19-04-2024 Viernes, III semana - pascua
Bizkeliza 5 Gaurkotasuna 5 Barriak ( Page 11 )
 

Barriak

Etiquetado como: Familia

Barri-bilatzailea
-(r)en araberako bilaketa “...” Aurkitu dira 1067 Emaitzak.
-(r)en arabera ordenatu
Emaitzak orrialdeka
11.03.2024

Carlos Gil Arbiolek emongo deutso amaiera Corpus Christiko berbaldi sailari

Bihar -martxoak 12, martitzena-, Corpus Christi parrokiak kurtso honetarako antolatu dauan berbaldi sailari amaiera emongo jako. Carlos Gil Arbiol Deustuko Unibertsitateko Teologia-fakultatean Idazteuneko irakaslea izango da azken hizlaria eta "Jesusen espiritualtasuna, eredu sasoi barrietarako" gaiaren inguruan jardungo dau. Corpus Christi eleizan izango da (Licenciado Poza, 50), 19:30etan.

10.03.2024

Astekoak, Eleizbarrutiko barri nagusiak

Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org
09.03.2024

Isa Matilla misiolariak Balmasedan eskainiko dau, gaur, bere lekukotasuna

Martxoaren 19an burutuko dan Eleizbarrutietako Misinoen aurtengo kanpainan, Eleizbarrutiko hainbat misiolarik bere lekukotasuna emongo dau parrokia eta pastoral barrutietan. Esate baterako, Ekuadorreko Manabi Probintziako Calcetan misiolari dan Isa Matilla laikoak Garizuma-aldiko berbaldia eskainiko dau Balmasedako San Severino parrokian, gaur, 19:30etan.

09.03.2024

Gazteen topaketak bihar -domeka-, San Inazion eta Ermuan

Bihar -martxoak 10, domeka-, III. eta VII. bikaritzetako parrokietako (Bilbao, Basauri eta Etxebarri) neska-mutilek 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxo eta gazteak jai-giroan batzen dituan Bika Eguna ospatuko da, hain zuzen be, San Inazio Pastoral Barrutian, 10:00etatik 17:30etara. Gainera, IV-V bikaritzetakoak eta Herrialdeko taldeetako gaztetxo eta gazteak Ermuan alkartuko dira bihar. 
08.03.2024

Txalo beroak abegi eta inklusinoan eredu diran 8 emakumeri

Jente asko batu da Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian 'martxoak8mujeres' autorpen-saioaren VI. ekitaldian parte hartzeko. Bilboko Eleizbarrutiak ekitaldi instituzionala ospatu dau euren fedezko konpromisotik Bizkaiko Eleizari eta gizarteari funtsezko zerbitzua eskaintzen deutsen 8 emakumeri autorpena egiteko. Gotzainen Batzarraren Osoko Bilkuran parte hartzen diharduen On Joseba Segura Bilboko gotzainak bideo-mezuz agurtu ditu 8 emakumeak: "zeuren burua eskainiz, gorputz eta arima arituz, ekarpen handia egiten dozue alkarteei, familiei eta pertsonen bizitzan hain …

08.03.2024

«Martxoak 8 Mujeres» ekitaldiaren zuzeneko emonaldia

Gaur eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan "Martxoak8Mujeres" ekitaldiaren zuzeneko emonaldia. Kerman Lopez Eleizbarrutiko bikario nagusia izango da buru Bizkaiko Eleizak 8 arlo ordezkatzen dabezan 8 emakumeren lana autortuko dauan saioaren VI. ekitaldian.

08.03.2024

Gaur, 8 emakumek Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko dabe

Gaur, martxoak 8, Bilboko Eleizbarrutiak zortzi emakumeren lana eta konpromisoa autortuko dau. Seigarren urtez jarraian ospatuko da ekitaldi instituzional hau, hain zuzen be, eguerdiko 12:30etan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian. Kerman Lopez bikario nagusia izango da buru, izan be, On Joseba Segura gotzaina Madrilen da Espainiako Gotzainen Batzarraren osoko bilkuran. Autorpena jasoko daben emakumeei lehenengo ekitalditik sari hau diseinatu eta landu dauan Toño Valdivieso artistak egindako oinatza emongo jake.

07.03.2024

Maite Fernández de Agirre, parrokiari eta Soduperi eskainitako bizitza

Maite Fernandez de Agirre da bihar, eguerdiko 12:30etan, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian ospatuko dan ekitaldian, Bilboko Eleizbarrutiaren autorpena jasoko daben 8 emakumeetako bat. Amurrion jaiota, urte asko daroaz Sodupen bizitzen eta koruan, mendizaleen taldean, Errege-kabalgataren antolaketan eta, batez be, parrokian parte hartzen dau. San Bizente eleizako alkarteko kide izateaz gainera, liturgia sustatzen dau, laikotzarako mahaiko, katekesiko... partaide da. Askotariko jardueratan esku-hartzen dau eta gainerako 7 emakumeak eta beste makina bat emakume lez, Bizkaiko Eleizagaz …

07.03.2024

Zaldibarko tonbola solidarioaren ekitaldi barria

 Bihar -martxoak 8, barikua- hasi eta datorren domekara arte -martxoak 10- "Zaldibarko tonbola solidarioaren" ekitaldi barria ospatuko da. 'Hirugarren Munduaren' inguruko parrokiako taldeak sustatuta, 40 urtetik gora daroez tonbola egiten eta aurton batu daiten dirua Kolonbia, Haiti eta Filipinetan garatzen diharduen askotariko egitasmoetarako izango da. "Tonbola solidarioa" ANACHAren lokaletan egongo da egun eta ordutegi honeetan: barikuz, 19:00etatik 21:00etara; zapatuz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 21:00etara eta domekaz, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etatik 20:00etara.

07.03.2024

San Juan de Dios ospitalearen mendeurrena

1924an sortu zan Santurtziko San Juan de Dios ospitalearen mendeurreneko atzera begirako argazki-erakusketa dago ikusgai martxoaren 21era arte Torre Etxean. Gainera, bihar, martxoak 8, San Juan de Dios eguna, oroitzapenezko Eukaristia ospatuko da ospitaleko eleizan, Amador Fernandez San Juan de Dios ordenako probintziala buru dala eta Sergio Buiza lurralde bikarioa be bertan izango da. 

Emaitzak orrialdeka