arloetako ordezkariez osatuta dagoan kontseilu esanguratsu honek ospatuko dauan azken saio honetan, hainbat gai landuko dabe, esate baterako: egitasmoa nork bere egin eta garatzeko lekuan lekuko irakurketan izan dan parte hartzea eta …
Ministerio Ordenatuak erretiroa ospatuko dau bihar Javi Garcia abadeak gidatuta
Eleizbarrutiko Ministerio Ordenatuak erretiroa egingo dau bihar -abenduak 11, eguena-, 10:00etatik 13:00era, Begoñako gogarte etxean. Javi Garcia eleizbarrutiko abadeak gidatuko dau erretiroa gai honen inguruan: "Itxaron, haragitu eta onartutako Jainkoa. Gugaz bat egin gura dauan Jainkoa".
Gizarte zuzentasunerako argia
Gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Munduko Eguna ospatzen da. Hori dala-eta, Karitate eta Zuzentasunerako Ordezkaritzako Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko sailetik Eleizaren Doktrina Soziala (EDS) esaldia bialduko dabe barriro: "Zuzentasunerako argia". Oraingoan, Frantzisko Aita Santuaren Fratelli Tutti, entziklikatik hartu dabe dalako esaldi hori, EDSa era bakunean zabaltzeko ohiturari helduz bariro be.
Eukaristia Eulogio Prado lekaide adeitsuaren oroimenez
Begoñako gogarte etxearen ardura dauan Maitasun Errukiorraren Semeak alkarteko kide zan Eulogio del Prado lekaidea joan dan azaroaren 19an hil zan urriaren amaieran ospitalera eroan eban infekzinoa gainditu ezinda. Gizon alai eta edukazino onekoa, beti izaten eban berba atseginen bat hara joaten ziranei esateko. Senideek eta institutu erlijiosoko anaiek bere jaioterrian agurtu eben orain dala aste batzuk. Gaur -martitzena-, On Joseba Segura gotzaina buru izango da bere oroimenez 13:00ean Begoñako Andra Mari gogarte etxeko kaperan ospatuko dan mezan.
"En Belén de Judá", Abendualdi eta Gabon-aldirako musikala
"En Belén de Judá" Gabonetako musikalaren saio bi izango dira Deustuko salestarren antzokian. Xabier Echaniz eta Leire Monasterio dira Deustuko salestarren antzokian abenduaren 12an (19:00etan) eta 21ean (15:00etan) antzeztuko dan musikalaren zuzendariak. Azaldu dabenez, "En Belén de Judá" musikala "Bilboko eleizbarrutiko gazte talde baten fede eta sormenetik sortu da". Gehiago jakiteko eta sarrerak eskuratzeko: hemen.
Seminarioaren eguna
Gaur, abenduak 8, Andra Mariaren Sortze Garbiaren egunez, Seminarioaren Eguna ospatzen da, aurton, "Sembradores de Esperanza–Itxaropen-ereileak" goiburuaren harira.
Astekoak, asteko barrien laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
Misino-bialketa ospatuko da bihar Xabierren, Bilboko gotzaina buru dala
Misino-heziketarako Madrileko Eskolako ikasleen taldea erromes joango da Xabierrera (Nafarroa) asteburu honetan (abenduak 6 eta 7). Bialketarako Eukaristia bihar -domeka- ospatuko da 13:00ean, Xabier basilikan, On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Misinoetarako eta Eleizakazko Lankidetzarako Gotzainen Batzarreko presidentea buru dala.
Geure ordua da! Bizkaian Sinodoaren prozesuan parte hartzeko deia
Bilboko eleizbarrutiak entzute, hartu-emon eta alkarte bereizketarako une historikoa bizi dau. Frantzisko Aita Santuak deitutako Sinodo-seneko Eleizari buruzko Azken Agiria argitaratu ondoren, BIzkaian gauzatzek ordua heldu da. Prozesu hau ez da gitxi batzuentzat; lurraldeko fededun alkarteak osotzen dabezan pertsona guztien ordua da. Hori dala-eta, 100 'bideratzaileren' taldea osotu da, bikaritzetan "sinodo-senaren erlojua" martxan jarteko eta egokitzeko.
Abendualdiko gida egun bakotxerako gogoetakaz Gabonak prestatzeko
Liturgiarako Bilboko eleizbarrutiak Abendualdirako gida prestatu dau egun bakotxerako gogoetakaz itxaronaldia familian eta alkartean bizitzeko. Otoitzak, penitentzia ospakizunak eta domeketarako bitartekoak dagoz, webean eta gizarte sareetan eskuragarri.
259.000 lagun bizi da gizarte-bazterketan Euskal Herrian
FOESSA Fundazinoak eta Caritas erakundeak GIzarte-bazterketa eta garapena Euskadin txostena aurkeztu eben Gasteizen. Bertan, 2018 eta 2024 bitartean, gizarteratzeak eta bazteketak izan dauan bilakaera aztertu da, bizi-baldintza eta eguneroko zailtasunen inguruan galdeketa sakona egin jaken euskal familien ordezkaritza zabala oinarritzat hartuz. On Juan Carlos Elizalde, On Fernando Prado eta On Joseba Segura Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainak izan ziran agerraldian.



