22-01-2025 Miércoles, II semana - tiempo ordinario
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Latinoamerikarra

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1595 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
22.01.2025

Otoitza Gernikan, samurtasuna eta espiritualtasuna buztartuta

Carritas Gernikaldea erakundeak solasaldia antolatu dau; Gernikako San Frantzisko parrokian izango da bihar -urtarrilak 23, eguena-, "Samurtasunaren espiritualtasuna" gaiaren inguruan. Jaione Conde Caritas Bizkaia erakundeko IV. eta V. bikaritzetako koordinatzaileak gidatuko dau saioa. 

21.01.2025

Eleizbarrutiko ikastetxeetako mila ikasle arte- eta teknologia-azokan

Fernikako San Fidel ikastolan ospatuko da EBI Steam Azokaren IV. ekitaldia. Azokan, Elizbarrutiko Ikastetxeak.sareko 18 ikastetxetako ikasleak batuko dira. Zientzia eta artea buztartzen dituan azoka hau eguenez, urtarrilak 23, ospatuko da eta haur hezkuntzatik Batxilergorainoko adin guztietako ikasleek STEAM jakintzagaiei (zientziak, teknologia, iingeniaritza, artea eta matematikak) lotutako ehun egitasmotik gora aurkeztuko dabe.

21.01.2025

Abade, idazle eta teologoaren berbaldia Jesusi buruz

Datorren eguenez, urtarrilak 23, Serafin Bejar Granadako abade eta teologia-fakultateko irakasleak berbaldia eskainiko dau: "Jesusen jainkotasun eta gizatasuna". Saioa Barrian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:30etatik aurrera, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak antolatuta.

20.01.2025

Erandion, "hizkuntza eguneratzeko" prestatzen dihardue

Datorren eguaztenez, urtarrilak 22, 19:00etan eta Erandioko San Agustin parrokiako lokaletan, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren (EEE) lehentasunetako baten sakontzeko saioa izango da: "Kultura anitzez bustitako gure gizartean fedearen barri emoteko bide barriak sustatu". "Comunikar la fe en la ciudad secular. Teología de la comunicación" (2013) liburua idatzi dauan Vicente Vide abadeak gidatuko dau saioa. 

20.01.2025

Batzar ekumenikoa Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean

Bizkaiko kristau Eleiza eta alkarteak Bilboko Santiago katedralean batu ziran domekaz, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astean. Eleizkizunean, Eleiza Luteranoko, Espainiako Eleiza Erreformatu Episkopaleko, Konstantinoplako Patriarkatuko Eleiza Ortodoxoko, Espainiako Eleiza Ebanjelikoko, Ukrainako Eleiza Greko-katolikoko ordezkarien parte hartu eben, Kerman Lopez Bilboko Eleizbarrtiko bikario nagusi eta Eleiza Katolikoko ordezkaria buru zala.

20.01.2025

"Esclavas de Fátima" ikastetxearen 50. urteurrena

Joan dan barikuz, urtarrilak 17, "Esclavas SC Fátima" ikastetxeak bere Urrezko Ezteguak ospatu ebazan. Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa eta Jesus Sanchez Maus parrokoa izan ziran buru Eukaristian. 

20.01.2025

Misino-jarduerak Afrikan 60 urtez

1965eko urtarrilaren 21ean, hemengo hiru abade heldu ziran lehen Zaire zan eta orain Kongoko Errepublika Demokratikoa dan herrialdera. Misino-jarduera honen 60. urteurrena ospatzeko bihar -urtarrilak 21, martitzena, mahai-ingurua ospatuko da 19:00etan, Abandoko San Bizente Martiria parrokiako Bengo-Leku lokaletan. Hirurogei urteotan herrialde haretan egon izan dan hainbat misiolarik lekukotasuna emongo dau.

19.01.2025

Astekoak, asteko barrien laburpena

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
18.01.2025

Askotariko kristau Eleizen baterako otoitza

Urtarrilaren 18tik 25era, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea ospatuko da. Bilboko Eleizbarrutian, bihar -urtarrilak 19, domeka- ospatuko da ekitaldi nagusia, 19:00etan, Santiago Katedralean. Kerman Lopez bikario nagusia buru dala egingo dan eleizkizun ekumenikoan, askotariko kristtau Eleizetako -katolikoa, anglikanoa, protestantea, ebanjelikoa, grekokatolikoa eta ortodoxoa- kideek parte hartuko dabe. Aste honetan Bizkaian dan Rabateko kardinalak adierazpenak egin ditu eleizen arteko hartu-emonaren eta migrazinoaren inguruan. 

17.01.2025

75. urteurreneko oroigarri 'bereziak' eskuragai

75. urteurreneko webean orri bat jarri da, gertaera honen inguruko oroigarri 'bereziak' eskatzeko. Oroigarriok eskuratu eta urteurrena nork bere egin eta gizartean agertzeko aukera da. Ekimen honen bidez kolorez betetako logo barria askotariko lekuetara eroango da. Opari bakar eta praktikoa be izan daiteke alkarteetako kideei euren boluntario lana eskertzeko. Eskariak: hemen.

Emaitzak orrialdeka