Barriak
Etiquetado como: M8
Marimar Gonzalez, Konpromisorako Arduradun Nagusia HOAC mobimentuan
Joan dan asteburuan, Ekintza Katolikoko Langile Hermandadeak (HOAC) Ordezkarien Osoko Bilkura ospatu dau Ávilan. Honako hau da batzar nagusien artean biltzen dan deliberamendu- eta erabaki-organo nagusia eta oraingoan 100 militantek parte hartu dabe Estatuko Eleizbarrutiak ordezkatuz. Marimar Gonzalez Gomez HOAC mobimentuko bizkaitar militantea aukeratu dabe Konpromisorako erantzukizunerako. Getafeko Eleizbarrutiko Gema Martin Santodomingo Antolaketa eta Alkarte Bizitzarako erantzukizunerako aukeratu dabe eta Jorge Hernandez Duarte Kanarietako Eleizbarrutikoa kontsiliario nagusi.
Eleizbarrutian, "San Pedroren Oboloa", ekainaren 25ean
San Pedro eta San Paulo egunez (ekainak 29), edo egun honetatik gertuen dagoan domekaz (aurton, ekainaren 25ean), ospatzen da urtero "San Pedroren Oboloa", “Aita Santuaren karidadearen munduko egun” lez be ezagutzen dana. Hori dala-eta, Kerman Lopez bikario nagusiak oharra idatzi dau, besteak, beste, azalduz: "Gotzainak, bere Gotzain Kontseiluagaz batera, agindutako diru-batze hau eranstea erabaki eban (orain dala urtebete), bizkaitar alkarte katolikoari, Aita Santuaren alde otoitz egiteaz gainera, ebanjelizatzea adoretzen eta beharrizan larrian dagozanei laguntzen jarraitu daian …
Kontzertu solidario bi Caritasen alde
Bizkaiko Caritasen Diapāson egitasmoak kontzertu solidario bi antolatu ditu aste honetarako. Lehenengoa, gaur arratsaldez izango da Getxoko Santa Ana parrokian eta bigarrena, datorren eguenez, ekainak 22, Bilboko San Anton parrokian. Kulturaz baliatuz ahuleziazko egoeran dagozan norbanako eta bamiliak gizarteratzea eta, "antolatzen doguzan jarduera kultural eta artistikoetan laguntzen deuskuen pertsonen alkartasunari esker", diru-laguntza behar daben egitasmoetan esku-hartzea da Diapāson egitasmoaren helburua.
Jaione Lopez misiolari doa Filipinetara uztailean
Uztailaren amaieran, Jaione Lopez Filipinetara joango da misiolari lez jarduteko eta joan dan zapatuz, Elorrioko parrokia alkarteak, Oiz-Anboto Pastoral Barrutiko alkarteakaz batera, esker oneko Eukaristia ospatu eban alkartean egindako lanagaitik, "bere misino-eskaintza, aukera eta konpromisoagaitik" eskerrak emoteko. Argazkiak: Hemen
Ekintza Katoliko Orokorreko gazte sektorearen kurtso amaierako topaketa
Atzo -domeka- EKO-ACG (Ekintza Katoliko Orokorra) gazte sektoreak kurtso amaiera ospatu eban. Mobimentuko gazteen taldeak alkartu ziran, udako jarduerei ekin aurretik, kurtsoari amaiera emoteko Areetako Mesedetako Ama parrokian.
Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari eleizaren 50. urteurrena
Asteburuan, Bilboko Zurbaranbarriko Goiuriko Andra Mari parrokiak Urrezko Ezteguak ospatu ditu. Jardueraz beteta egon da asteburua eta, hasteko, zapatu goizez artisau-lanen azoka -marmeladak, egurrezko grabatuak...- egin zan, auzoko hainbat lekutan. Aldi berean, argazkien erakusketa jarri eben, Josune Larrakoetxea Fede-zabalkunde eta Katekesirako Artagan Pastoral Barrutiko P(PB) arduradunak azaldu ebanez, "50 urteotan alkartean bizi izandako uneak jasoz".
Sendotzak Etxebarrin, Ondarroan eta Gernikan
Zapatuz, 12 pertsona helduk sendotza hartu eben Etxebarriko San Esteban parrokian. Batek, gainera, bateoa eta lehenengo jaunartzea be hartu ebazan. Fernando Marcos Bilboko bikarioa izan zan buru eleizkizunean. Atzo -domeka-, Ane, Jon, Andrea, Josu eta Jon gazteek sendotza hartu eben Ondarroan, Jose Mari Kortazar V. bikaritzako lurralde bikarioa buru zala egin zan ospakizunean.
Gotzaina Gazteen Munduko Egunean parte hartuko dabenakaz alkartu zan zapatuz
Joan dan zapatuz, ekainak 17, ehun lagun inguru batu zan Fede-zabalkunde eta Katekesirako Eleizbarrutiko Ordezkaritzako gazteen sailak antolatutako ekitaldian. Frantzisko Aita Santuak deituta, abuztuaren 1etik 6ra Lisboan ospatuko dan Gazteen Munduko Eguneko XXXVIII. ekitaldian parte hartuko daben gazteek euren itxaropen eta zirrarak batera jarteko aukera izan eben. Bilboko Eleizbarrutiak bidaia antolatu dau Portugalera. Taldea uztailaren 26an abiatuko da GMEeko ekitaldiaren atariko "Egunak Eleizbarrutietan" jardueran. Mundu guztiko gazteak herrialdeko Eleizbarrutietako parrokia …
Aurton, Markinan izango da kurtsoaren hasierako ekitaldia
Gotzain Kontseilu zabala joan dan astean batzartu zan Barnezabalen (Berriz) eta 2023-24 kurtsorako jardunaldiak izendatu ebazan. Irailaren 30ean emongo jako hasiera ofiziala kurtsoari Markinan ospatuko dan 'Goazen!' ekitaldiagaz (laster emongo dogu jardunaldiaren inguruko datu gehiago). Biharamunean, urriak 1, parrokiei eta Bizkaiko Caritasi eskainitako jardunaldia izango da. Astebete aurretik, irailaren 25ean, Etorkin eta Errefuxiatuaren Munduko Eguna ospatuko da.
Astekoak, Eleizbarrutiko asteko barriak
Astean zehar webgunean argitaratutako barri nagusiak laburbilduta eskaintzen deutsuguz. Bizkaiko Eleizan asko dira aurrera eroaten diran ekimenak eta webgunean euron arteko batzuk baino ez dira batzen. Zure parrokian, erakundean zein eleiz alkartean gertatzen danaren barri emoteko helbide honetara idatzi zeinke: komunika@bizkeliza.org