08-01-2026 Jueves, semana - navidad
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak
 

Barriak

Etiquetado como: Agata Donea

04.02.2023

Aurton, barriro ospatuko da Agate Deunaren eguneko erromeria

Bihar, -otsailak 5, domeka-, Agate Deunaren Eguna ospatuko dogu. Pandemiaren eraginez, Agate Deunaren jaia ezin izan da normaltasunez ospatu bere izeneko ermitan, Kastrexanan. Aurton, ohikoa danez, jai-bezperan, koruek kalez kalekoak egingo dabez gure herri eta auzoetan. Bihar -domeka-, hiru Eukaristia ospatuko dira ermitan, 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan. Datorren …

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 2300 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
08.01.2026

Arreta eta kezka venezuelar alkarte katolikoan

Nazinoartean tentzinoak gora egiten diharduenean, Bizkaiko venezuelar alkarteak "arretaz, kezkaz eta itxaropen erresilientez" bizi ditu azken gertaerak, alkarte latinoamerikarraren erreferente dan David Urdaneta venezuelar abadeak azaldu dauanez. Une korapilatsu honetan, Eleizak Venezuelan dauan egitekoa eta beste batzukaz batera bizitzako fedearen kontsolamendua aztertu ditu. 

07.01.2026

ETB1eko mezak Gernikako Andra Mari eleizatik

Gernikatik emongo ditu Euskal Telebistak hurrengo lau mezak. Eukaristiak Andra Mari eleizan grabatuko dira eta eurotan Jesus Llarena bertoko parroko eta Liturgiarako ordezkaria izango da buru. 

06.01.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dan Jaunaren Agerkundearen eguneko meza, zuzenean

Gaur eguerdiko 12:00etan hasita ospatuko da, On Joseba Segura Bilboko gotzaina buru dala,  Jaunaren Agerkundeko meza, Santiago katedralean.

05.01.2026

Bizkaiko alkarteak sinodo-senez

Urte barriaren hasieran, Bizkaiko parrokia eta pastoral barrutiek aurreko urteko sinodo-senari eutsi gura deutse. 2026an, jarraipena emongo jako baterako bideari alkar entzuteko eta bereizketa egiteko. 160 bideratzaile ingurun lagun egingo dabe aldi honetan.

04.01.2026

Urteko lehen Astekoak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen.

Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org

03.01.2026

Caritasen errege-opil solidarioaren XXII. ekitaldia

Urtarrilaren 5ean. Errege bezpera, Cáritas Bizkaia erakundeak Gabonetako kanpainari amaiera emongo deutso Plaza Barrian, errege-opil solidarioa banatuz XXII. urtez. 10:00etatik 14:30etara, 3.000 opil-zati eta txokolatea banatuko dira euro biren truke. Batu daiten dirua, umeen eta familiaren aldeko egitasmoetarako izango da, pobretasuna belaunaldiz belaunaldi transmititzeko katea apurtzeko asmoagaz.

02.01.2026

Parrokiarteko funtsaren %1 Hego Amerika, Afrika eta Indiako egitasmoetarako

Alkarkutxa 1973an sortu zan parrokiarteko alkartasun-mekanismoa da. Besteak beste, parrokiek euren sarreren arabera egiten dabezan ekarpenetatik hornitzen da. Funts horren %1 munduko hainbat egitasmotara zuzentzen da: alkarte garapenerakoak, osasun arlokoak, pastoralgintzan laguntzeko, emakumeen aldekoak, abadeen mantenurako, e.a. 2025ean, 25 eskari aurkeztu dira deialdian eta 12 esleitu dira. 

01.01.2026

Gotzaina buru dala ospatuko dan urte barriko meza, zuzenean

On Joseba Segura gotzaina buru izango da Begoñako basilikan eguerdiko 12.00etan ospatuko dan urteko lehenengo eguneko Eukaristian. Zuzenean emongo da web honen bidez. 

01.01.2026

Alkarren Barri 2026: beiratea eta Adimen Artifiziala hartu-emonean

Eleizbarrutiko barri nagusiak jasoten dituan Alkarren Barri aldizkariaren urte barriko lehenengo alea kaleratu da gaur euskarri digitalean ikus-entzunezko edukiakaz. Egun batzuk barru helduko da aldizkaria paper euskarrian harpidedunen etxeetara. Askotariko gaiak jasoten dira ale honetan, besteak beste, osoko ekologia, karitatezko ekintza, arte-ondarea, misino-bizitza..., barriak eta gogoeta eragiten daben artikuluak eskeiniz. 

31.12.2025

Bizkaiko Eleizearen 12 barri, 12 hiletan

12 barri Jubileu Urtearen eta Bilboko eleizbarrutiaren 75. urteurrenaren ospakizunak ekarri deuskuzan 2025a laburtzeko.

Emaitzak orrialdeka