Barriak
Etiquetado como: Pobreen Munduko Eguna
Zortzi leiho inklusinoari: deialdia Bilboko Gizarte Jubileurako
Mundu osoko Eleizak, baita Bilboko eleizbarrutiko parrokia guztietan be, ospatuko dau Pobreen Munduko Eguna azaroaren 16an. Baina hemen, bezperan be ekitaldi esanguratsua izango da: Gizarte Jubileua ospatuko da III. eta VII. bikaritzetan. Ahuleziazko zortzi egoeraren inguruko esperientzia-tailerrak garatuko dira.
Pobreen Munduko Eguna Bilboko Eleizbarrutian
Frantzisko Aita Santuak deitutako Pobreen Munduko Egunaren inguruko jarduera ugari izan da Eleizbarruti osoan. Hona hemen ekitaldietako batzuk:
"Pertsonen sufrimentua naturalizatu egin dogu"
Atzerrian jaiotako auzotar gehien dauan Bilboko Errekalde auzoko Arrosarioko Ama parrokian ospatu da, era berezian, Pobreen Munduko Eguna. Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Unibertsitateko etika-irakasleak 200 lagun ingururen aurrean eskaini dauan berbaldi iradokitzaile eta probokatzaileak emon deutso hasiera gogoeta eta alkarrizketari.
Pobretasun, desbardintasun eta bazterketaren inguruko gogoeta eta alkarrizketa Bilbon
Gaur amaituko da datorren zapatuz, azaroak 18, Pobreen Munduko Egunaren bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian parte hartzeari begira izena emoteko epea. Orain arte, 160 lagun baino gehiagok emon dau izena 10:00etatik 13:00era egingo dan jardueran. Gotzaina eta Gotzain Kontseilua bertan dirala, Sebastian Morak fedeareb gizarte-karidade …
Sebastian Moraren berbaldia Pobreen Munduko Eguna dala-eta
Pobreen Munduko Egunaren bezperan, azaroaren 18an, topaketa egingo da Errekalde auzoko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Gotzaina buru dala, otoitzaldia egingo da goizeko 10:0eetan eta, ondoren Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari ohi eta Comillaseko Pontifize Unibertsitateko etika-irakasleak jardungo dau. Bikario nagusiak jardunaldiaren aurkezpenean …
Zabaldu da epea aurton Errekalden izango dan Pobreen Munduko Egunerako izena emoteko
Frantzisko Aita Santuak azaroaren 19rako deitu dauanPobreen Munduko Eguna dala-eta, Bilboko Eleizbarrutian topaketa egingo da bezperan, Errekaldeko Arrosarioko Andra Mari parrokian. Ekitaldia goizeko 10:00etan hasiko da ondo etorriagaz eta On Joseba Segura gotzainak gidatuko dauan otoitzagaz. Bertan izango da Sebastian Mora Caritas Española erakundeko idazkari nagusi ohi …
Astekoak, astek barrien laburpena
Astekoak, azken zazpi egunetan bizkeliza.org webean argitaratu diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena.
Aita Santuak Espainiara egingo dauan bidaiaren aurreko otoitzaldiaren zuzeneko emonaldia
Gaur -maiatzak 23, zapatua-, Mendekoste bezpera, otoitzaldia ospatuko da Begoñako basilikan, Leon XIV.a aita santuak Espainiara egingo dauan bisita dala-eta. On Joseba Segura gotzaina buru izango da 20:00etan hasiko dan eleizkizunean. Alkarte osoari dei egin jako parte hartu dagian eta joaterik ez dauanak zuzenean jarraitu daike web honen bidez.
Joseba Bakaikoak «Mi vida en la Amazonía ecuatoriana» liburua aurkeztuko dau
Joseba Bakaikoa fraile kaputxinoak "Mi vida en la Amazonía ecuatoriana. Crónicas de un misionero" bere liburua aurkeztuko dau datorren eguenez, maiatzak 28 Bilboko San Francisquito parrokian (Fika, 70. Bilbao), 19:00etan.
Bakearen aldeko oihua Gotzaitegiaren egoitzako balkoitik
«Por una paz desarmada y desarmante. Gerrarik ez» goiburua dauan pankarta jarrita dago eleizbarrutiko eraikinean, atzo gerra amaitzeko eskatuz plazan batu ziran Barriako langileen ekimenez. Bake eta Adiskidetzerako Eleizbarrutiko Batzordeak dei egin deutso alkarte osoari datorren domekaz, Mendekoste Eguna, keinua errepikatu dagian.
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.



