27-05-2026 Miércoles, VIII semana - tiempo ordinario
 

Barriak

Etiquetado como: Kanpainak

20.12.2025

Asteburuan, Caritasen Gabonetako kanpaina

“NaVIDAd en COMUNidad. Bizi batera” goiburuaren haritik ospatuko da Caritasen Gabonetako aurtengo kanpaina. Elena Unzueta, Caritas Bizkaia erakundeko zuzendariak kanpainarako idatzi dauan gutunean nabarmendu dauanez, "askotan gure familietan edo hurbileneko pertsonetan bakarrik pentsatzen dugun Eguberri garai honetan, "jaiotzera datorren haur honetan" bazterketa- eta …

07.09.2025

Caritasen aldeko kanpaina izango da kurtsoko lehenengoa

Ondoren, Gotzain Kontseiluak 2025-2026 kurtsorako onartu dauan jardunaldien egutegia aurkeztuko dogu. Kurtsoari irailaren 27an emongo jako hasiera ofiziala beren-beregi ekitaldirako jubileu tenplu izendatu dan Elorrioko Sortzez Garbia parrokian.

04.04.2024

Bizkaian, 'X' bakarra markatuz, zeuk aukeratzen dozu 'noren alde egin'

Apirilaren 10ean hasiko da Bizkaian errentaren autorpena bulegora bertara joanez, telefonoz edo modu digitalez aurkezteko epea. Hil honetan, 2023. ekitaldiko ekonomia-datuak dabezan guztiek Ogasunaren jakinarazpena jasoko dabe zerga-aukerarik onena zein dan jakinarazoz eta zirriborroaren behin-behineko emaitza aurkeztuz. Bilboko Eleizbarrutiak eta Caritas Bizkaia erakundeak …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2534 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
27.05.2026

'Bizkaia isilik' ekimenekoek gerraren aurkako manifestazinoagaz bat egingo dabe

Hilaren azken eguaztena izanda, 'Bizkaia isilik' bilkura isilak egingo dira gaur arratsaldez "etorkin eta errefuxiatuek jasaten dabezan bidebakokeriak salatzeko eta pertsona guztien eskubide eta duintasuna errespetatu daitezala eskatzeko". Oraingoan, Bilboko Arriaga plazan egiten dan bilkura isilak bat egingo dau "Gerrari Ez. Bizitza duinak denontzat" manifestazinoagaz bat egiten dau. Manifestazinoagaz bat egiteko dei egiten dabe: "animando a participar en ella a las personas que normalmente acuden a nuestra concentración mensual". Gainerako bilkurak beti lez egingo dira.

26.05.2026

"Bizian Gora" mobimentuak Eukaristia ospatuko dau Bilbon

Bihar -maiatzak 27, eguaztena-, Vida Ascendente - Bizian Gora mobimentuak meza ospatuko dau Bilboko San Nikolas eleizan, On Joseba Segura buru dala eta euskeraz. Euskeraz izango da eta Laukiz, Fika, Mungia, Gatika, Gernika, Durango, Berriz, Mallabia eta Ondarroako taldeei zuzenduta. 

26.05.2026

Bizkaiko abadeek euren abadegintzaren urteurrenak ospatuko dabez

Maiatzaren 28an, eguenez, abadegintzen urteurrenak ospatuko dira, diamante, urre eta zidarrezko ezteguak ospatuko dabezan abadeak protagonista dirala. Hogeta bost abade eta frailek ospatuko dabe egun berezi hori. Gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, Plasenciako gotzainaren berbaldiaren ostean. 

25.05.2026

Aita Santuaren bisita prestatzeko otoitzaldiko argazkiak

Bilboko eleizbarrutiak Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisitaren inguruko otoitzaldia ospatu eban zapatuz Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru zala ospatutako otoitzaldian, hiru lagunek euren sinistedun bizitzaren lekukotasuna emon eben: Yaiza eskaut gazteak, diakono izateko prozesuan dagoan Daniel Guevara familiako aitak eta Veronica Cali pastoral latinoamerikarreko arduradunak

25.05.2026

Mendekoste aldiko eleizbarrutiko zeinua, argazkitan

Asteburuan, Mendekoste eguna ospatu dogu. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak bakearen aldeko kristau konpromisoa agerian jartzeko zeinu zehatzak egitea proposatu eutson alkarteari: eleizan barruan eta kalean, aurretik prestatutako pankartaren ostean bost minutuko bilkura isila eginez.

25.05.2026

400 lagun baino gehiago alkartearen egunean, Portugaleten

Portugaleteko kristau alkarteak 400 lagun baino gehiago batu eban atzo "Batera, Tod@s a una" goiburuaren haritik, Mendekoste eta Portugaleteko kristau alkartearen eguna ospatzeko. 

25.05.2026

Sestaoko "Ibiltariak" taldearen jolas-jardunaldia

Sestao Pastoral Barrutiko alkarteko migratzaileek osotutako "Ibiltariak" taldeak jolas-jarduerak antolatu ebazan kurtso amaierako atzoko ekitaldirako. 

25.05.2026

Sendotzak Areetan, Berrizen eta Bilbon

Asteburuan, sendotzak ospatu dira eleizbarrutiko hainbat lekutan. Areetan, On Joseba Segura gotzaina buru zala; Berrizen, Alex Alonso lurralde bikarioa buru zala eta Bilboko San Felicisimo parrokian, Kerman Lopez bikario nagusia buru zala. 

24.05.2026

Astekoak, astek barrien laburpena

Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
23.05.2026

Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.

Emaitzak orrialdeka