Barriak

Etiquetado como: Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoa

17.11.2023

Multimedia proposamena Gabonak prestatzeko

Aurreko urtean lez,Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoaren sustapenaz arduratzen dan taldeak hainbat alderdi lantzeko eta hausnartzeko proposamena prestatu dau. Kasu honetan, Gabonak prestatzeko lagungarriak zuhaitzean eta gure kulturan dauan sinbologian oinarritzen dira: "basotik ekarten zan eta su barrirako biztu". Lau adar dituan zuhaitzaren irudiaz baliatuz, …

30.06.2023

Danak barne hartzen dituan kartela kurtsoaren hasiera iragarteko

Bilboko Eleizbarrutiak Markinan emongo deutso hasiera 2023-24 kurtsoari datorren irailaren 30ean. Biharamunean, urriaren 1ean, Caritasen eta parrokia alkarteen aldeko baterako diru-batzea egingo da. Gaur aurkezten da jentaurrean kurtsoaren hasiera iragarten dauan eta udazkenetik aurrera Egitasmoari lotutako irudi lez erabiliko dan kartela. Eleizbarrutiko Pastoral …

26.05.2023

Gaur, Arratiako Eleizaren eguna

Aurton, Bediako parrokian izango da Mendekoste inguruan Arratiako sinistedunak batzen dituan eleizkizuna. Arratsaldeko zazpietan hasiko da Eukaristia eta sinbolo lez, alkarteetako kideei dei egingo jake bakotxak bere kandela biztu daian. Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko VI. Egitasmoa eta alkartea sustatzeko erronka dagoz ekitaldi honen atzean. Atzo, hain zuzen be, Kerman Lopez

25.04.2023

Egitasmoa 'mezari' lotuta

Bilboko Eleizbarrutiak datozan urteetarako landu dauan ibilbide-orria ahalik eta eleiztar gehiengana helarazotea da Egitasmoaren sustapenerako taldearen asmoa. Ahalegin horretan, atzo Zornotzat batzartu zan taldekideek azaldu dabenez, "eta domekaz mezetara doan lagun askok prozesuan ez dauala parte hartu jakinda, informazino gehigarria eskainiko jake eta dei egin, eurenganatu …

03.03.2023

Eremu bakotxeko ekintzak batera jarteko epea luzatu egin da

Egitasmorako batzorde teknikoak leiz eremu bakotxean hartutako konpromisoak batera jarteko epea martxoaren 17ra arte luzatzea erabagi dau. Batzordetik azaldu dabenez, "badakigu hainat lekutan zehaztu dabezala bultzatuko dabezan ekintzak; halanda be, ez dabez batera jarri". Beraz, jarduerak guztientzako aplikazinoan iraultzeko eskatzen dabe. Era berean, oraindik Egitasmoa …

23.01.2023

Hilabete, Eleizbarrutian Egitasmoari lotutako ekintzak batera jarteko

Eleiz eremu bakotxean zehaztu diran ekintzen iraulketaren amaierarako hilabete falta danean, Egitasmorako batzorde teknikoak esker ona adierazo eta parte hartzera deitu dau. Lekuan lekuko jardueran Eleizbarrutian batera jarri ondoren, aitatutako batzordeak proposamen guztiak batuko ditu, beranduago agiria Gotzain Kontseiluan aurkezteko.

10.01.2023

Bizkaiko Eleizaren egitasmoaren aldi barria

Gaur, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmoaren aldi barria hasiko da. Orain arte bultzatzen diharduen eta datozan urteetan garatu gura dabezan ekintzak zehaztu dabezan erremuek euren konpromisoak batera jarri daikiez, gainerakoek ezagutu daiezan. Horretarako, orria prestatu da web orrialde honetan eta bertan irauli daitekez hartutako konpromisoak. Datorren otsailaren …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2611 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
30.07.2026

Bisita gidatuak Elorriora ondare historikoa ezagutzeko

Sortzez Garbia basilika, Argiñetako nekropolia, gune historikoa, iraganeko industria-eremua..., ezagutzeko aukera izango da Elorrion, abuztuan eta irailean garatuko dan jardueran, Ekimen guztiak goizeko hamaiketan hasi eta talde txikietan -gitxienez bost lagun eta gehienez hogei- egingo dira. Lagun bakotxak 3 euro ordaindu beharko ditu jarduerako. Ezinbestekoa da aurretik izena emotea 946 82 01 64 edo 688 77 62 70 telefonoetan, edo turismoa@elorrio.eus posta elektronikoan.

29.07.2026

Gaurkoaren ostean, ez da 'Bizkaia isilik' bilkurarik egingo irailera arte

Uztaileko bilkura isilak Migrazinoetarako Pastoraltzak eta kulturarteko taldeek antolatu dabez eta gaur arratsaldez egingo da kurtsoko azkena.

28.07.2026

Mezak EITBan Tabira Pastoral Barrutitik

Uztailaren azkenean eta abuztuko aste batzuetan Tabira Pastoral Barrutitik (PB) emongo dabez mezak EITBtik: Uztailaren 31an, San Inazio egunez, abuztuaren lehenengo domeka bietan -2 eta 9an- eta abuztuaren 15ean, Andra Mari egunez. 

27.07.2026

Urriaren 13an emongo jako hasiera indusketa arkeologikoari Begoñako basilikan

Bizkaiko Foru Aldundiak datorren urriaren 13an ekingo deutso Begoñako Andra Maria basilikako indusketa arkeologikoari, Begoñako Andra Mariaren eguna (urriak 11) ospatu ondoren. Jarduketa Begoña/Vecunia egitasmoaren barruan dago eta Bilbao uriaren eta Bizkaiaren erlijio-, gizarte- eta kultura-memoriari estu lotuta dagoan leku horren historiaren ezagutzan aurrera egitea dau helburu.

27.07.2026

Parte hartu gura dozu Asisera egingo dan erromesaldian?

Irailaren 30etik urriaren 4ra erromesaldia egingo da Asisera eta frantziskotarren Umbriako lekuetara, Zornotzako Andra Mari parrokiak antolatuta, San Frantziskoren heriotzaren 800. urteurrena dala-eta. Oraindik bada lekuren bat edo beste erromes joan gura dauanarentzat.

26.07.2026

Astekoak

Astekoak, bizkeliza.org webean argitaratutako barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
25.07.2026

Santiago Apostoluaren eguneko eleizkizunaren zuzeneko emonaldia katedraletik

Eguerdiko 12:00etan emongo jako hasiera On Joseba Segura eleizbarrutiko gotzaina buru dala katedralean Santiago Apostolua Bilbao uribilduaren zaindariaren egunez ospatuko dan Eukaristiari.

25.07.2026

Santiago Bilbao uribilduaren zaindariaren omenezko meza katedralean

Gaur -uztailak 25, zapatua-, Santiago eguna da (Bilbao uribilduaren zaindariaren eguna). On Joseba Segura gotzaina buru izango da katedralean, Santuaren omenez, eguerdiko hamabietan ospatuko dan Mezan eta Bedeinkapen Apostolikoa parkamen osoagaz emongo dau. Zuzenean jarraitu ahal izango da web honen bidez. Zaindariaren jaiak ospatzen diharduan Ermuan, 11:00etan ospatuko da Meza Nagusia, Santiago Apostolua eleizan.

24.07.2026

"Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea" erakuseta, Gernikan

Gernikako Euskal Herria Museoan, Lope ALberdi organogilearen oroimenezko erakusketa dago ikusgai 2027ko urtarrilaren 10era arte: "Urdaibaiko txistuak. Lope Alberdi organogilea". Organoetarako Eleizbarrutiko Batzordeak be esku-hartu dau erakusketaren prestaketan, alde batetik, Bizkaiko Eleizaren Historia Artxiboko agiriak eta Alberdiren harmonium bi, Bolibarko Santo Tomas eleizakoa eta Burtzeñakoa, erakusketarako itziz. 

24.07.2026

"Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoa" berezia Alkarren Barrin

Hona hemen, 2025-26 kurtsoan "Alkarren Barri/Comunicación" aldizkarian "Museo de Arte Sacro/Eleiz Museoari" buruz argitaratu diran artikuluen bilduma. 

Emaitzak orrialdeka