08-05-2026 Viernes, V semana - pascua
 

Barriak

Etiquetado como: Labayru Fundazinoa

26.09.2023

"Fair Saturday" saria Labayrurentzat

Labayru Fundazinoarentzat izan da aurtengo "Fair Saturday" saria. Autormen honeek Bilbon sortu ziran 2017an, "arte eta kulturaren bidez gizartean zirrara eragiteko gauza izan dirala erakutsi baben norbanako eta gizataldeen ekimenak maila internazionalean autortzeko". Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko zuzendariak jaso eban saria atzo, Guggenheim Bilbao museoan ospatu zan …

06.05.2023

Emakumeei eta arrantzari buruzko egitasmoa aurkeztu da Ondarroan

Labayru Fundazinoak 'Geu be bagara itsasoa' egitasmoa aurkeztuko dau gaur Ondarroan. Ikus-entzunezko formatuan, Bizkaiko kostaldeko emakumeen askotariko ogibideen ingurukoak jasoten dira. Alde batetik, dokumentala emongo dabe eta, bestetik, mahai-ingurua egingo da 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Akaitze Kamiruagak Eleizbarrutiko fundazinoak burutu dauan len etnografikorako …

27.01.2023

Emakumeek arrantza-arloan daben egitekoa aldarrikatu eta agertu dau Labayruk

Labayru Fundazinoak "Gu be bagara itsasoa / Nosotras también vivimos de la mar" egitasmoa aurkeztu dau gaur -barikua-, Bilboko Itsasmuseumean. Lan honen bitartez,"emazte eta ama izateaz gainera", itsasoko emakumeek daben garrantzia erakutsi gura dabe. BIngen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikarako Sailburuak, Igone Etxebarria Labayru Fundazinoko …

07.12.2022

Labayru Fundazioak kulturartekotasuna daroa Durangoko Azokara

Labayru Fundazioak `Munduenea´ umeentzako ipuin-bilduma barria daroa gaur hasiko dan Durangoko Azokara. Sei eta hamar urteko umeentzako ipuin-bilduma da. 10 ipuin honeek Bizkaian bizi diran beste 10 kultura ezbardinetan dagoz jasota.

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2500 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.05.2026

Mahai-ingurua, laneko arriskuen prebentzinorako legearen 30. urteurrena dala-eta

Sonia Samaniego HOAC mobimentuko militante eta herri administrazinoko teknikoak, laneko arriskuen prebentzinoaren arloan aditua danak, laneko eta lanaren inguruko osasunaren arloan gaur egun dagozan erronken inguruan jardun eban atzo -eguena- Barakaldoko San Bizente parrokiako lokaletan ospatu zan mahai-inguruan. 

08.05.2026

Juan Mari Lechosari buruzko liburu biren aurkezpena eguenez, maiatzak 14, Barrian

Orain dala egun batzuk jakinarazo genduanez, 2024ko uztailaren 21ean hil zan Juan Mari Lechosa eleizbarrutiko abadearen homiliak, erretiroak, berbaldiak, gogoetak, txostenak, azalpenak, gutunak eta artikuluak jasotzen dituan "Obrero fiel del Reino de Dios" liburua argitaratu da. Datorren eguenez, maiatzak 14, aurkeztuko da Barrian (Plaza Barria, 4, 1.), 18:30etan, Juan Mari Lechosari eskainita argitaratu barri dan beste honegaz batera: "Juan Mari Lechosa: una vida entregada y compartida. Testimonio de fe y esperanza". Biak erosteko aukera izango da aurkezpenaren egunean. 
07.05.2026

Biziko zeunke udako esperientzia Taizen?

Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkaritzako ume eta gazteei zuzendutako sailetik Taize-seneko proposamen berezia helarazo deuskue: "udako esperientzia lehenetsiz, bat egiteko, eta fedean hazteko eta fedea bizitzeko aukera ederra".  Dei egiten dabe, ekainaren 28tik uztailaren 5era Taize esperientzia bizitzera. Azaldu dabenez, "aste horretan, adin, herrialde eta kultura askotako lagunak batzen dira otoitz egiteko, hausnartzeko eta senidetasuna bizitzeko": Honako honegaz batera agertzen dan kartelean, QR kodeen bidez gehiago jakiteko aukera dago.

06.05.2026

Alessandra Smerilliren deia Vatikanotik: munduaren zaintza barriz hausnartu

Ekonomia-pentsamenduaren gaur egungo Eleiza katolikoko ahotsik nabarmenetakoa Bilbora dator maiatzaren 11an. Alessandra Smerilli salestar monja, Ekonomian doktore Erromako La Sapienza Unibertsitatetik eta Norwicheko East Anglia Unibertsitatetik, berbaldi bi emotera dator Bizkaira. Lehengoa, Gotzaitegiaren Plaza Barriko egoitzan (Barria) izango da eta, bigarrena, Deustuko Unibertsitateko ospakizun-aretoan.

05.05.2026

Bidezko Merkataritzarako Sareak Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatuko dau

Datorren eguenez, maiatzak 7, Bidezko Merkataritzarako Bilboko sareak, Bilboko udalaren laguntza eta babesagaz, jaia egingo dau Santutxuko Karmelo plazan, Bidezko Merkataritzaren Munduko Eguna ospatzeko. Antolatzaileen esanetan, adin guztietako pertsonentzat izango dira jarduerak, "giza eskubideak eta ingurumena errespetatuko dituan merkataritzaren garrantziaren inguruan sentiberatasuna bizteko". Aurton, erropen ekoizpenerako baldintzetan eta Bidezko Merkataritza mobimentuaren 40. urteurrenean jarriko dabe arreta bereziki. 

04.05.2026

Asteburuan, Misinoak, Lanaren eguna eta beste hainbat

Joan dan barikuz, maiatzak 1, euskal eleizbarrutietako misiolariek San Jose Langilearen eguna ospatu eben Urkiolan, 60 lagun inguru batu zalarik. On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala ospatu zan Eukaristia santutegian. Egunaren inguruko barriak: hemen. Gainera, maiatzaren 1ean, HOAC Bizkaia mobimentuak bat egin eban sindikatuek Bilbon Lanaren eguna zala-eta ospatu ebezan ekitaldietan eta militante batzuek JOC mobimentuaren pankartagaz bat egin eben. Ondoren, honeen eta asteburuko beste hainbat jardueraren inguruko barriak. 

02.05.2026

Bermeo: Parrokiak zabalik

Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia parrokiek, eleizbarrutiko beste hainat eleizatan gertatzen dan lez, QRak izango dabez, euren inguruko argibideakaz. 

30.04.2026

Maiatzak 1: "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana"

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Lanaren Nazinoarteko Eguna ospatuko da eta "Eleiza gizalegezko lanaren alde" ekimena osotzen daben erakundeek "Bazterketaren aurrean, gizalegezko lana" agiria kaleratu dau. Euren ardura azaldu dabe, izan be, "lanaren arloa, gaur egun be, pertsona larregi kanpoan izten dauan eremua dala ikusten dogu ardura handiz. Langabezia, ezegonkortasuna, soldata urriak, gehiegizko behin-behinekotasuna, adimen-osasunaren hondatzea…, milaka gizon-emakume langileren eguneroko ogi bihurtuta dago".

30.04.2026

Misino-topaketa bihar -barikua-, Urkiolan

Bihar -maiatzak 1, barikua-, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek ohiko misino-topaketa ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoetarako gotzain ordezkaria izango da buru 13:00ean santutegian ospatuko dan Eukaristian. 

29.04.2026

BIlboko eleizbarrutiak prestaketak egiten dihardu Leon XIV.a aita santuaren bisita dala-eta

Maiatzaren 23an Begoñako basilikan izango dan ekitaldiagaz hasiko da Bilboko eleizbarrutia aita santuaren bisita prestatzen. Ondoren, maiatzaren 31an, parrokia guztietan izango dira jarduerak. Aita Santua, ekainaren 6an helduko da Madrilera.

Emaitzak orrialdeka