Barriak
Etiquetado como: San Cristobal
Egunotan, alkartzeak, bisitak, musika, jaiotzak...
Egunotan, beste erritmo batera bizi gara, aspaldi ikusi bako lagunakaz alkartzen gara, baita senideakaz be, ospakizunak izaten dira parrokia eta taldeetan eta Gabon-aldiko hainbat ekitalditan parte hartzeko aukera izaten dogu, besteak beste, kontzertuetan eta jaiotzen erakusketetan. Hona hemen batzuen aitamena:
Rabateko kardinalaren berbaldia Bilbon
"Erlejino eta kultura aniztasunean bizilagun izan" goiburuaren haritik, saioa ospatuko da datorren urtarrilaren 11an, 10:00etatik 13:00era, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4), Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, Cristobal Lopez Romero Rabateko kardinal-artzapezpikuak gidatuta. Aldez aurretik, izena emotea komeni da, esteka honetan.
"Belengo Umea, zu zara mundu zoro honetako itxaropena"
Eguerdian, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izan da Santiago katedralean ospatu dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristian. Homilian azaldu dauanez, jaiotzaren ordez Gabonetako zuhaitzak, etenbarik kolorez aldatzen diran led-argiak eta Bizarzuriaren txanoak jarten dituan munduan, “guk sehaskaren apaltasunean jarraitu gura dogu. Hortxe, ezer gertatzen ez dala emoten dauan lekuan, dana gertatzen da".
Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaritia, zuzenean katedraletik
On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala Santiago katedralean 12:00etan ospatuko dan Jaunaren jaiotzaren eguneko Eukaristiaren zuzeneko emonaldia.
Gabon on, Kongoko E.D.tik
Xabier Goikouria bizkaitar misiolariak 58 urte daroaz Kongoko Errepublika Demokratikoan. Urteak joan, urteak etorri, makina bat egitasmo jarri dau martxan, beti be egoera eskasenean dagozanak, zailtasun gehien dabenak, lehenetsiz. Xabier beti dago lanerako prest, dana emonez eta hemendik jasoten dauan laguntza guztia eskertuz. Bere esanetan, "atzealdearen laguntzagaz, aurraldeak aurrera egin leike. Ezinbesteko doguz zuen laguntza eta lankidetza". Xabierrek Gabon-zorionak bialdu deuskuz. Gaurko egunez argitaratuko doguz, Jaunaren jaiotzaren egun honetan gertuago sentitu daigun eta, ahal …
Prozesinoa Bilboko alde zaharretik inaugurazino ospakizunaren aurretik
Joan dan martitzenez, abenduak 24, Frantzisko aita santuak Mundu osoko Eleizak 2025ean ospatuko dauan Jubileu Urteari hasiera emon eutsan. Bihar -abenduak 29, domeka- lekuko Eleizetan emongo jako hasiera Urte Santuari. Bilboko Eleizbarrutian, Santiago katedralean izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, eguerdiko 12:00etan. Aurretik, prozesinoa egingo da, 11:30etan San Nikolas eleizan hasi eta Jubileu tenplu dan Santiago katedraleraino. Zuzenean emongo da web honen bidez.
Gabon eguneko Eukaristiak kartzelan eta Gizakiaren egoitzan
Gaur -abenduak 24, martitzena-, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru izango da Basauriko kartzelan, 11:00etan ospatuko dan Eukaristian. Beste alde batetik, Kerman Lopez bikarino nagusia buru dala ospatuko da Gordexolan, mendekotasun larriak dabezan pertsonentzako Gizakiaren zentro terapeutikoan, 17:00etan ospatuko dan mezan.
“Gabon-jaia” Durangon
Tabira Pastoral Barrutiko taldeek "Gabon-jaia" osptzen dabe urtero oporren aurretik. Asteburuan izan da jai hori Durangoko Andra Mari basilikan, tenpluan eta arkupean. Azoka egin dabe, jokoak egon dira umeentzat, "Inurri" eskaut taldeak antolatuta eta ospakizuna, bertatik "Belengo Bakearen Argia" eroan dabelarik Tabira PBko parrokia eta talde guztietara.
EBI sareko ikasleek bake eta adiskidetzeari buruzko bideoklipak sortuko dabez
Martxan da EBI sareko (Eleizbarrutiko ikastetxeak) ikasleei zuzendutako Jazotaskoa jaso lehiaketaren VIII. ekitaldia. Oraingoan, 'bakea eta adiskidetzearen' gaia landuko dabe bideoklipetan. Otsailaren 7ra arte aurkeztu daitekez lanak eta egun horretatik aurrera zabalduko da botoa online emoteko epea eta otsailaren 21ean, Bake Topaketaren bezperan, sari-banaketa egingo da ikastetxe irabazlean.
Gabon-aldiko laburpena
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org