Barriak
Etiquetado como: San Antonio Abad
San Anton egunez, abere eta jakien bedeinkapena
Urtarrilaren 17an, San Anton Abataren egunez, ohikoa danez, bihar barriro egingo dan ohikunearen bidez, babesa eskatuko da abereentzat eta bedeinkatuko diran jakiak hartuko dabezanentzat. Vaskoniako Atlas Etnografikoan jasoten danez, kristautasunaren aurreko ohikunea da eta oraindik hainbat lurraldetan egiten da. Bizkaian, Urkiolako santutegian eta Bilboko San Anton eleizan …
Bizkaian San Antonio Abadi eskainitako 14 ermita dagoz
Gaur, San Antonio Abad eguna, Bizkaian, tenplo ugari da bere izenpeko: alde batetik, eleiza ugari eta, bestetik, ermitak lurraldeko 14 herritan.
Eskusoinuen kontzertua Caritasen "Egunon Etxea"ren alde
Amagoia Loroñok zuzentzen dauan Eskusoinuen Bilboko Orkestra Sinfonikoak 15 urte daroak Bilboko leku guztietara musika eroanez, hiribilduko Udalagaz batera antolatutako "Musika, zeure auzoan gozatzeko" jaialdiagaz. Hilabeteotan ospatu dan jaialdiari bihar -maiatzak 31, zapatua- emongo jako amaiera Begoñako basilikan iluntzeko zortzietan Catitas Bizkaiaren “Egunon Etxea” egitasmoaren alde eskainiko dan kontzertu solidarioagaz. Sarrera doan leku guztiak bete arte.
Gazteek barriketaldia izan dabe gotzainagaz
29 urtetik beherako 11 gaztek ordu biko barriketaldia izan eben Bilboko gotzainagaz eta euren ardura, eretxi eta bizipenak aurkeztu eutsezan. Ekitaldia antolatu dauan ume eta gazteen sailetik azaldu dabenez, datorren kurtsoan esperientzia hau erripatzea gurako leukie.
Monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrena
Datorren zapatuz, maiatzak 11, monja domingotarren Elorrioko komentuaren 325. urteurrenagaitik eskerrak emoteko Meza ospatuko da 11:00etan. 1699an amaitu ziran eraikinaren eraikuntza-lanak eta Ermua herribilduko Santa margarita komentuko monjei aterpea emotea izan zan bere helburua. Monjen lekualdatzea, "Elorrioko familia pisudunen eskutik egin zana", 1700ean burutu zan.
Zapatuz, Getxon ospatuko da Gizarte Jubileua
Frantzisko Aita Santuak 2025erako deitutako Jubileua ospatzen dihardu Eleizak. Gure eleizbarrutian,joan dan urteko abenduaren 29an emon jakon hasiera Jubileuari, Bilboko Alde Zaharreko kaleak zeharkatu ebazan prozesinoagaz eta Santiago katedralean ospatu zan Eukaristiagaz. Eta harrezkero Gizarte Jubileua ospatzen ari gara bikaritzaz bikaritza, honeetako askotariko errealitateak ezagutzeko. Martxoan izan zan lehenengo ekitaldia, I. bikaritzan, hain zuzen be Barakaldon, Caritas Bizkaia erakundeak kudeatzen dauan gizarte jantokiaren aurkezpenagaz. Apirilean, IV. bikaritzan ospatu zan Gizarte …
Urrezko eta Zidarrezko Ezkontza-ezteguak barikuz, Begoñan
Datorren barikuz, maiatzak 30, senar-emazteek euren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak ospatuko dabez Begoñako basilikan. On Joseba Segura gotzaina buru dala ospatuko da Eukaristia, arratsaldeko seiretan.
"Bikaia isilik" bilkuretan aurton Mediterraneoan hilako pertsonak gogoratuko dabez
Hilaren azken eguaztenez ohikoa danez, "Bizkaia isilik" bilkurak egingo dira gaur arratsaldez, 19:30etan, betiko lekuettan: Bilbon, Arriaga plazan; Portugaleten, Gregorio Uzkiano kalean; Barakaldon, Bide Onera plazan; Galdakaon, Iturriondo plazan; Durangon, Andra Mari eleizpean; Balmasedan, San Severino plazan; Getxon, Telletxe plazan (metroaren ondoan) eta Zornotzan, Herriko plazan.
Caritaseko boluntarioen batzarra Abando-Albian
Gaur arratsaldez, 18:30etan, Abando-Albia Pastoral Barrutiko (PB) Caritaseko boluntarioen batzarra egingo da Bilboko San Frantzisko Xabier parrokian.
"Liturgia eta sinodo-sena", Paula Depalma irakaslearen eskutik
Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) berbaldia antolatu dau eguenerako -maiatzak 29-. Paula Depalma Teologia Dogmatiko-sakramentalean doktore eta Liturgiako irakasleak jardungo dau 18:30etatik aurrera, "Liturgia eta sinodo-sena" gaiari buruz, Barrian (Plaza Barria 4, 1. solairua).
Zabalik da BizkaiBIran izena emoteko epea
BizkaiBiran parte hartzeko izena emon daiteke IOS zein ANDROIDerako prestatutako aplikazinoaren bidez. 75. urteurrenerako webgunean aplikazino ofiziala jatsi ondoren, erraz emon daiteke izena etapa baten edo batzuetan, ibilbidearen zehaztasunak ikusi daitekez, distantziak, etapak dituan zailtasunak, e.a. Ekainaren 20an amaituko da alta egiteko epea.
Elguero auzoko eleizaren urteurrena
Joan dan zapatuz, maiatzak 24, Elguero auzoko Begoñako Andra Mari kaperaren 75. urteurrena gogoratu zan eguerdiko 12:00etan On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru zala eta alkarteko abadeek alkar-meza emoten ebela ospatu zan Eukaristiagaz.