Barriak
Etiquetado como: Gaixoaren Eguna
Asteburuko irudiak
Eleizbarrutian, maiatzean ospatzen dira Lehenengo Jaunartze gehienak. Horrezaz gainera, beste hainbat jarduera ospatu da asteburu honetan beste hainbat lekutan. Hona hemen batzuk nabarmenduta:
Gaixoaren Pazkoan ahulenengan jarriko da arreta
Bihar, Pazko-aldiko VI. domeka, Eleizak Gaixoaren Pazkoa ospatuko dau. Hori dala-eta, astelehenez, maiatzak 15, berbaldia ospatuko da Joan Santuak eleizan, 17:00etan, "bere aurpegiak liluratuta, lagun egiten dogu bizi ugari izan daien" gaiaren inguruan jardungo dauan Javier Vitoria Eleizbarrutiko abadea hizlari dala. Gainera, martitzenez, maiatzak 16, Eukaristia ospatuko da …
Solasaldia Gotzainagaz eta sendotzak, Rekalden
Atzo -domeka- On Joseba Segura gotzainagaz batu ziran Arraizpe Pastoral Barrutiko (PB) Arrosarioko Andra Mari parrokian. Iruña eta Tuterako artzapezpikuak eta Gasteiz, Donostia eta Bilboko gotzainek iazko Garizuma-Pazkorako idatzi eben "Eraman oneko erkatzea. Elizaren eta Munduaren arteko harremana birpentsatuz" Pastoral Idazkiaren inguruan solasean jardun eben.
Eleizbarrutiak bikarioak aukeratzeko prozesuagaz jarraituko dau
Bilboko eleizbarrutiak ekin deutso era ofizialean bikario natusia eta lurralde bikarioak izendatzeko azterraldiko bigarren aldiari, joan dan abenduan kargu honeek barritzeko martxan jarritako eleiz gogoeta eta ardurakidetasunezko testuinguruan.
Eleizbarrutiak Garizumako lehenengo asteburua bizi izan dau
Hauts-egunez emon jakon hasiera Garizumari, parrokietan antolatutako eleizkizunetan batu zan milaka lagunen parte-hartzeaga. On Joseba Segura gotzaina katedralean ospatu eta web honetan zuzenean emon zan -hemen- katedraleko ospakizunean izan zan buru. Gainera, aurreko urteetan lez, Garizumako lehenengo asteburuan ospatu da Bake Topaketa, aurton, Erandion. Ekitaldiaren inguruko barriak: hemen.
Gaur, Erandio izango da bakearen topagune
Bihar, otsailak 21, Erandioko San Agustin parrokian, XII. Bake Topaketa ospatuko da, hau da, Bilboko Eleizbarrutiak bake eta adiskidetzearen alde egiten dauan topaketa nagusia. "Reconciliación... bidean" goiburuaren haritik, oraindik zabalik dagozan zauriei begiratuko jake eta alkartean oroimen, aurotpen eta baterako etorkizunerako bideak arakatuko dira.
Gazteen Pazkoak parte hartzerik nahi?
Prest da aurtengo Gazteen Pazkoen egitaraua. Hamabost urtetik gorakoentzat dira eta "bizitza bizten dauan bidea" goiburuaren haritik osapatuko dira, eleizbarrutiko gaztetxo eta gazteei Pazkoa beste era batera bizitzeko aukera emonez. Antolatzaileen esanetan, "Pazko Hirurrena eleizbarrutiko beste hainbat lagun eta taldegaz batera zentzunez eta sakontasunez bizitzeko aukera da". Hogeta bost urtetik gorakoentzako proposamena be badago.
Amalurra, 'Jazotakoa jaso' bideoklipen lehiaketaren gaia
Ikusgai dagoz Kultur Erakundeen Mahaiak "Jazotakoa jaso / Comunica Cultura" goiburuaren haritik antolatzen dauan bideoklipen lehiaketaren IX. ekitaldian parte hartzen daben bideoak. "Amalurra eta Laudato si'" gaia da aurten jorratu beharrekoa, "Zer ematen digu eta zer ematen diogu" galdera abiapuntutzat hartuta gizadiaren eta lurraren arteko hartu-emona arakatzeko.
Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra prestatzen
Otsailaren 28an, Gurutzetako parrokian ospatuko da Sinodoari buruzko bikaritzako lehenengo batzarra. Hitzordu honen aurretik, alkarteetan Sinodoko azken agiriaren inguruan bereizten eta gogoeta egiten ari dira etenbako prozesu honen barruan.
Hauts-egunez, Eukaristia, zuzenean katedraletik
Arratsaldeko zazpiretan hasiko da On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean, gaur, Hauts-egunez, Garizuma-aldiari hasiera emoteko ospatuko dan Eukaristia.
Gotzaina buru izango da hautsaren ezarpenerako eleizkizunean, katedralean
Gaur, Hauts-eguna, Garizuma-aldiari hasiera emongo jako eta eleizbarrutiko parrokietan eleizkizunak egingo dira hautsa ezartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru dala Eukaristia ospatuko da Santiago katedralean, 19:00etan. Zuzenean emongo da web honen bidez.
40 lagun inguru batu zan atzo Portugaleten otoitz egiteko
Atzo, Portugaleteko El Carmen ikastetxean I. eta II. bikaritzetako katekistak, familia pastoraltzarako eta erreferentzia taldeetako laguntzaileak eta begiraleak batu ziran otoitz egiteko. Bikaritza bietako 400 lagun inguru batu ziran, Sergio Buiza bikarioa bertan zala.



