Barriak
Etiquetado como: Etxebarri
600 jubilatu baino gehiago batu ziran zapatuz Etxebarrin
Joan dan zapatuz, ekaiinak 8, Etxebarrin zoritxarreko barria izan da, emakume batek salaketa jarri izan daualako San Antonio jaietan bere aurkako abusu-saiakera izan zala-eta. Horri jakiteaz batera, bertan behera geratu ziran zapatu arratsalde-gauerako antolatutako dantzaldia eta gainerako ekitaldi guztiak. Goizez, Bizkaiko 600 pertsona nagusi inguru batu ebazan ekitaldia …
Iñaki Serrano abadea hil da: "Bere balioek pertsona lehenesten eben"
Joan dan barikuz, apirilak 24, Ignacio Santiago Serrano Beitia eleizbarrutiko abadea hil zan 84 urteko zala. Bere arimaren aldeko hileta-eleizkizuna gaur iluntzeko 20:00etan ospatuko da pastoralgintzan uste asko emon ebazan Santurtziko Gorka Deuna parrokian.
Astekoak, asteko barri nagusiak
Eleizbarrutian astean zehar izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Guadalupeko basilikako kalonjearen berbaldia Andra Mariari buruzko debozinoei buruz
Datorren astelehenez, apirilak 27, 19:30etan, Eduardo Chavez Guadalupeko Andra Mariari buruzko azterlanetarako Goi Institutuko zuzendari eta Mexikoko Guadalupeko basilikako kalonjeak berbaldia eskainiko dau Indautxuko Karmengo Ama parrokiako areto nagusian. Migrazinoetarako Pastoraltzatik dei egin dabe “a celebrar la presencia de María en nuestras vidas y en nuestra comunidad latinoamericana. Ella, nuestra Virgen morena, nuestro modelo de fe, sigue siendo hoy firme guía hacia Jesús”. On Joseba Segura gotzaina be saioan izango da.
`Bilboko Korala gertutik´ jaialdia, hainbat eleizatan
Udalak eta Bilboko Koral Alkarteak, Bizkaiko Eleizaren laguntzagaz, bultzatutako jaialdiaren hamargarren ekitaldian, uriko eleiza, parrokia eta kaperetan izango dira emonaldiak. Lehenengo kontzertua datorren domekaz, apirilak 26, izango da, 19:00etan, Mirarigilea eleizan (Zorrotza) eta Jesus Guridi Orkestra eta Aureliano Valle Orkestra izango dira protagonista.
Euskalerriko Eskautak mobimentuaren 60. urteurreneko ospakizunen hasiera
Orain dala hirurogei urte sortu zan Euskalerriko Eskautak Bizkaia (EEB), hain zuzen be 1966an, eta gaur arratsaldez izango da Bilbon urteurren hori ospatzeko egingo dabezan ekitaldien artean lehenengoa. "La Perrera" (Sabino Arana, 50) zentroan jai handia egingo dabe eta bertan batuko dira Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko lehengo eta oraingo begirale eta arduradunak, besteak beste eskaut mobimentuaren denporaren lerroa ikusteko. Gainera, hirurogei urteotako istorioak kontatuko dabez, 'Veneno Inmortal' taldearen kontzertuaz gozatuko dabe eta alkarregaz kopau bat hartu.
Inbertsino etikoari buruzko jardunaldien hasiera Bilbon
Gaur, apirilak 23, hasiko dira bilbon fedeagaz bat datorren finantza-inbertsinoan arreta jarriko daben jardunaldiak, 70 lagun inguru batuko dalarik. Bilboko eleizbarrutiaren ekimen honetan, eleizbarrutietako ekonomoak, kongregazino erlijiosoetako ekonomia-arduradunak eta finantza etikoetan jakin-mina daben profesionalak batuko dira. Jardunaldiei hasiera emoteko, Elena Beccalli Universià Cattolica del Sacro Cuore dalako zuzendari eta “Mensuram Bonam” agiriaren egileak hitz egingo dau.
Liburuaren eta egile-eskubideen nazinoarteko eguna
Apirilaren 23an, irakurtzea zein ona dan gogoratzen jaku urtero, izan be, Marian Canton de Salazar Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) liburutegiko arduradunak adieazo dauanez "porque el libro es ese objeto democrático que nos abre a otras vidas y otros horizontes, nos permite aprender de las vicisitudes de la historia y nos ayuda en la búsqueda de respuestas a nuestras preguntas. Frente a la lectura rápida, superficial (y tantas veces tendenciosa) de Internet y otras redes sociales, el libro nos interpela, nos hace pensar con calma, nos ayuda a construir …
Otxarkoaga ikastegiari emon deutsoe Arizmendiarrieta sarietako bat
Datorren astelehenez, apirilak 27, 2026ko Arizmendiarrieta sariak Bizkaia banatuko dira. Honeek dira aurtengo irabazleak: Biolan Microbiosensores, Walter Pack, Euskadiko Parke Teknologikoa, Otxarkoaga ikastegia eta Lantegi Batuak. Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko CRAIn izango da eta, besteak beste, Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateak, Amaia Arregi Bilboko jarduneko alkateak eta Juan Manuel Sinde Arizmendiarrieta Fundazinoko presidenteak berba egingo dabe.
Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak gidatuko dau Komunitateen Batzordearen batzarra
Datorren zapatuz, apirilak 25, Bizkaiko Komunitateen Batzordearen batzar nagusia osptuko da goizeko 10:00etatik aurrera, "Kristau alkarteak danona dan etxearen jagole" goiburuaren haritik. Patxi Alvarez de los Mozos jesuitak gidatuko dau saioa eta 12:30etan ospatuko dan Eukaristiak emongo deutso amaiera jardunaldiari.



