Barriak

Etiquetado como: Goazen

27.09.2025

Mila lagun inguru batu da Elorrion "Goazen 2025" ekitaldian

Berriotxoako San Balendinen jaioterriko basilikan ospatu da kurtso hasierako ekitaldiko jarduera nagusia. Mila lagun inguruk bizi izan dabe esperientzia poztasun, bizikidetza eta fedezko giroan. Jubileu Urtearen eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuinguruan ospatu da hasiera, Bizkaiko Eleizaren sinodo- eta misino-sena nabarmenduz. 

27.09.2025

Kurtsoaren hasiera ekitaldi bitan

Bilboko eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak bat egin dabe kurtsoari itxaropenez eta zerbitzu-senez hasiera emoteko. Elorrioko gaurko hitzorduak jarraipena izango dau bihar Bizkaiko parrokietan, lekukotasun- eta alkartasun-senez hasteko asmoagaz.

26.09.2025

800 lagun inguruk izena emon dau Elorrion kurtsoari hasiera emoteko

Bilboko eleizbarrutiak bihar emongo deutso hasiera 2025-2026 pastoral kurtsoari Elorrion ospatuko dan ekitaldian. Berriotxoako San Balendinen jaioterriak egingo da "Goazen 2025", Itxaropenaren Jubileuaren eta eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenaren testuingurua,n fedea, historia eta ondarea batuko dituan ekitaldia. 800 lagun inguruk izena emon dau goizeko 10:00etan bost …

22.09.2025

Elorrioren airetiko ikuspegi zoragarria

Bilboko eleizbarrutiak era ikusgarria aukeratu dau Goazen 2025 kurtsoari hasiera emoteko ekitaldia iragartzeko. Elorrio gainetik hegan egin dauan droneaz grabatutako bideo ikusgarriak herriaren ikuspegi zoragarria emoten dau. Goazen 2025 ekitaldia datorren zapatuz, irailak 27, izango da, "Batera- Daréis testimonio porque estáis conmigo (Joan 15, 27)"  goiburuaren harira, …

17.09.2025

Elorrion ospatuko dan kurtso hasierako ekitaldirako atzerako kontaketa hasi da

Irailaren 27an, zapatuz, ospatuko da Elorrion -Berriotxoako San Balendinen jaioterria- Bilboko eleizbarrutiko 2025-2026 kurtsoaren hasierako ekitaldi ofiziala. "Goazen 2025" ekitaldian, fedea, ondarea eta alkartea buztartuko dira, herrian eratutako bost ibilbidetan burutuko dan jubileu-erromesaldian. Irailaren 20an amaituko da Bizkaiko Eleizaren jai honetan izena emoteko

03.09.2025

Bizkaiko Eleizaren kurtso hasieran, bost ibilbide oinez Elorrion

Aurretik be jakitera emon dogunez, irailaren 27an ospatuko da "Goazen 2025" ekitaldia eleizbarrutiko pastoral ekiturteari hasiera emoteko (ezinbestekoa da izena emotea: hemen). Ekitaldiari goizeko 10:00etan emongo jako hasiera, autobusak zehaztutako lekuetara iritsi eta harrera eta jubileu otoitza egiteaz batera. Ondoren, erromesaldia egingo da jubileu tenplua dan basilikara, …

02.09.2025

Zabalik kurtso hasierarako izena emoteko epea

Elizeak Itxaropenaren Jubileua ospatzen dauen urtean, Bilboko eleizbarrutiak bere 75. urteurreneko ekitaldiakaz jarraitzen dau. Ikasturte barria irailaren 27an inaugurauko da ofizialki, Elorrioko Sortzez Garbiaren parrokian, eta egun horretarako Jubileoa irabazteko tenplu bihurtuko da. Izena emoteko epea zabalik dago. Izen emotea: hemen

22.07.2025

Zabalik da Elorrion ospatuko dan "Goazen!" kurtso hasierako ekitaldirako izena emoteko epea

2025-2026 kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala egun horretan Jubielu tenplu izango dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian. Zabalik da ekitaldirako izena emoteko epea.

02.09.2024

Emon dozu izena 'Goazen' ekitaldian parte hartzeko?

Azkenaldian iragarri izan dogunez, 75 urte beteko dituan gure Eleizbarrutirako berezia izango dan kurtsoari hasiera emongo deutsagu. Datozan hilabeteetan Eleizbarrutiaren 75 urteon oroitzapenezko ekitaldiak ospatuko dira. Lehenengoa, irailaren 28an izango da: 'Goazen 2024!', bertan hasiera ofiziala emongo jakolarik pastoral ekiturte honi, hain zuzen be Eleizbarrutiko lekurik …

06.05.2024

Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrenerako irudi barria

2024-2025 kurtsoan, mundu osoko eta lekuko Eleizarentzako gertaera esanguratsu bi ospatuko doguz: Jubileua eta Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena. Hori dala-eta, gertaera biok lotzen dituan eta hurrengo pastoral urtean erabiliko dan irudi korporatiboa aurkeztuko dogu.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2531 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.05.2026

Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak

Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak

25.05.2026

Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan

Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.

25.05.2026

400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten

Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko. 

25.05.2026

Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia

Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako. 

25.05.2026

Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon

Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. 

24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

23.05.2026

Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau

Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan. 

22.05.2026

Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik

«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.

Emaitzak orrialdeka