25-11-2024 Lunes, XXXIV semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 4 )
 

Barriak

Etiquetado como: Kanpainak

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1492 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
12.11.2024

Karmeldar oinutsek agur esango deutse Getxori

Getxoko karmeldar oinutsen klausurako komentua itxi egingo da, bertan hirurogei urte inguru emon ondoren. Zortzi moja edadetu bizi dira San Jose alkartean eta beste alkarte batzuetara joango dira behar daben arreta eta laguntza jasoteko. Gotzaina izango da buru bihar arratsaldeko bostetan ospatuko dan esker oneko Eukaristian. Sor Felisa Etxaniz komunidadeko nagusiak Bizkaia Irratiari eskainitako alkarrizketan adierazo dauanez, "ez da erabaki erraza izan, baina bakez bizi dabe" 

12.11.2024

Zeberioko ermita biren barriztapena

Biak Zeberiokoak izan arren, parrokia desbardinetakoak diran ermita bi konpontzen dihardue, hain zuzen be, Saldiaraneko San Pedro eta San Blas ermita eta Zeberioko Santa Krutze ermita.Ugao-Miraballeseko San Bartolome parrokiaren ardurapean dago bata, eta Zeberioko Olabarrietako Santo Tomas parrokiarenean bestea, berari dagokionez. Parrokia biak San Migel-Orozko Pastoral Barrutian (PB) dagoz. 

11.11.2024

Gotzainaren lekua hartu eta iruzur egiten saiatu dira barriro be

Gotzainaren lekua hartuz iruzur egiteko saiakera barriak antzeman dabez Bilboko gotzaitegian. On Joseba Segura gotzainak alkarte erlijiosoei sekula ez deutsela deitu, ezta deituko be, dirua eskatzeko, nabarmentzen da.

11.11.2024

Askotariko jarduerak izan dira asteburuan, Eleizbarrutian

Hona hemen, Eleizbarrutiaren Egunaren haritik ateburuan egin diran jardueretako batzuk:

11.11.2024

200 lagun inguru erlejinoarteko I. biltzarrean

Zapatuz, 200 gazte inguruk parte hartu eban gazteen erlejinoarteko I. biltzarrean. Gotzaina eta Bilboko imama bertan zirala, gazteek otoitz egin eben, hausnartu, kontatu eta bizi-lekukotasunak entzun. Azken baten, askotariko kultura, erlejino eta jatorritako gazteek goiz atsegina igaro eben. Beste alde batetik, 'Gaztenahiak' taldeko gaztetxoek eta euren begiraleek Gurutzetako Mariaren Bihotz Garbia parrokian ospatu zan "Gaztegauan" igaro eben zapatu gaua. 

11.11.2024

Paduleko San Biente alkartea, DANAren biktimen alde

Bilboko Paduleko San Bizente alkarteko hamaika kide eta boluntariok bat egin dabe asteburuan DANA lez ezagutzen dan fenomeno atmosferikoak kaltetutako inguruetan, batez be Valentziako herri askotan, garbiketa eta berresuratze lanetan dabilzan milaka boluntariogaz

11.11.2024

Donostiako gotzainaren berbaldia Eukaristia-gurtzaren batzarrean

"Eukaristia, kristau bizitzaren iturri eta gailur" goiburuaren haritik jardungo dau On Fernando Prado Donostiako gotzainak bihar -azaroak 12, martitena-, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian (areto nagusia), 19:30etan, Bilboko Eukaristia-gurtza Beriraunkorraren batzarrean. Ekitaldia, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru dala ospatuko da.

10.11.2024

Asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
09.11.2024

Azaroak 10, Bizkaiko Eleizaren Eguna

Bihar, azaroak 10, Eleizbarrutiaren Eguna ospatuko da, hain zuzen be, Oroimenaren Egunean bertan. Bilboko Eleizbarrutiak hainbat lagungarri eta jarduera prestatu dau eleiz alkarteei zein gizarteari begira egun horreen inguruan. Joan dan urriaren 25ean, gotzainak politika, eleiz eta enpresa arloko 160 lagun inguru batu ebazan gosarian parte hartu eban, besteak beste, Eleizbarrutiaren ekonomia eta pastoral arloetako jardueren barri emonez. Eta azaroaren 4an, Jose Maria Guibert 'La caverna' liburuaren egileak berbaldia eskaini eban bere aitaren bahiketari buruzko gogoetak agertuz.

08.11.2024

Eleizbarrutiak 'pertsona eredugarrien' puzzlea egitea proposatu dau

Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak Abendualdirako lagungarriak prestatu ditu. Domeketako Eukaristietan zein katekesian, ikastetxeetan edo erakundeetan erabili daitekez aldi hau prestatzeko. Kurtsorako kartela oinarritzat hartuta, iragarri, ospatu, alkartea eta zerbitzua Egitasmoaren lau alderdiakaz bat datozan lau piezez puzzlea osotzea da helburua. Lau astetan, eremu horreetan eredu edo lekuko diran pertsona edo errealitateak identifikatu gura dira. 

Emaitzak orrialdeka