Barriak
Etiquetado como: Boluntarioak
60 alkarte solidario boluntario-azokan, Deustuko Unibertsitatean
Gaur ospatuko da boluntario-azoka -10:00etatik 14:00etara unibertsitateko klaustroetan- Deustuko Unibertsitatean. Bertan izango dira, besteak beste, Caritas Bizkaia, Argia Fundazinoa eta Bizitegi Alkartea. Goizeko hamaiketan, Juan Jose Etxeberria errektoreak standak bisitatuko ditu. Ekimenaren xedea, hauxe da: "besteak beste, gizarteratzea, ingurumena eta ahuleziazko egoeran …
Caritasen deialdia gaur arratsaldez, Portugaleten, Maitasunaren Egunean parte hartzeko
Cáritas Bizkaiak Maitasunaren eguneko ekitaldia ospatuko dau gaur arratsaldez Portugaleten. Boluntarioei eta laguntzaileei eskainitako jarduera hau Gorpuzti-egunez (ekainak 22, domeka) ospatzen dan Maitasunaren Eguneko kanpainaren bezperetan izango da urtero lez. Atzo -eguaztena-, Caritasen 2024ko oroitza-txostena aurkezteko agerraldian, Elena Unzueta erakundeko zuzendariak …
Gotzainaren esker ona Eleizbarrutiko 5.000 boluntariori
Gaur ospatzen dogun Boluntarioen Nazinoarteko Eguna dala-eta, gotzainak mezua idatzi deutse askotariko erakundeetan boluntario lez jarduten daben 5.000 lagunei. On Joseba Segura gotzainak "bihotzez" eskertu deutse "Bizkaiko Eleizaren eta gizartearen aldeko, konpromiso, eskuzabaltasun eta zerbitzua". Alkartearen izenean, "Barri Onaren poza eroanez eta gizarte bizi eta …
Boluntarioak behar dabez Gorlizeko erietxean laguntzeko
Bilboko Eleizbarrutiak Bizkaiko hainbat ospitaletan laguntzen dau AEEZrako (Arreta Erlijioso eta Espiritualerako Zerbitzua) taldeen bidez. VI. bikaritzan, Gorlizeko (hainbat hamarkadatan) eta Urdulizeko (orain dala 5 urte hasita) ospitaleetan emoten da zerbitzu hori.
Ondo etorri eta agurrak Kartzela Pastoraltzan eta Bidesarin
'Alkarren barri' aldizkariaren maiatzeko alean iragarri zanez, Roberto Vidalek Jorge Murielen lekua hartu dau Kartzela Pastoraltzan eta azken honek presoei laguntzen jarraituko dau Bidesaritik. Beste alde batetik, erakundeak prozesua jarri dau martxan zuzendaritza itzi egin dauan Marian Garciaren lekua beteteko. Joan dan astean, 33 boluntariok parte hartu eben …
Osasuna gizatasunez bustiz: arreta erlijioso eta espirituala
Atzo, osasunaren arloa gizatasunez bustearen inguruko XXXI. jardunaldia ospatu zan Deustuko Unibertsitateko auditoriumean. Ekitaldian, osasun arloko profesionalak, gizarte eragileak, akademikoak eta duintasun eta osoko zaintzan oinarritutako arretagaz konprometitutako pertsonak batu ziran, besteak beste ospitaleetan gaixoei arreta eskaintzen deutsienak.
Alkartasunezko kontzertua, Mufungaren Adiskideak Fundazinoaren eskutik, zapatuz, San Bizente eleizan
Datorren zapatuz, maiatzak 23, Bilboko 'Club Deportivo' eta BBKantuz abesbatzek alkartasunezko kontzertua eskeiniko dabe, 19:30etan, Bilboko Abandoko San Bizente Martiria parrokian. Sarrera doan izango da eta diru-laguntza emon gura dauanak amaieran egin ahal izango dau.
Bihar, Xavier Morlans teologoak bere azken liburua aurkeztuko dau Bilbon
Xabier Morlans bartzelonar abade eta teologoa bere liburua "zehaztasunez eta pedagogiaz" aurkeztera dator, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko (ETPI) arduradunek azaldu dabenez. Sinodoko eztabaidetan agertu dan kontuaren inguruan jardundo dau. "Iraganaren irakurketa zuhurretik etorkizunerako proposamena egingo dau, eleiz gogoetaren une honetan eraikuntzarako borondatea agertuz". Ekitaldia, bihar -maiatzak 21, eguena- izango da, 18:30etan, Barrian (Plaza Barria 4. Bilbao).
Zuen ezkontzaren urteurrena beste bikote batzukaz batera ospatzerik nahi? Zatpze!
Maiatzaren 29an, barikuz, hitzordu berezia izango da eleizbarrutiko senar-emazteentzat Begoñako basilikan: Ezkontzaren Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak. Fede-zabalkunde eta Katekesirako ordezkaritzako Helduak eta Familia sailetik deialdia egin dabe, gura daben senar-emazte guztiek, Urrezko eta Zidarrezko Ezteguak zein beste urteurren bat ospatu, eleizkizunean parte hartu dagien. Eukaristia 18:00etan izango da, On Joseba Segura gotzaina buru dala, batera bizi izandako urteengaitik esker ona adierazoteko eta bizitza hori ospatzeko.
Otoitzaldia Begoñan Aita Santuaren etorrera prestatzeko
Bilboko eleizbarrutiak otoitzaldi batez hasiera emongo deutse Leon Aita Santuari Bizkaian ondoetorria egiteko ekitaldiei. Begoñan da hitzordua, zapatuz, 20:00etan. Otoitzaldiak 21:15ak arte iraungo dau eta orrialde honetako Youtube kanaletik jarraitu ahal izango da.
Gotzainaren berbaldia Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren 30. urteurrenean
“Erronkak gaur egungo gizartean” gpobiriaren haritik jardungo dau On Joseba Segura gotzainak bihar, maiatzak 30, Bilboko Pilareko Ama eleizan (Iparragirre, 58), Autonomia-Indautxu Gizarte Gelaren sorreraren 30. urteurrenean.
Asteburuko argazkiak
HOACen eguna, Durangon eta sendotzak Durango eta Algortan. Gainera, lehenengo jaunartzeak be izan dira.
Bake eta Adiskidetzerako Batzordearen deia Mendekosten bakearen aldeko jentaurreko ekitaldia egiteko
Datorren domekaz, maiatzak 24, ospatuko dan Mendekoste eguna dala-eta, Bake eta Adiskidetzerako Eleizbatrutiko Batzordeak keinu zehatz bi, eleiza barruan eta eleizatik kanpo, prosposatu deutsoz eleizbarrutiari bakearen aldeko ktistau konpromisoa agerian jartzeko. Aldez aurretik prestatutako pankartagaz bost minutuko bilkura isila egiteko eskatu dabe.
Asteko barrien laburpena
Astekoak, eleizbarrutiko barrien laburpenak azken 7 egunetan izan diran barri nagusien ikus-entzunezko laburpena eskeintzen dau.



