05-10-2024 Témporas de acción de gracias y de petición
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 2 )
 

Barriak

Etiquetado como: San Cristobal

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1361 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
02.10.2024

Teresiar Erakundeak 100 urte daroaz Bilbon heziketa-arloan

Teresiar Erakudeak 100 urte daroaz Bizkaian. Lurralde honetan 2.000 lagun eta euren sendiak batzen dituan erakundetik azaldu dabenez, "XX. gizaldiaren hasieran heziketa-arloa sustatzeko eta emakumeen alde egiteko bideak zabaldu ebazan" Pedro Poveda abadeak sortu eban. Hainbat jarduera antolatu dabe mendeurren hau ospatzeko eta bihar, urriak 2, berbaldia izango da Bilboko Bidebarrieta liburutegian, "Teresiar Erakundea Bilbon. 1. aldia (1924-1936)" goiburuaren haritik eta bertan izango da On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzaina. 

01.10.2024

Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?

"Nigaitik, zugaitik, gizalegezko lana" goiburua aukeratu dau 'Eleiza Gizalegezko Lanaren alde' ekimenak urriaren 7an ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Munduko Egunerako. Aurton, hamar urte beteko dira hasieratik Bilboko Eleizbarrutiaren partaidetza dauan ekimen hau martxan jarri zanetik. Jardunaldi hau dala-eta, On Joseba Segura gotzainak "Lana izateko eskubidea ala oinarrizko errenta unibertsala?" artikulua idatzi dau. Gainera, egunari lotuta, bihar -urriak 2 eguaztena-, gogoeta egiteko eta solasean jarduteko saioa egingo da Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), gizalegezko lana …

01.10.2024

Bidezko merkataritza eta finantza etikoei buruzko jardunaldiak Bilbon

Datorren barikuz, urriak 4, Bidezko Merkataritzari eta Finantza Etikoei buruzko Nazinoarteko 1. Jardunaldiak ospatuko dira Arrasateko Unibertsitatearen Bilbao Berrikuntza Faktoria dalakoan (Uribitarte, 6). Kidendak, Oikocredit Euskadik eta Finantza Etikoen Euskadiko Alkarteak antolatu dabe ekitaldia, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzagaz. 

01.10.2024

“Open" ekimenak barriro zabalduko dituBilboko eraikinen ateak

Gaur hasi eta datorren domekara arte -urriak 6-, Open House jaialdia ospatuko da (zortzigarren ekitaldi honetatik aurrera, "Open" deituko da). "Arkitekturen jaialdia" goiburuaren haritik ospatuko dan ekitaldian, uribilduko 70 eraikin eta leku esanguratsu bisitatzeko aukeraz gainera, beste hainbat jardueratan parte hartzeko abagunea eskainiko da. Besteak beste, Eleiz Museoa, Erruki-etxea eta jesuiten Indautxuko etxea bisitatu ahal izango dira.

30.09.2024

Derion ospatu zan 'Goazen 24!' kurtso hasierako ekitaldiko irudiak

'Goazen!' ekitaldiaren bidez, Bilboko Eleizbarrutiak hasiera emon eutsn 2024-25 kurtsoari joan dan zapatuz, Derion. Horixe izan zan, gainera, kurtso osoa markatuko dauan Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena ospatzeko egingo diran ekitaldien artean lehenengoa. Hona hemen eguneko argazkiak.

30.09.2024

400 lagunek parte hartu eben kurtso hasierako kulturarteko mezan

Atzo ospatu zan Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna; hori dala-eta, Eleizbarrutian dagozan txinatarren, afrikarren lattinoamerikarren eta filipinarren alkarteetako kideek baterako Eukaristia ospatu eben. 400 lagun baino gehiago batu zan Bilboko San Inazio parrokian, Fernando Marcos III-VII bikaritzetako lurralde bikarioa buru zala eta hainbat abadek alkar-meza emoten ebala ospatu zan Mezan. 
29.09.2024

Eleizbarrutiko barriak minutu baten

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
28.09.2024

Argia, kolorea eta maitasuna 75. urteurrenekok jardueren hasieran

Jardunaldi berezia izan da, alde batetik, 800 lagunetik gora batu dalako Derioko seminario zaharrean eta, bestetik, Bilboko zazpi bikaritzetatik bertara joandako lagunek alkarteen aniztasuna agertzera emon dabelako. Gotzainak bere berbaldian esan ebanez, "esker oneko eguna bizi izan dogu makina bat lagun izan dalako partaide" Eleizbarrutiaren historia luzean. Ezusteko asko izan da egunean zehar eta, gainera, Bizkaiko Eleizarentzat apartekoa dan urte osoan entzungo dan kantua abestu zan lehenengo aldiz.

28.09.2024

Ehunka lagun batuko a gaur Derion kurtsoari hasiera emoteko

Gaur, 800 lagun baino gehiago batuko da Derion, Bilboko Eleizbarrutiaren sorreraren 75. urteurrena dala-eta, berezia dan kurtsoari hasiera emoteko. Ekitaldiaren helburua hauxe da: alkartu, gogoratu, esker ona adierazo eta Bizkaiko Eleizaren etorkizunari begira jarri. Goizeko 10:00etan hasi eta 15:00ak inguruan amaituko da. Ondoren, asteburuko ospakizunetan emongo jako jarraipena Derioko ekitaldiari eta parrokietan dirua batuko da parrokienzat eta Caritas Bizkaia erakundearentzat.

27.09.2024

Txinako, Afrikako, Filipinetako eta Hego Amerikako alkarteen meza San Inazio eleizan

Datorren zapatuz, irailak 28, Derion ospatuko dan GOAZEN!, ekitaldian emongo jako hasiera kurtsoari. Asteburu berean, irailaren 28 eta 29an, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da Eleiza osoan. Aurton, "Jainkoa bere herriarekin dabil"goiburuaren haritik, Frantzisko Aita Santuak sinodo-seneko Eleizaren garrantzia azpimarratu dau, bere esanetan, "bidean dan Jainkoaren herria" da-eta. 

Emaitzak orrialdeka