Barriak
Etiquetado como: Markina-Xemein
Markina-Xemeingo karmeldarrak, ondare kultural eta erlijiosoaren zaindari
Karmeldar Oinutsen Markina-Xemeingo alkartan zortzi fraile bizi dira.Julen Urkiza idazle oparoa da nagusia eta honek 'Karmel' agerkaria zuzentzen dau 1984tik hasita. Argitaratu barri dan 323. alean, Bizkaian zein Gipuzkoan aurkitu daitekezan lehenengo kristauen arrasto arkeologikoen mapa agertzen da gai nagusi lez. Argitaratutako katalogoan, Basauriko Finagako ermitako …
Otoitz-maratoia bokazinoen aldeko otoitz egunean
Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz Eguna eta Sorterriko Bokazinoen Eguna dirala-eta -maiatzaren 11an-, datorren astean, astelehenetik domekara -maiatzak 5-11), eleizbarrutian "Otoitz-maratoia" egingo da hainban lekutan. Gehiago jakiteko: hemen.
Alkarren Barri aldizkariaren ale berezia Frantzisko aita santuaren legatuari buruz
Hilaren lehenengo egunez ohikoa danez, kalean da Alkarren Barri aldizkariaren maiatzeko alea, euskarri digitalean. Oraingoan, agerkariaren lehenengo zazpi orrialdeak Frantzisko aita santuari eta bere legatuari eskainita dagoz. On Joseba Segura gotzainak BIzkaiko hainbat irudi jasotzen ebazan (Amatxu, Santiago katedrala, alkarteetako laikoak askotariko jardueretan...) aurkeztu eutsaneko eguna, astelehenez Begoñan aita santuaren arimaren alde ospatu zan hileta-mezako homiliaren txatalak, edo eleizbarrutiko hainbat lagunen gogoetak aita santuaren legatuari buruz. Atal berezi hau burutzeko, …
Etorkinek lanean bizi daben ezegonkortasuna 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Migrazinoetarako Nazinoarteko Erakundeak emondako datuen arabera, aurton 700 etorkin hil da Mediterraneoa mendebalde eta atlantiko aldetik zeharkatzeko saiakeran. HIlaren azken eguaztenez ohikoa danez bilkurak ospatuko dira eta, besteak beste, pertsona horreek izango dabez gogoan ohiko lekuetan eta orduan (19:30) egingo diran bilkuretan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia, zuzenean
Garbealde PBaren urteurrena eta Natxo Etxebarriaren diakonogintza
Bihar -apirilak 29, martitzena-, Garbealde Pastoral Barrutiaren eta Natxo Etxebarria Otañesen diakonogintzaren VIII. urteurrena ospatuko da eta, hori dala-ta, urteurren bikotx honengaitik eskerrak emoteko Eukaristia ospatu da Arangureneko Sortze Garbia parrokian. Arangureneko Sortze Garbia, Balmasedako San Severino, Otxaraneko Santiago Apostolua eta Zallako San Migel Goiaingerua parrokiek osotzen dabe Garbealde Pastoral Barrutia.
"Misino-sendiak" Urkiolan dau hitzordua
Datorren eguenez, maiatzak 1, Gasteiz, Donostia eta Bilboko eleizbarrutiek misino-ekitaldia ospatuko dabe Urkiolan. On Joseba Segura Bilboko gotzain eta Euskal Eleizbarrutietako Misinoen gotzain ordezkaria izango da buru santutegian ospatuko dan Eukaristian.
Meza ETBan, Gernikako Andra Mari eleizatik
Gaur eta datozan hiru domeketan, Euskal Telebistak Gernikako Andra Mari parrokiatik emongo dau meza. Jesus Llarena parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru Eukaristietan. Eskola Kristo taldeak eta Rosa Eriz organistak lagunduko dabe liturgian. Eukaristia honetan eta aita santu barria izendatu arte eleizbarrutian ospatuko diranetan, Aulki Santua hutsik dan bitartean erabilteko prestatu diran liturgia lagungarriez baliatzeko eskatu da.
Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hiletaren zuzeneko emonaldia Vatikanotik
Frantzisko aita santuaren arimaren aldeko hileta, goizeko 10:00etatik aurrera, Vatikanoko San Pedro basilikan.
Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta, zuzenean
Gaur -apirilak 26, zapatua-, goizeko 10:00etan hasiko da Frantzisko Aita Santuaren arimaren aldeko hileta Erromako San Pedro basilikan. Zuzenean emongo da web honen bidez. Gainera, datorren astelehenez, apirilak 28, Aita Santuaren arimaren aldeko Hileta-meza Nagusia ospatuko da Begoñako basilikan, 18:00etan, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eta hau be zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez, Radio Popular-Herri Irratiaren bidez eta Tele Bilbao katetik.
Eleizbarrutiko ordezkaritza langileen Jubileuan, Erroman
Jubileu urte honetan, maiatzaren lehenengoagaz bat, langileen Jubielua ospatuko da Erroman (maiatzaren 1etik 4ra). Langile Pastoraltzarako Espainiako Gotzainen Batzarreko (EGB) Batzorde Aholkulariko kideek parte hartuko dabe Mons. Abilio Martinez gotzain arduradunagaz batera. Langile Pastoraltzarako eleizbarrutiko arduradun eta Batzorde Aholkulari horretako kide dan Maite Valdivieso joango da Bilboko eleizbarrutitik eta Antonio Aranda Lan-pastoraltzarako saileko zuzendaria be Erronan izango da.