Barriak

Etiquetado como: Lourdes

17.10.2025

Erromesaldia eleizbarrutitik Lourdesera

Gaurtik domekara arte, On Joseba Segura gotzaina buru dauan eleizbarrutiko taldeak erromesaldia egingo dau Lourdesera. lLourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak antolatu dau, beste behin be, erromesaldi hau.

11.09.2025

Zabalik da eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Ama Bizkaiko Hospitalitateak antolatuta, aurten be egingo da eleizbarrutiko erromesaldia Lourdesera, hain zuzen be, urriaren 17tik 19ra. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39 eta 639 159 222.

02.06.2025

Berbaldia Bilbon: "Gaixoak misiolari"

"Gaixoak misiolari, misinoari eskainitako bizi-ereua" goiburuaren haritik ospatuko dan saioa gidatuko dau bihar -ekainak 3, martitzena), Carmen Paniagua Gaixo Misiolarien Madrileko artxidiozesiko Batasuneko arduradunak. Barria eraikineko areto nagusian (Plaza Barria, 4) izango da, 18:00etan.

14.09.2024

Zabalik da Eleizbarrutitik Lourdesera egingo dan erromesaldian izena emoteko epea

Lourdeseko Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldi hau antolatu dau beste urte batez eta urriaren 18tik 20ra egingo da. Gehiago jakiteko eta izena emoteko: 94 415 75 39. 

13.10.2023

Eleizbarrutiko 550 lagun erromes doa Lourdesera

Gaurtik domekara arte -urriak 15- ospatuko da Eleizbarrutiko ohiko erromesaldia Lourdesera. Aurton, partaideen kopurua pandemia aurreko kopuruetra hurreratzen da. Izan be, Bizkaiko leku askotako559 lagun atarako da bihar Lourdesera, On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina be taldean doa, Aitor Uribelarrea Lourdeseko Hospitalitateko kontsiliarioagaz eta hainbat abade eta …

09.09.2023

Parte hartu gura dozu Eleizbarrutiak antolatuta Lourdesera egingo dan erromesaldian?

Lourdeseko Andra Mari Bizkaiko Hospitalitateak Eleizbarrutiko erromesaldia antolatu dau beste urte batez. Euren esanetan, "erromesaldia ez da Lourdesera egiten dan bidaia hutsa; otoitza eta hausnarketa eragingo dauan giroa eskaintzen dogu, santutegiak eskaintzen dituan jarduerakaz bat egiteaz batera". Erromesaldia, urriaren 13tik 15era egingo da. Gehiago jakiteko eta izena …

29.05.2023

Aita Santuak esker ona adierazo deutso Lourdeseko Hospitalitateari bere lanagaitik

Joan dan astean, Lourdeseko Hospitalitateen Espainiar Federazinoak peregrinazinoa egin dau Erromara eta Frantzisko Aita Santuagaz hartu-emona izan dabe eskumuinak egitean, eguazteneko -maiatzak 24- audientzia orokorraren ostean. Hamaika laguneko taldea joan zan Bilbotik, tartean, Cristina Gorostiza Hospitalitateko Bilboko presidentea, Aitor Uribelarrea Eleizbarrutiko …

12.05.2023

Ekainean, "Mariaren Legioak" erromesaldia egingo dau Lourdesera

"Mariaren Legioa" mobimentuak Lourdesera erromesaldia antolatu dau ekainaren 10 eta 11rako eta erromes joan gura dauan edozeinek emon leike izena. Oraindik geratzen da lekuren bat Bilboko erdigunetik eta Basauritik atarako dan autobusean. Prezioa, 115 eurokoa da eta barne hartzen ditu bidaiak, ostatua eta mantenu osoa. Gehiago jakiteko eta izena emoteko, 635 714 006 …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2610 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

23.07.2026

Eleizbarrutiko 30 lagun inguru laikotzaren biltzarrean, Malagan

Ekintza Katoliko Orokorrak lau urtez behin antolatzen dauan parrokietako laikotzaren biltzarra ospatuko da Malagan uztailaren 24tik 26ra -barikutik domekara-. "Bide berari lotuz, itxaropenean bat eginez" da aurtengo goiburua.  

Emaitzak orrialdeka