Barriak
Etiquetado como: Umeak
Txinako Bizkaiko katolikoek gaur agurtuko dabe Zhehan Xue umea
Zhehan Xue umearen aldeko hileta elizkizuna gaur arratsaldean izango da Indautxuko Karmengo parrokian. Txinatar alkarteagaz ospatzen dauan Pablo Yu abadea izango da ospakizun buru eta Miguel Vera, bertako parrokoa izango da abade lagun, besteak beste.
Amaitu da “SanFran 2025” uri-kolonia eta lan-kanpamentua
Beste urte batez, uztailaren aste biz, Caritas Bizkaia erakundeak, monja pasiotarrek eta jesuitek zerbitzua, boluntario-lana eta fedea buztartu dituan esperientzia burutu dabe. Sevilla, Oviedo, Madril eta Bilboko gazteek parte hartu dabe, talde koordinatzaileagaz batera.
Domekaz ospatuko da 'Ume misiolariak' jardunaldia
"Nazana banatzen dot" goiburuaren haritik ospatuko da domekaz -urtarrilak 14- 'Ume misiolariak' jardunaldia. Feli Martin Misinoetarako Eleizbarrutiko ordezkariak egun honetarako idatzi dauan gutunean azaldu dauanez, "dei egiten jake neskato eta mutikoei dirana banatu daien eta pertsonen eskura jarri daiezan talentuak eta bizitza". Kanpainaren inguruan gehiago jakiteko: hemen
Gabonetako ospakizuna Errekarte Pastoral Barrutian
Aste honetan, Gabonetako ospakizunak izan dabez Errekarte Pastoral Barrutian (PB). Gymkana egin dabe, astelehenenz, Zorrotzan, martizenez, Retuerton eta eguaztenez, Gurutzetan.
Domekaz, otoitzaldi ekumenikoa katedralean
San Paulok Efesoarrei esandako "bat bakarra espiritua, bat bakarra itxaropena" berbak kontuan hartuta ospatuko da datorren domekaz, urtarrilak 25, 19:00etan, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Asteari amaiera emongo deutsan otoitzaldi ekumenikoa. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da eleizkizunean, Eleiza protestante eta ortodoxoetako hainbat ordezkarigaz batera. Lehenengo aldiz parte hartuko dau Oscar Lopez Alkrte anglikanoko gotzainak.
Josetxu Caniberen oroimenezko II. ekitaldia. Parte hartzerik nahi?
Datorren otsailaren 7an, bere urtebetetze egunaren inguruan (otsailak 4), Josetxu Caniberen oroimenezko 2. ekitaldia, hain zuzen be baba-jan solidarioa, ospatuko da eskolapioek BIlbon daukien ikastetxean. Parte hartzeko, zuek edo gura dauan edonork, 647 863 249 telefonora WhatsAppa bialdu edo deitu (Josu eta Aitor).
EBI STEAM azokaren V. ekitaldian mila ikasle batu dira Muskizen
EBI STEAM Azokaren V. ekitaldia gaur goizean ospatu da Muskizen. Bilboko eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sareko 19 ikastetxetako mila lagun inguru batu da Somorrostro ikastegian eta San Juan ikastetxean, ikaskuntzari lotutako sormena, zientzia eta teknologiaren erakusleiho bihurtuz.
I. bikaritzako gazteek Bika Eguna ospatuko dabe domekaz, Santurtzin
Datorren domekan, Bika Eguna ospatuko da eleizbarrutiko ikastetxeak batzen dituan EBI sarean dagoan Santurtziko Patronato ikastetxean. I. bikaritzako eskaut taldeetako, parrokietako aisialdiko taldeetako..., 10 eta 14 urte bitarteko gaztetxoek parte hartuko dabe.
Familien tailerrean parte hartzerik nahi?
Datorren domekaz, urtarrilak 25, "Geldialdia familian" tailerraren lehenengo saioa ospatuko da. Eremu ireki eta zaindua da, batez be seme-alabak dabezan familiei (adin guztikoak) zuzendura. CVX-Arrupe Etxeko taldeak eta Lagungo fundazinoak sustatuta, Fede-zabalkunde eta Katekesirako eleizbarrutiko ordezkaritzako familia eta nagusien sailak bultzatuko dau.
Begoñako kofradiak Caritasi eskura emon deutso Gabonetako kontzertuan batutako dirua
Begoñako kofradiako arduradunek John Rutterren "Aintza" pieza interpretatu zan Gaboenetako kontzertuan batu zan dirua Caritasi eskura emon deutso gaur goizean. Ekitaldian batutako 2.500 euroak Caritas Astorga-Leon eta Caritas Ourense dalakoen esku itziko dira joan dan udako sute ikaragarrietako biktimei laguntzeko. Kontzertuan izan ziranek 1.243 euro emon ebezan eta kofradiak 1.257 euro jarri ditu.
Erretiroa Mariaren Leginoa mobimentuan Alfonso Lamberen inguruan eta liburutegi ibiltaria San Nikolasen
Mariaren Leginoa mobimentuaren lokaletan (Kapelutegi 12, 1. ezke., Bilboko Alde Zaharrean) ospatuko da eguenez, urtarrilak 22, 18:00etan, Alfonso Lambe oinarritzat hartuta eta gura daben guztientzat, mobimendukoak izan ala ez.
Sakramentuari buruzko heziketa "Vida Ascendente/Bizian Gora" mobimentuaren eskutik
Bihar -urtarrilak 21, eguaztena-, Bizian gora mobimentuak antolatuta, kurtsoko bigarren heziketa-saioa ospatuko da. "Eukaristiaren sakramentua" gaia landuko da saioan, Felix Alonso abadeak gidatuta. Ohiko lekuan izango da, Barrian (Plaza Barria, 4. 1. solairua), goizeko 11:00etatik aurrera.
Bibliaren irakurketa sinistedunaren tailerreko modulu barria
Datorren eguenez, urtarrilak 22, Bibliaren irakurketa sinistedunaren moduluaren lehenengo saioa ospatuko da Arrupe Etxean: "Maisu, non bizi zara? Karidade eta Zuzentasunerako eleizbarrutiko ordezkaritzako Migrazinoetarako sailak eta Loiola Zentoak sustatutako proposamena da, "Jainkoak emakumeakaz bide egiten dau" izenburua dauka eta tailer erara egingo da.
Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astearen hasiera
Beste urte batez, urtarrilaren 18tik 25era, Eleizak Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko dau, aurton, «Espiritu bera. Itxaropen bera» goiburuaren haritik. Hain zuzen be, San Paulok Efesoarrei idatzitako epistolatik hartutako goiburua da: "Bat bakarra da gorputza eta bat bakarra Espiritua, egin jatzuen deiari dagokion itxaropena be bat bakarra dan moduan” (Efesoarrei 4, 4). Bilboko eleizbarrutian, datorren domekaz, urtarrilak 25, ospatuko da asteko ekitaldi nagusia Santiago katedralean 19:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala.



