28-03-2024 Jueves, semana - semana santa
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: Lourdes

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1019 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
25.03.2024

Misino-lekukotasunak Ipar-Hegoaldea ikastoroko kideek egin daben Garizuma-aldiko erretiroan

Asteburuan, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak, Caritasek eta Misinoek antolatutako Ipar-Hegoaldea ikastaroan parte hartzen diharduenek Garizuma-aldiko erretiroa ospatu dabe Larrabetzun, Luis Mari Vega, Esther Crespo eta Julio Cuadrak gidatuta. Joseba Bakaikoa eta Isabel Matilla misiolariek lekukotasuna eskaini eben zapatuz. 

25.03.2024

Jente ugarik parte hartu eban "Ramadan eta Pazkoaren" ospakizunean

Martxoaren 22an, barikuz, "Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" goiburuaren haritik topaketa egin eben eskolapioek Bilbon daben ikastetxean, besteak beste Miguel Angel Esnaola ekumenismorako Eleizbarrutiko ordezkaria berten zala. Lekukotasunak eskaini ebezan, gazte eta heldu musulman eta kristauek alkarrizketan jardun eta otoitz be egin eben etta Iftar deitutakoa (eguzkia sartzeaz batera, baraua eteteko egiten dan gaueko otordua) konpartitu eben. Ekitaldiari amaiera bikaina emoteko, agiri hau irakurri eben:

25.03.2024

Gotzainak Nazaretarraren prozesinoan parte hartuko dau gaur

Astelehen Santuz, Gure Aita Jesus Nazaretarraren Errege Kofradiak Nazaretarraren prozesinoa ospatzen dau. Aurton, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da. Prozesinoa, 20:30etan atarako da Asisko San Frantzisko parrokiatik (Quinta parroquia) eta ibilbide hau egingo dau: Hurtado Amezaga, Zabalburu plaza, San Frantzisko, Cantalojas zubia, Cortes, Cantalojas, San Frantzisko eta Mariaren Bihotza plaza, hemen azken ekitaldia ospatuko dalarik. Kofradiak Maria Magdalenaren eta Medinazeliko Kristoren pausuak eroango ditu.

24.03.2024

"Jainkoa lagun, gertatzen dan guztia onerako izan daiteke"

On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Erramu-domekako Eukaristian, Santiago katedralean. Homilian, Aste Santuaren atariko egunaren senaz jardun dau. Bere esanetan, egun honetan, "garrantzizko zerbait ikasiko dogu Jesusegaz. Otoitz egiten, sermoia egiten, abegi egiten... ikusi dogu. Baina, beharbada, egun honetako irakaspena, jakinduriaz betetako maisu honek, fedean anai dabenek kondenatutako errabino judu berezi honek emon gura deuskun irakaspena bereziki erabakigarria da". Gaur, gainera, Bilboko Aste Santuko lau prozesino nagusien artean lehenengoa ospatuko da, "astotxoarena". …

24.03.2024

Eleizbarrutiko asteko barriak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
23.03.2024

Gotzaina izango da buru katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan

On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina buru izango da Santiago katedralean ospatuko diran Aste Santuko eleizkizunetan. Honeek, zuzenean emongo dira web honen bitartez eta baita Radio Popular-Herri Irratian be.

22.03.2024

"Ramadana eta Pazkoa, itxaropen-aldia" baterako ospakizuna

Martxoan ospatzen dira Islamaren eta Kristautasunaren ospakizunik garrantzitsuenak: Ramadana eta Pazkoa. Hori dala-ata, gaur -martxoak 22, barikua- bilkura ospatuko da Bilbon eta adiskidetasunezko aldia bizi gura daben guztiek parte hartu leikie. Arratsaldeko seietan izango da eskolapioen ikastetxean (Errekalde zumardia, 19). Ezinbestekoa da izena emotea, Leku mugatuak. 94 446 59 92 edo whatsappa 688784295.

22.03.2024

Eleiz barrutia be euskararen alde Korrikan

Elizbarrutiko hainbat erakunde ari da parte hartzen Korrika 2024an. Besteak beste, Elizbarrutiko ikastolen sarean (EBI) dagozan eskolek, Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolae (BAM), Bizkaia Irratiak eta Herri-Irratiak, zuzeneko emonaldien bitartez eta ekinbideagaz bat egiten diharduan hainbat kidek. Atzo, San Ignazio auzoko Orixe kalean kilometro bat erosi eben Bizkaiko Euskalerriko Eskautak taldekoek. Eurekaz batera korridu eban Joseba Segura gotzainak. Mikel Aspanok, taldeko presidenteak eta gotzainak, Esklerosi Anizkoitza daukienen eskuetatik jaso eben lekukoa eta …

22.03.2024

Gaur hasita, 14 prozesino eta Kurutze-bidea Bilboko kaleetan

Egunotan, Aste Santuko prozesinoak ospatuko dira Bilboko kaleetan. Gaur -brikua-, lehenengoa atarako da kalera: 20:30etan Abandoko San Bizente Martiria parrokiatik abiatuko dan Doloretako Ama Birjinaren prozesinoa, Nekaldiaren kofradiarena. Bilbon, 4.200 kofradia-kide inguru dago eta gogotsu parte hartuko dabe Kofradien Ermandadeak antolatutako jardueretan.

Emaitzak orrialdeka